Iragarkia
162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
522/2025 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Nafarroako Dantza Eskolaren antolaketa eta jarduna arautzeko 2025-2026 ikasturtean.
Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak aldeko txostena aurkeztu du jarraibideak onets daitezen 2025-2026 ikasturtean "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Nafarroako Dantza Eskolaren antolaketa eta jarduna arautzeko.
Erabiliz azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horrek ezarri zuen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),
EBAZTEN DUT:
1. Jarraibideak onestea (I. eranskinean jaso dira) Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren antolaketa eta jarduna arautzeko 2025-2026 ikasturtean.
2. Jarraibideak onestea (II. eranskinean jaso dira) Nafarroako Dantza Eskolaren antolaketa eta jarduna arautzeko 2025-2026 ikasturtean.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko uztailaren 29an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat (107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).
I. ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, "PABLO SARASATE" MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALAREN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO 2025-2026 IKASTURTEAN
Ikasturte hasierako jarraibideek zehazten eta argitzen dituzte indarreko araudiaren alderdi batzuk, eta arautzen dituzte arautu gabeko beste batzuk, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ezartzen dituzte ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak.
Jarraibideak bi kapitulutan daude bereizita:
Lehenbizikoa urteko programazio orokorrari buruzkoa da. Hor, besteak beste, ematen dira ikastetxearen hobekuntza planak prestatzeko argibideak, bai eta ebaluazioetan duten parte-hartzearen gaineko jarraibideak ere, hobetu daitezkeen arloak detektatzeko.
Bigarrenean, antolaketaren alderdi batzuk zehazten dira, ikastetxearen funtzionamendurako beharrezkoak direnak.
I.–URTEKO PROGRAMAZIO OROKORRA
A) Alderdi orokorrak.
1.–Xedapen orokorrak.
Urteko programazio orokorra (UPO) kontserbatorioaren plangintzarako, antolaketarako eta funtzionamendurako oinarrizko tresna da. Haren bidez, ikasturtean zehar garatuko diren hezkuntza proiektua, antolaketa eta funtzionamendu arauak eta kudeaketa proiektua zehaztea errazten da.
Dokumentu hori prestatzeko orduan, kontuan hartuko dira zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna.
UPOa prestatzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, orientazio gida bat egonen da eskuragai eskola kudeaketako EDUCA sisteman (adibideak jasotzen ditu).
2.–Informazioa biltzeko iturriak.
UPOa prestatzeko, kontuan hartuko dira honako iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa ildoak:
a) Aurreko ikasturte bukaerako memorian proposatutako hobekuntza eremuak.
b) Ebaluazioen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.
c) 2023-2026 aldirako hobekuntza plana, autoebaluazio prozesutik eratorria.
d) Zuzendaritza proiektua edo plan estrategikoa.
e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak eta gomendioak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondorioz nabarmendu ere.
f) Hezkuntza Departamentuak ematen dituen ikasturte hasierako jarraibideak.
g) Kontserbatorioan ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntza eta eraldatze orokorreko programak.
h) Ikastetxearen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.
i) Ikastetxeko plan digitala.
3.–Edukia: atalak eta garapena.
Urteko programazio orokorrean honako alderdi hauek formalizatu beharko dira, indarreko araudiarekin bat:
a) Sarrera.
b) Ikastetxearen urteko plana.
c) Departamentuen eta beste lantalde batzuen planak.
d) Urteko Inklusio Plana.
e) Urteko tutoretza plana / Orientazio akademikoaren urteko plana.
f) Urteko bizikidetza plana.
g) Irakaskuntza-programazioak.
h) Ikastetxearen beste plan batzuk.
i) Proiektu eta programa instituzionalak.
j) Ikastetxearen prestakuntza plana.
k) Ikastetxeko plan digitala.
l) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programazioa.
m) Urteko Programazio Orokorraren jarraipena eta ebaluazioa.
n) Eranskinak.
Ikastetxearen urteko plana da UPOaren elementu garrantzitsuenetako bat; izan ere, hortik abiatuta, organo eta taldeen jarduketa ildo nagusiak ezarri behar dira. Ikasturterako lehentasunez lortu nahi diren helburuak jasoko ditu, baita proposatutako helburuak eta jomugak lortzeko abian jarri behar diren ekintza garrantzitsuenak ere. Gauzatu beharreko ekintza edo zeregin horiek departamentuei eskainiko dizkiete konponbide teknikoak eta neurri zehatzak.
