2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea
Santakarako Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 1ean, 114 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Lehena.–Deialdi honetako lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea, ezein izangaik ez baitu gainditu oposizioaldiko lehenengo ariketa (proba teorikoa): deialdia, Santakarako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (2025eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 16an).
Bigarrena.–Ebazpen hau Santakarako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://santacara.sedelectronica.es/) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Laugarrena.–Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Dena den, aldez aurretik, jarraian ageri diren errekurtsoetako bat jartzen ahalko da.
b) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Santakaran, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2510485