2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Balorazio ponentziaren proiektua. Jendaurreko informazioa
Arantzako Udalak, 2022ko abenduaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen beharrezko izapideak abiaraztea udalerriko lur-aberastasunaren balorazio ponentziaren berrikusketa egiteko. Era berean, 2025eko abuztuaren 7an egindako bilkura arruntean erabaki zuen aldeko txostena ematea egindako balorazio ponentziaren berrikusketaren gainean.
Horrela bada, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, balorazio ponentziaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoan eta udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://sedeelectronica.arantza.eus/tablondeanuncios/default.aspx, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Arantzan, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2510697