Departamentuek helburuen eta ekintzen plan propioa izanen dute, eta, horren bidez, urteko planean zehaztutako lehentasunezko helburuak ez ezik, kontserbatorioko beste plan espezifiko batzuetatik ateratako helburuak ere formalizatuko dituzte.
Horrez gainera, bertan jasoko dira beste jarduketa plan espezifiko batzuk, ikastetxean ezarri nahi direnak ikasturtean, bai eta ezarri behar diren beste proiektu eta programa propio batzuk ere.
Planek egitura operatiboa izan behar dute, erraztuko duena plana gauzatzea eta jarraipena egitea, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
Ikastetxeko plan digitala kanpoan aurkezteko esportatu behar den dokumentua denez, EDUCAn horretarako prestatu den txantiloian sartu beharko da.
4.–Prestaketa.
UPOaren prestaketa koordinatzearen erantzukizuna zuzendaritza-taldeak izanen du, baina lan hori beste pertsona edo batzorde batzuen esku utz dezake.
Dokumentuaren eskema bat emanen da, erabakiko dira parte hartu behar duten taldeak eta pertsonak, talde bakoitzaren eginkizunak zehaztuko dira, tresna eta baliabideak jarriko dira, eta epeak finkatuko dira.
Azterturik kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak, eta kontuan harturik organo bakoitzaren deliberoak eta erabakiak eta egindako oharrak eta ekarpenak, UPOaren atalak idatziko dira.
UPOa, ahal dela, EDUCA aplikazioarekin eginen da; horretarako, ikastetxearen plan digitalaren eta hobekuntza planaren antzeko txantiloia eta jardunbidea izanen ditu. Kalitatea kudeatzeko sistema (KKS) ezartzean eta mantentzean parte hartuz gero, urteko programazio orokorra Kadinet tresnaren bidez prestatzen ahalko da.
5.–Tramitazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
Behin onetsirik, UPOa EDUCA aplikazioan argitaratuko da, urriaren 31 baino lehen. Kontserbatorioan ere utziko da, hezkuntza komunitateak eskura izan dezan.
Kontserbatorioko zuzendaritza-taldeak eta arduradunek aldizka eginen dute, EDUCA aplikazioaren bidez, UPOa osatzen duten planen, proiektuen eta programen garapen mailaren jarraipena.
Hori baino lehen, ezarriko da bete beharreko prozedura (nola), zehaztuko dira informazioa biltzeko irizpideak (zer), izendatuko dira arduradunak (nork) eta epeak finkatuko dira (noiz).
Aztertu eta baloratuko da zenbateraino garatu diren proposatutako ekintzak, nola bete diren erantzukizunak, denbora-plangintza konplitu den eta proposatutako helburuak lortu diren.
Ikasturtea amaitzean, kontserbatorioko eskola kontseiluak, irakasleen klaustroak eta zuzendaritza-taldeak UPOaren betetze mailari buruzko amaierako ebaluazioa eginen dute. Horretarako, arduradun bakoitzak aztertuko ditu dagokion planaren, proiektuaren edo programaren emaitzak.
Atal bakoitzaren ebaluazio prozesuan, datu esanguratsuak jasoko dira bateko eta besteko iturrietatik (datuak, iritziak, ohartarazpenak eta abar), eta, gero, datu horiek aztertu eta interpretatuko dira ezarritako irizpideei jarraikiz.
Amaierako hausnarketa eta balorazioa ez da kuantitatiboa soilik izanen, emaitza horien arrazoiak ere baloratuko baitira.
EDUCA aplikazioan bertan, ikasturte bukaerako memorian bilduko dira UPOaren jarraipen eta ebaluazio prozesuan lortutako ondoriorik eta proposamenik garrantzitsuenak.
Dokumentuak bi dimentsio izanen ditu. Lehenik, ebaluazioaren dimentsioa, erakutsiko duena ikastetxeko urteko plangintzaren garapenari buruzko balantzea. Honako alderdi hauek nabarmenduko dira: proposatutako ekintzak zenbateraino bete diren, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza egokia izan den, aldizkako jarraipena egin den eta helburuak zenbateraino bete diren (adierazleen eta jomugen arabera). Bigarrenik, dimentsio proiektiboa izanen du, eskainiko baititu etorkizunean esku hartzeko ildoak, zehaztuta hobekuntza proposamen koherenteak.
