162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Birpartzelazio proiektua, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremurako birpartzelazio proiektua, Arguedasko Udalak sustatuta.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2510027