162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, euskara dakien musika-hizkuntzako irakasle plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Baztango Udaleko alkate Fernando Anbustegi Goñik, 2025eko uztailaren 30eko 465 zenbakiko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, euskara dakien musika-hizkuntzako irakasle plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozedurari hasiera ematea erabaki du. Dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Baztanen, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

OINARRIAK

Lehena.

Deialdia iragartzen da Baztango Udalaren zerbitzura, C1 hizkuntza-eskakizunaren arabera, hizkuntza musikaleko irakasle plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko edozein estatuko herritarra izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Europar Batasuneko edozein estatuko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta orobat beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) 1966ko planeko erdi-mailako titulua izatea, LOGSEko goi-mailako titulua izatea (hizkuntza musikalekoa) edo horren baliokidea edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

d) Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

e) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute edo hitzeman adieraziz ez dutela beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena penalik.

g) Euskaraz jakitea, eta hori hauetakoren baten bidez egiaztatzea: EGA titulua, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiri baliokidea edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulua; edo eskatutako ezagutza (deialdi honetako 1.1 arauan adierazitako C1 hizkuntza eskakizuna) egiaztatzeko proba egitea. Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen Erabilera Arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera, hizkuntza-jakintza egiaztatzeko, izangaiek proba bat egin beharko dute oposizioaren ariketekin hasi baino lehen, Udaletxeko web orrialdean argitaratuko dena.

h) Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren eta gizakien salerosketaren aurkako delituren batengatik epai irmo bidez kondenatua ez izatea.

2.2. Izangaiek behar diren agiriak aurkeztuta eta eskabideak aurkezteko unean egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1.a), 2.1.c) eta 2.1.g) ataletan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udalaren Erregistro elektronikoan eta telematikoki aurkeztu beharko dira.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, betiere ezertan galarazi gabe kontratatuak izateko deituak direnean jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak aurkezteko beharra:

–Nortasun agiri nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, eta behar izatera, deialdiaren 2.1.a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

–1966ko planeko erdi-mailako titulua, LOGSEko goi-mailako titulua (hizkuntza musikalekoa) edo baliokidea.

–Euskara titulua.

–Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen, ziurtagirien edo balioesteko aurkezten dituen bertzelakoen kopia egiaztatua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da konpultsatzeko).

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, haien eskabidearen faltsukeria dela eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.3. Desgaitasun bat aitortuta duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu zer-nolako desgaitasuna duten eta eskatutako egokitzapenak.

Laugarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, organo eskudunak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta zerrenda ikusgai paratuko da Baztango Udalaren www.baztan.eus webgunean.

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek hiru egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Baztango Udaleko erregistroan eskabidea aurkeztuta.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazioak ebatzita, organo eskudunak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (baztertuen kasuan, bazterketaren zergatia), eta agindua emanen du ikusgai paratzeko Udalaren webgunean. Zerrendekin batera, deialdi honetan aurreikusitako lehenengo hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira argitara.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Baztango Udalaren webgunean argitaratuko da, hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa –edo Administrazioak jasotakoa– aztertzean ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Fernando Anbustegi Goñi, Baztango Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: Ana Larruy Alaña, Baztango Udaleko langileen ordezkaria.

Epaimahaikidea: Jeanne Quertier Munárriz, Baztango Musika Eskolako zuzendaria.

Epaimahaikidea: Izaskun Iparraguirre Echartea, Baztango Musika Eskolako irakaslea.

Epaimahaikide/idazkaria: Udalekoa.

5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, Herri Sektorearen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, halako inguruabar horietako bat gertatzen bada.

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, epaimahaikideek parte ez hartzeko edota haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, jendaurrean emanen da horren berri izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horiexetan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Hautaproben nondik norakoak eta balorazioa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da; lehenbizi, oposizioaldia izanen da eta gero lehiaketaldia, oinarri hauetan adierazten den bezala.

6.2. Oposizioaldia.

Euskara: oposizioaldia hasi baino lehen, zentzu hertsian, deialdi honetako 2.1.g) oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez dutenek bakarrik egin beharko dute. Idatzizko proba bat eta ahozko bertze bat egin beharko dira eta proba horietan ikusiko da pertsona horrek deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-mailari dagokion gaitasuna duen ala ez. Proba hori egin eta gero, "gai" kalifikazioa lortu dutenak oposizioaldiko probetara pasatuko dira.