Azkenik, ikasturte bukaerako memoriaren eranskin gisa, txosten bat gehituko da, ikasleen emaitza akademikoen analisi zehatza biltzen duena, eta, horrekin batera, gogoeta eginen da emaitza horiek eragin dituzten zergatiei buruz, eta, hala badagokio, curriculum-elementuen, materialen, antolaketa-elementuen eta baliabide pertsonalen funtzionamenduan atzeman diren gabezia eta disfuntzioei buruz.
Behin onetsita, amaierako memoria ikastetxeko erreferentziako ikuskatzailearen eskura jarriko da, EDUCA plataformaren bidez, uztailaren 10a baino lehen.
6.–Gainbegiratzea.
Kontserbatorioko erreferentziazko ikuskatzaileak urteko programazio orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratuko ditu, egiaztatzeko bat datorrela indarreko araudiarekin eta ikastetxearen behar eta emaitzekin, eta, hala badagokio, behar diren zuzenketak eta doikuntzak egitea eskatuko du.
7.–UPOaren eranskinak.
UPOarekin batera, irakaskuntza programazioen adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren atal guztiak. Beraz, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala arduratuko da programazio horiek zaintzeaz. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, Hezkuntza Departamentuko dagokion zerbitzuak berariaz eskatzen ahalko du programazioa, hainbat arrazoirengatik: auzia irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzen delako, kalifikazioen kontrako erreklamazioak egin direlako, analisi estatistikoak egin behar direlako edo beste arrazoi batzuk direla medio.
Irakaskuntza programazioen adostasun ereduak eskuragarri egonen dira, eranskin gisa, UPOan, EDUCAn.
B) Urteko Programazio Orokorraren gaineko azalpenak.
1.–Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.
2022-2023 ikasturtean zehar, autoebaluazioaren esparruan, baterako hausnarketako prozesu bat egin da, eta horren ondorioz, haien jarduna hobetzeko zenbait arlo detektatu dira. Ondoren, eta hautemandako beharrei erantzunez, hobekuntza planak egin ziren. Plan horiek EDUCA plataforman erregistratu ziren (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Hobekuntza plana).
Plan horiek –bai ikastetxearen hobekuntza orokorreko plana, bai departamentuetako hobekuntza planak– prestatu ondoren, horiek abian jarri dira, eta horien jarraipena eta ebaluazioa eginen da 2023-2026 aldian.
Horretarako, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan, kontserbatorioak UPOaren planen bidez erantzun zien hobekuntza planetan adierazitako beharrei. Planak abian jartzeko hirugarren ikasturte honetan, ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxearen urteko planaren urteko helburuak ezarri behar dituenean 2025-2026 ikasturteko urteko programazio orokorrean, kontuan hartuko ditu, besteak beste, hobekuntza orokorreko planean ezarritako helburuak. Bestalde, urteko programazio orokorrean sartutako departamentuen urteko planetan, taldeek jaso beharko dituzte, helburuak zehaztean, autoebaluazio-prozesutik eratorritako zikloen hobekuntza planen helburuak.
Halaber, aipatzekoa da hobekuntza orokorreko planen eta departamentuen hobekuntza planen ebaluazioa egin beharra dagoela 2023-2026 aldiko ikasturte bakoitzaren amaieran, 2024., 2025. eta 2026. urteetan. Hau da, baloratu beharko da noraino lortu diren helburuak eta noraino gauzatu diren planteatutako ekintzak, eta hobetzeko proposamenak eginen dira. Ebaluazio hori EDUCAn erregistratu beharko da, horretarako diseinatutako txantiloi digitaleko ataletan (ebaluazioa, balorazioa eta hobekuntzak).
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2025-2026 ikasturtean gainbegiratuko du ikastetxearen urteko planak eta departamentuen planek jasotzen dituztela hobekuntza planean ikasturterako adostutako helburuak.
Hezkuntza Departamentuak lagunduko du ikastetxeen hobekuntza planaren helburuak garatzen eta lortzen, departamentuko zerbitzuen bidez, orientabideak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, hala badagokio, prestakuntza emanez irakasle-taldeari.
Ikastetxearen prestakuntza plana funtsezko elementua da prestakuntza instituzionalerako. Zuzendaritza-taldeak ezarriko du haren edukia eta, betiere, hobekuntza planaren ondoriozko premiei erantzun beharko die.
2.–Kontserbatorioaren ordutegi orokorra prestatzeko irizpideak.
