162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun azterketa, Eultza Sektoreko Planaren UE2 unitateko 1.6.3 lurzatian (1. poligonoko 105. lurzatia). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Barañaingo 1. poligonoko 105. katastro-lurzatiari dagokion Eultza Sektoreko Planaren UE2ko 1.6.3 lurzatiaren xehetasun-azterketa, Promociones Erro y Eugui SLk sustatua.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aztertu ahal izan dadin eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartuko da, hala badagokio.

Barañainen, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2510007