6.2.1. Oposizioak honako ariketa izanen du (euskaraz eta/edo gaztelaniaz eginen dira):

Musika-eskolako ikasle bati eskola praktiko bat ematea euskaraz. Ariketa honetako gehienezko puntuazioa: 70 puntu. Gutxienez 35 puntu lortu beharko dira. Alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: ikasleekiko komunikazioa eta harremana; ikasleen arazoak detektatzeko eta konpontzeko gaitasuna; edukiak bereganatzeko eta alderdi teknikoak eta musikalak hobetzeko hainbat baliabide eta estrategia erabiltzea; egokitasuna, koherentzia eta sekuentziazioa, bai eta epaimahaiak egokitzat jotzen dituen beste alderdi batzuk ere.

Epaimahaiak egin behar den momentuan zehaztuko du ariketa bakoitzaren iraupena.

Oposizioaldian, gehienez ere, 70 puntu lortuko dira.

6.2.2. Ariketa bakoitzerako, deialdi bakarra eginen da, eta izangai bakoitzak bere Nortasun Agiri Nazionala edo Epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio dokumentu bat aldean daramala joan beharko du. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira.

6.2.3. Hautaketa-probak egiten diren bitartean, elbarritasuna duten pertsonek hala eskatuta, posible diren denbora –eta baliabide– egokitzapenak eginen dira probak egiteko.

Proba amaitzean, epaimahaiak Baztango Udalaren webgunean argitaratuko ditu parte hartzaileek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek erreklamazioak egin eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Lehiaketaldian, gehienez, 30 puntu lortuko dira.

6.3.2. Aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera puntuatuko dira.

a) Aurretiko irakaskuntza-esperientzia.

a.1) Musika eskoletan eta kontserbatorioetan musika-irakasle gisa emandako ikasturte oso bakoitzarengatik, baldin eta eskuratu nahi duen lanpostuari badagozkio: 2,25 puntu.

Ikasturte zatietan, 0,22 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko, ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuta.

a.2) Araututako irakaskuntzako bertzelako ikastetxeetan hizkuntza musikaleko irakasle gisa eman duen ikasturte bakoitzarengatik: 1,5 puntu.

Ikasturte zatietan, 0,15 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko, ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuta.

Egiaztagiriak: honako hauetako baten fotokopia konpultsatua: titulu administratiboa, izendapena, kontratua edo dagokion ikastetxeko idazkariak egindako ziurtagiria, non ikastetxeko zuzendariaren onespena eta ikasgaiaren izena eta emandako zerbitzuetako iraupena agertzen baitira. Atal honetarako, irailaren 1etik ekainaren 30era bitarteko aldia hartuko da ikasturte osotzat. Puntuak ezin izanen dira metatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

Atal honetako gehienezko puntuazioa 20 puntu dira.

b) Merezimendu akademikoak.

b.1) Lehiaketan parte hartzeko eskatzen denaz bertzelako goi-mailako musika titulazio bakoitzarengatik: 1,5 puntu.

b.2) Lehiaketan parte hartzeko eskatzen den titulazioan sari berezia eskuratzeagatik: 0,5 puntu.

b.3) Unibertsitate batek emandako gaitasun pedagogikoaren ziurtagiriarengatik: 1 puntu.

Egiaztagiriak: lehiakideak aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

Gehienez ere, 10 puntu emanen dira.

6.3.3. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Epaimahaiak bere iritziaren arabera balioetsiko ditu aurkeztutako merezimenduak, baina modu arrazoituan, kasuan-kasuan eta aurreko ataletako bakoitzerako, baina behin ere ezin izanen dira kontuan hartu alegatu edo dokumentuen bidez egiaztatu ez diren merezimenduak.

6.3.4. Lehiaketaldiaren akabailan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitaratuko da webgunean.

Zazpigarrena.–Gainditu duten izangaien zerrenda eta deia.

7.1. Proben kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak udalaren webgunean argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera ebatziko da.

Deialdi-ordenaren bidez gainditutakoen zerrenda onartu aurretik, desgaitasuna egiaztatu dutenei azterketa medikoa egingo zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.

7.2. Epaimahaiak kontratazio-proposamena egingo dio puntuaziorik handiena lortu duen izangai onartuari, eta udalaren webgunean argitaratuko da.