Zuzendaritza-taldeak prestatuko du kontserbatorioaren ordutegi orokorra, klaustroaren iritzia aditu ondoren, eta bide eman beharko du urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Hortaz, kontserbatorioaren ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:
a) Kontserbatorioa zein ordutan egonen den irekita hezkuntza-komunitatearentzat.
b) Ikasleen eskola ordutegia.
c) Eskola izaerakoak izan gabe, ikasleentzat prestatzen diren beste jarduera batzuen ordu banaketa.
d) Maiatzeko eta ekaineko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, baita kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. Apirilaren 30aren aurretik, kontserbatorioak aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.
e) Irakasleen ordutegi orokorra.
f) Irakasleen banakako ordutegia.
Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, klaustroak adierazitakoaz gain, II.2 puntuan zehaztutako irizpide hauek:
3.–Aniztasunari erantzutea.
"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalak ardura du, bere osotasunean, bertako ikasle guztien aniztasunari erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritutako erantzuna emateko, bermatuz haien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza. Horretarako, konpromiso irmoa izan behar du bikaintasunaren, ekitatearen eta genero-berdintasunaren printzipioen alde, hezkuntza inklusiboaren oinarri diren aldetik.
Ikasleen aniztasunari ahalik eta egokien erantzuteko, funtsezkoa da irakasle talde osoaren lana. Ardatz izanen du hautematea ikaskuntzarako sarbidea oztopatzen duten trabak, eta adierazi behar du zein diren horiek ezabatzeko helburuak (inklusio planean eta hobekuntza planean jaso beharko dira helburuok). Erantzun hori izan behar da ikasturtea antolatzeko alderdi nagusietako bat.
HLBPIen hezkuntza premiaren bat asetzeko ezarriko diren sarbide neurriak eta jarduketak jaso beharko dira, eta familien eskura egon beharko dira.
Inklusio Planaren zehaztapena bidali behar da Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, urriaren 31 baino lehen.
Ikasleen aniztasunari erantzuteari buruzko gainerako alderdiei, hala dagokionean, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalak aplikatuko du jasota dagoena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenaren II. eranskineko I.B)4 puntuan (ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua).
II.–ANTOLAKETARI DAGOZKION ALDERDIAK
1.–"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren funtzionamendu organikoari buruzko alderdiak.
1.1. Zuzendaritza-taldea.
Kide bakarreko kargu hauek osatuko dute zuzendaritza-taldea: zuzendaria, ikasketaburua, musika eskoletarako ikasketaburu albokoa eta idazkaria.
1.2. Departamentu didaktikoak.
Kontserbatorioan departamentu didaktiko hauek izanen dira:
–Hari igurtzia eta hari sakatua: Harpa, Kontrabaxua, Gitarra, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.
–Haize eta perkusio instrumentuak: Klarinetea, Fagota, Moko-Flauta, Zeharkako Flauta, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba eta Txistua.
–Tekla instrumentuak: Akordeoia, Klabea, Organoa, Pianoa eta Piano Osagarria.
–Konposizioa, Musikologia eta Musikaren Teoria: Akonpainamendua, Analisia, Harmonia, Konposizioaren Oinarriak, Musikaren Historia eta Musika Hizkuntza.
–Kantua: Kantua, Hizkuntzak Kantuari Aplikatuta eta Korua.
–Instrumentu-taldeak: Ganbera Musika, Orkestra, Jazzaren Hastapenak, Antzinako Musikaren Lantegia, Banda eta Taldea.
Taldea irakasgaia kasuan kasuko taldea osatzen duten instrumentuetako bateko irakasleek emanen dute. Taldea eta Errepertorioa irakasgaietan, zuzendaritza-taldeak ahalmena izanen du dauden baliabideak ezartzen diren irizpide pedagogikoen arabera antolatzeko.
Aurreko zerrenda horretan ageri ez diren espezialitateak edo irakasgaiak ematen dituzten irakasleak kasuan-kasuan egokien den departamentu didaktikoari atxikiko zaizkio, ikastetxeko zuzendaritzak erabakita, kontuan harturik ikastetxearen ezaugarriak eta irakasleen espezialitateak.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere eskolak ematen dituzten irakasleak, horren ondorioz, ikastetxe horretan dagozkien departamentuetan ere sartuko dira. Halakoetan, irakasleek bi ikastetxeetako departamentu didaktikoek deitzen dituzten bileretara joan behar dute.
