2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22,1.g) artikuluak xedatzen duela Batzordeko buruaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Erronkariko Ibaxaren Batzordeak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (aipatutako legeak jorratu zituen Toki Araubidearen Oinarriak).
Erronkariko Ibaxaren Batzordeko buruak, 2025eko uztailaren 31n emandako ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
1. Onestea 2025erako lan publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar den hautapen-prozesuaren bitartez bete dadin:
–Gizarte-hezitzailea. Plaza zenbakia: 10. Hutsik. Sartzeko baldintzak: Gizarte Hezkuntzako gradua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. B maila. Osagarriak: lanpostukoa, %34,88. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: C1 nahitaezkoa.
2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts hori betetzeko hautapen-prozesuaren deialdia egiteko.
Erronkarin, 2025eko uztailaren 31n.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2510343