1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Iruñeko etxebizitza baten gaineko gozamen-eskubidea lagatzeko.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko ekainaren 24an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatuaren gaineko gozamen-eskubidea enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02427.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102427 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jartzen den eskubidea:
–Lote bakarra.
Jarraian adierazten den finkaren biziarteko gozamen-eskubidea lagatzea:
Iruñeko 1. Jabetza Erregistroa.
Deskribapena: "Hiri-finka.–Iruñeko Olibaren Monasterioaren Luzapeneko (egun Nafarroa etorbidea) lau zenbakiko etxea, hirugarren pisua, B letra; A motakoa; laurogeita hamahiru metro eta bi dezimetro karratuko azalera eraikia eta hirurogeita hamalau metro eta laurogeita sei dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Mugak: aurrealdean, eskailera-kaxa, patioa, igogailu-zuloa eta berokuntza-tximiniak; eskuinaldean, sartzerakoan, bi zenbakiko etxea; ezkerraldean, A etxebizitza; eta atzealdean, barruko kalea. Partaidetza-kuota: higiezin osoaren elementu komunetan, ehuneko zero oso eta zazpiehun eta hamabost milaren; eta etxearen elementuetan, ehuneko bi osoko ehun eta berrogeita bost milaren".
IDUFIR/CRU: 31010000058581.
Inskripzioaren datuak: inskribatuta dago artxiboko 594-N liburukian, 1. sekzioko 273. liburuan, 57. folioan, 6.093 zenbakiko finka, 4. inskripzioan, eta artxiboko 1.294-N liburukian, 1. sekzioko 765. liburuan, 89. folioaren atzealdean, 9. Inskripzioan, mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko abenduaren hamabian eta bi mila eta zortziko uztailaren bian, hurrenez hurren.
Katastroa: Iruñean, Nafarroa etorbidea 4, 3.B. 934. partzela, 7. poligonoa, 1. azpiarea, 10. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastro-erreferentzia: 310000000001991900PP.
Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren oharra: gozamenak iraunen du erregistroko gozamenduna bizi den bitartean. Jaiotze urtea: 1960.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko abuztuaren 8an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
F2510689
Iragarkiaren kodea: