162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Birpartzelazio-proiektua eta urbanizazio-proiektua 1. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena

Kudeaketa Batzordeko Burutzaren 2025eko maiatzaren 7ko 31/2025 eta 32/2025 ebazpenen bidez, hasiera batean onetsi dira Aresoko 1. poligonoko 15. lurzatia birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Iker Barandarain Caballero eta Eneritz Iraola Odriozola dira sustatzaileak.

Iragarkia argitaratu zen 2025eko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, eta epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hala, Aresoko Kudeaketa Batzordeak, uztailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Aresoko 1. poligonoko 15. lurzatia birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 72. eta 134. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Areson, 2025eko uztailaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2510220