1.3. Koordinatzaileak eta arduradunak.
1.3.1. Ikastetxeko orkestraren arduraduna.
Orkestraren arduradunak, ikasturtearen hasieran, ikasturte osorako lan plana eginen du, eta zuzendaritza-taldeari aurkeztuko, onets dezan. Plana urteko programazio orokorrean sartuko da, "Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa" atalean. Plan horretan, ikastetxeko orkestrak ikastetxearen ordezkari gisa urtean eskainiko dituen emanaldi batzuk jaso beharko dira. Emanaldi horiek zuzendaritza-taldeak eskatuta edo Hezkuntza Departamentuak eskatuta eginen dira. Halaber, egin dituen jardueren azken memoria egin beharko du, eta ikasturtearen bukaerako memorian sartu.
Orkestraren arduraduna izendatzeko –espezialitateko irakasle izan beharko du–, jarraibide hauetako II.6 puntuan ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da.
Ikastetxeko orkestraren jarduerak Orkestra irakasgaiaren curriculumean sar daitezke, dagokion programazio didaktikoaren arabera. Hala ere, irakasgaian matrikulatuta ez dauden ikasleen parte-hartzea ere onartzen ahal da, baita ikastetxean matrikulatuta ez daudenena ere, bai eta beste ikastetxe eta entitate batzuekin lankidetza izatea ere, zehazten diren baldintzak betez gero.
Ikastetxean zehazten diren eta erabilgarri dauden gelak erabiliko dira orkestraren proba saioak eta emanaldien prestaketak egiteko; kontuan hartuko da erabilera hori irakasgaien helburu didaktikoetarako bideratuko dela, bai eta urteko programazio orokorrean sartutako lan planean programatutako jarduerak prestatzeko ere.
1.3.2. Hezkuntza teknologiaren koordinatzailea.
Hezkuntza teknologiaren koordinatzaileak zeregin hauek izanen ditu bere ardurapean: ekipamendu informatikoak eta ikus-entzunezkoak koordinatzea eta gainbegiratzea, ikastetxeko sare informatikoa, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoa, baita instalatutako ekipamenduetako material informatikoa eta ikus-entzunezkoa zuzen erabiltzen den begiratzea ere. Laguntza emanen die bai zuzendaritza-taldeari, ikastetxearen aldaketa digitala gauza dezan, bai irakasleei, teknologia berriak aplika ditzaten musika irakastean, baita artea garatu eta sustatzeko arduradunari ere, optimizatu ditzan ikastetxeak edukiak sortu eta hedatzeko dituen baliabide teknologikoak.
1.3.3. Artea garatu eta sustatzeko arduraduna.
Artea garatu eta sustatzeko arduradunak zeregin hauek izanen ditu, besteak beste, bere ardurapean: ikastetxeko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak programatu eta garatzea. Honako zeregin hauek hartuko ditu bere gain, ikasketaburuaren menpe zuzenean:
a) Ikastetxeko curriculuma zehazten parte hartzea.
b) Departamentuak ikasturte osoan eginen dituen jardueren urteko programa prestatzea. Programa horretan gainerako departamentuen, irakasleen eta ikasleen proposamenak bilduko dira.
c) Ikasleei departamentuaren jarduerei buruzko informazioa ezagutaraztea, parte har dezaten dinamizatu eta bultzatzeko.
d) Beste departamentuen, klaustroaren eta ikasleen ordezkarien laguntzarekin programatzen diren jarduerak sustatu, koordinatu eta antolatzea.
e) Kontzertuak, hitzaldiak, ikasleen emanaldiak ikastetxetik kanpo, eskolen arteko trukeak eta, oro har, ikasleentzat antolatzen den edozein txango edo bidaiaren antolaketa koordinatzea.
f) Europar Batasunak edo beste erakunde batzuek antolatutako hezkuntza programetan ikastetxeko ikasleek eta irakasleek izaten duten parte-hartzea kudeatzea.
g) Egindako jarduerak ebaluatzeko memoria bat prestatzea (urteko programazio orokorraren azken memorian sartuko da).
1.3.4. Erasmus + programaren arduraduna.
Figura hau sortuko da baldin eta Erasmus + programan aurkeztutako proiektu europarra onartzen bada.
Erasmus + programaren arduraduna Erasmus + programa (eta ezar daitezkeen beste programa batzuk) garatu eta egoki funtzionatzeko behar diren ekintzak ikastetxean ezarri, abiarazi eta burutzeko aplikatzen diren prozesuen koordinatzaile gisa arituko da, zuzendariak gainbegiraturik. Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Europar Batasunak edo beste erakunde batzuek antolatutako hezkuntza programetan ikastetxeko ikasleek eta irakasleek izaten duten parte-hartzea kudeatzea.
b) Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraztea kontserbatorioko ikasleek eta irakasleek aurreikusiak dituzten joan-etorriei buruzko informazioa, joan-etorri horiek egin baino lehen.