7.3. Kontratazio proposamena udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo 15 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu udalean:

a) Jaiotza-aktaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana, edo nortasun agiri nazionalaren originala edo fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko edo hitzemandako aitorpena, honako hauek adierazten dituena: ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda, eta ez dutela Administrazio Publikoen zerbitzutik kendu; Nafarroako Foru Erregimena errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men egingo diela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituela zin edo promesa egingo duela. II. eranskina.

c) 2.1.e) eta g) idatz-zatietan eskatutako dokumentazioa.

d) Mediku-txosten ofiziala, karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

7.4. Ezarritako epearen barruan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesdunak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izango da lan-kontratua formalizatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hasierako eskaeran faltsutasuna egoteagatik izan zezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

7.5. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, puntuazioen zerrendako hurrengo hautagaiak beteko du plaza.

Zortzigarrena.–Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Udaleko alkateak formalizatuko du kontratua.

8.2. Kontratazioa 2025eko irailaren 1ean egingo da, data horretarako deialdiaren fase guztiak garatu badira. Bestela, prozesua amaitzen den unean.

Bederatzigarrena.–Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

Oposizio faseko proba gainditzen duten izangai guztien puntuazioaren behin betiko zerrenda erabiltzen ahalko da behin-behineko kontratazioak egiteko, lan pilaketak, bajak, oporrak edo gerora sortzen diren arrazoiak direla-eta edo udal zerbitzuak indartzeko behar puntualak izaten direnean, eta kasu horretan lanpostuaren kontratazioa kasuan kasuko lanpostuari egokituko zaio. Zerrenda kudeatuko da III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketen gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Baztango Udalaren web-orrian argitaratuko da, www.baztan.eus.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA, BAZTANGO UDALAREN ZERBITZURA, EUSKARA DAKIEN MUSIKA HIZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO

Deiturak eta izena

NANa edo agiri baliokidea

Jaioteguna

Nazionalitatea

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua)

Posta kodea

Herria

Telefonoa

Helbide elektronikoa

AZALTZEN DUT:

–Musika Hizkuntzako irakasle lanpostu bat, euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian eskaturiko baldintza guztiak behar den epean eta moduan betetzen ditudala. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko ................................(e)ko .................(e)an, .......................... aldizkarian.

–Eskabide honi eransten dizkiodala deialdiaren oinarrietan eskatzen diren agiriak:

Nortasun agiri nazionalaren originala edo fotokopia.

66ko planaren erdi-mailako tituluaren originala edo fotokopia, LOGSEko goi-mailako titulua (Musika Hizkuntzako espezialitatean) edo baliokidea.

Lehiaketaldian aurkeztu ditudan merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak/konpultsatuak.

–Deialdian eskatutako euskararen ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

Eskatzen den euskara-maila (C1) dudala egiaztatzen duen tituluaren originala edo fotokopia eransten dudala.

Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

–Desgaitasun aitortua duten pertsonen kasuan (markatu dagokiona).

Organo eskudunak emandako egiaztagirien jatorrizkoa edo fotokopia eransten dut.

Eransten ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (beste orri batean).

ESKATZEN DUT:

–Deialdian onartua izatea,

......................................................n, 2025eko .....................................aren .............(e)(a)n

Sinadura

II. ERANSKINA.–AITORPENA, EGINKIZUN PUBLIKOETAN ARITZEKO GABETUA EZ EGOTEARI BURUZ

Nik, ........................................................................................................................... jaunak/andreak, (NANaren zk.: ........................................................).

Zinpean aitortzen dut ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez nagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.

Zin egiten dut Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko dudala, Konstituzioari eta legeei men eginen diedala, eta zintzo beteko ditudala karguari dagozkion eginkizunak.

Data:

Sinadura

III ERANSKINA.–POLTSA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda

Zerrenda hauetan sartuko dira lanposturik gabeko izangai gaindituak.

Lanpostua lortzen ez duten izangaien zerrenda hauetan lehentasuna finkatzeko, jarraituko zaio sartzeko hautapen prozesuan lortutako puntuazioari, handienetik txikienera. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenaren alde eginen da.

Aldi baterako kontratatzeko prozesuaren kudeaketa

Deiak egiteko arau orokorrak.

1. Errazago lokalizatzeko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

2. Izangaiak honela lokalizatuko dira:

–Kontratazioa premiazkoa ez bada, posta elektroniko bat bidaliko zaie zerrendako pertsonei, eta 2 egun balioduneko epea emango zaie lan-eskaintza onartzen duten edo ez jakinarazteko.

–Lanpostuan gehienez bi eguneko epean hasi beharko balitz, posta elektroniko bat bidaliko zaie zerrendako pertsonei, eta 24 orduko epea emango zaie lan-eskaintza onartzen duten edo ez jakinarazteko.

