162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, eskolazain plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Irain ikastetxe publikoan. Izendapen-proposamena

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 10eko 721/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, eskolazain plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Irain ikastetxe publikoan, Lesakako Udaleko funtzionario gisa.

Deialdia 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.

Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde: Eunate Romero Leatxe.

Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu proposatutako izangaiak Lesakako Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Euskaraz jakitearen frogagiria.

d) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik atezainaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

e) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

f) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

g) B gidabaimena duela frogatzen duen agiria.

Lesakan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2510476