2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Xehetasun-azterketa, Itsasoko 4. poligonoko 496. eta 497. lurzatietarako. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko uztailaren 30ean egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Itsasoko 4. poligonoko 496. eta 497. lurzatietarako xehetasun-azterketa. Azterketaren helburua da lurzatiaren gehienezko lerrokadurak aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Basaburuan, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2510261