–Lanpostuan 24 ordu baino gutxiagoko epean hasi beharko balitz, izangai guztiei deituko zaie, une horretan kontratazio-zerrendan dauden hurrenkeran, harik eta proposatutako kontratua onartzeko prest dagoen izangai bat aurkitu arte.

3. Kasu guztietan, kontaktu bakoitzaren berri emango da langileen ordezkarientzako sarbide zuzeneko artxibo batean, kontaktu hori zein inguruabarretan, datatan eta ordutan egin den adierazita.

4. Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratazio-eskaintza bat egiten badu, eta ez badio erantzuten, uko egin diola ulertuko da, eta izangaia aldi baterako kontratazio-zerrendaren amaierara igaroko da.

5. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik eskainiko, salbu eta lanpostu hutsak edo 6 hilabete edo gehiagoko kontratuak betetzen badira, edo lanaldia luzatzea badakarte.

Deialdietarako oro har xedatutakoari kalterik egin gabe, izangai batek aldi baterako kontratu baten bidez lanpostu bat bete badu, eta aipatutako kontratua amaitu eta hurrengo hamabost egunen barruan antzeko lanpostu bat aldi baterako betetzeko baimena ematen bada, administrazioak kontratua eskainiko dio izangai horri, betiere deialdi berria egiteko unean honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Hautagaia deialdia egiteko unean indarrean dagoen zerrenda batean sartuta egotea.

b) Kontratuari uko egin zaiolako amaitu ez bada kontratua.

Izangairen batek eskainitako lanpostuari uko egiten badio, zerrendatik kanpo geratuko da, salbu eta honako egoera hauetakoren batean dagoela egiaztatzen badu:

a) Indarrean dagoen administrazio- edo lan-izendapen edo -kontratu baten ondorioz behartuta egotea.

b) Aldi baterako ezintasun-egoeran edo amatasun- edo adopzio-lizentzian egotea.

c) 3 urtetik beherako seme edo alaba bat zaindu behar du, bai berezkoa denean, bai adoptatua denean. Arrazoi horregatik kontraturen bati uko egiten diotenek ezingo dute berriro prest egon uko egin diotenetik gutxienez hilabete igaro arte, salbu eta uko egitea eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko senide bat bere ardurapean izatea, baldin eta, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik, bere kabuz baliatu ezin bada. Arrazoi horregatik kontraturen bati uko egiten diotenek ezingo dute berriro prest egon uko egin diotenetik gutxienez hilabete igaro arte, salbu eta uko egitea eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Norberaren ezkontza edo antzeko egoera, Bikote Egonkorren Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, baldin eta eskainitako kontratua hasi aurreko edo hurrengo hamabost egun naturalen barruan badago.

f) Behar bezala aitortutako desgaitasun-izaera izatea, eta desgaitasunaren ezaugarriek bateraezin bihurtzea kontratua eskaintzen den lanpostuaren baldintza espezifikoekin.

Kasu guztietan, izangaiek agiri bidez egiaztatu beharko dute arrazoia dagoela, uko egiten dioten lanpostua eskaini eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 2 egun naturaleko epean.

Zerrendetatik baztertzea.

Honako hauek izanen dira izangaiak deiari dagokion zerrendatik kanpo gelditzeko arrazoiak:

a) Eskainitako lanpostuari ondoz ondoko bi aldiz ez erantzutea edo uko egitea, justifikaziorik gabe.

b) Dagokion kontratua ez sinatzea, izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, deialdiaren bidez lanpostua onartu ondoren.

c) Probaldia ez gainditzea. Zerbitzuaren arduradunak txosten arrazoitua eman beharko du, eta langileen ordezkariekin ados jarri beharko da.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea.

e) Urtebetez, kontrataziorako deiak direla-eta, izangaiarekin harremanetan jartzeko ezintasuna, behin eta berriz, izangaiak berak emandako helbide elektronikoetan.

f) Lanpostua uztea.

g) Kontratua azkentzea, azkentzea onartzen duen ebazpen irmoarekin amaitzen den diziplina-espedientea izapidetzearen ondorioz.

h) Kontratua gerora sortutako arrazoiengatik azkentzea, kontratatutako pertsonak lanpostua betetzeko gaitasunik edo egokitzapenik ez duelako, lanpostuari esleitutako eginkizunak eraginkortasunez betetzea eragozten duen errendimendu nahikorik ez duelako, eta zerbitzuaren arduradunaren txosten arrazoitua eta langileen ordezkariekin adostutakoa egotea.

Iragarkiaren kodea: L2510255