162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

530/2025 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, urtarrilaren 31ko 22/2025 Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2025-2026 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 22/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroan 2025-2026 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako heziketa zikloak egiteko. Eranskinean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloetan onartzeko prozesuari buruzko atalaren 2. puntuan, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren egunak azaltzen ziren. Bada, egun horiek aldatuko dira.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 22/2025 Ebazpeneko eranskinean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloetan onartzeko prozesuari buruzko atalaren 2. puntua aldatzea. Honela geldituko da idatzirik:

"2. Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura".

ERDI MAILA - GOI MAILA

HASIERA
EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 28a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 29a

Irailaren 1a

14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte (aurkezpen telematikoa)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 5a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 8a

Irailaren 9a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 11

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 12a

Irailaren 12a

14:00ak arte

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera eta Eskolatze Bulegora.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat (107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2510463