2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Lurzoru urbanizaezina industria-lurzoru urbanizagarri gisa birsailkatzea, eta energia berriztagarrien eremua handitzea. Jendaurrean jartzea
Arguedasko Udalak, 2025eko uztailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa egituratzaile bat hasiera batean onestea, lurzoru urbanizaezina industria-lurzoru urbanizagarri gisa birsailkatzeko eta energia berriztagarrien eremua handitzeko. Arguedasko Udala da sustatzailea.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2510219