2.–"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren ordutegia
Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, klaustroak adierazitakoaz gain, honako irizpide hauek:
–Kontserbatorioaren ordutegia astelehenetik larunbatera bitartekoa izanen da, biak barne. Astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00ak arte. Larunbatean 09:00etatik 14:00ak arte.
–Larunbatak ikasteko eskola-egunak izanen dira kontserbatorioan, eta zuzendaritza-taldeak sistema bat ezarriko du, Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoko buruarekin bat, ikasleak ikasgeletan sartu eta instrumentuak erabiltzeko eta horiek zaintzeko.
–Bulegoko buruak, zuzendaritza-taldearekin koordinaturik, neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.
3.–Irakaskuntzen ordu banaketa.
Ikasleak irakaskuntza hauetan sartzeko modua, irakasle-ikasle ratioa eta irakaskuntzen iraupena indarra duen araudian ezarri denari egokituko zaizkio.
Instrumentu eta ahots taldeekin zerikusia duten irakasgaiak aiseago antolatzea helburu, eskola denborari eta ratioei buruz kasuan kasuko araudian ezarritakoaz gainera, kontuan hartuko da bakarkako irakaskuntza behar ez duten nahitaezko irakasgaiak taldekako eskoletan antolatuko direla, ratio hauekin bat:
Lagun egitea: 4. eta 5. mailetan, 1/4, 90 minutuko eskolatan.
Analisia: 5. eta 6. mailetan, 1/10, 90 minutuko eskolatan.
Harmonia: 3. eta 4. mailetan, 1/10, 60 minutuko bi eskolatan.
Musikaren Historia: 5. eta 6. mailetan, 1/15, 60 minutuko bi eskolatan.
Musika Hizkuntza: 1. eta 2. mailetan, 1/15, 60 minutuko bi eskolatan.
Ganbera Musika: 4. mailan, 1/3, 60 minutuko eskolatan.
Ganbera Musika: 5. eta 6. mailetan, 1/3, 90 minutuko eskolatan.
Piano Osagarria: 1., 2., 3. eta 4. mailetan, 1/2, 30 minutuko eskolatan.
Abesbatza, Orkestra, Banda eta Taldea: irakasle/ikasle ratioa matrikulatutako ikasle kopuruaren eta kasuan kasuko talde motaren arabera zehaztuko da.
Bestalde, 5. eta 6. mailetan, 60 minutuko eskolatan garatu beharreko aukerako irakasgaiak kasuan kasuko araudian ezarritako ratioen arabera antolatuko dira.
4.–Programazio didaktikoak.
Irakasleek ikasgelan gauzatuko dituzte programazio didaktikoak, gelako programazioen bidez.
Programazio didaktikoak curriculumaren zehaztapenaren garapena dira, eta departamentuek eginen dituzte (ikus II.1.2 atala). Sei kurtsoetako irakasgai bakoitzerako honako hauek sartuko dira:
a) Helburuen multzoa.
b) Edukiak eta haien denbora banaketa.
c) Eska daitezkeen gutxieneko edukiak.
d) Aplikatuko den metodologia didaktikoa.
e) Ebaluatzeko prozedurak eta irizpideak.
f) Kalifikazio-irizpideak.
g) Errekuperazio jarduerak.
h) Errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.
i) Beste departamentuekin batera antolatuko diren jardueren programazioa, espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago ukitzen diren kasuetan, esate baterako, Ganbera Musika.
j) Departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.
Irakasleek beren departamentuetako programazio didaktikoen arabera programatuko dute irakaskuntza jarduera. Irakasleren batek erabakitzen badu gelako programazioan aldaketaren bat egitea bere departamentuko programazio bateratuan, aldaketa hori eta behar den justifikazioa departamentuko programazio didaktikoan sartuko dira.
Irakasleek curriculumaren zehaztapena eta programazioak bete ahala ebaluatu beharko dituzte, ikasleen hezkuntza beharrei egokitzen zaizkiela ziurtatzeko.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du programazio didaktikoen prestaketa.
Programazio didaktikoak prestatzeko, eskura izaten ahalko dira orientatzeko gida bat eta programazio-eredu irekiak, eskola kudeaketako EDUCA sisteman (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Programazioak).
Programazio didaktikoak EDUCAren aplikazioan bertan egiten ahalko dira, horretarako prestatutako txantiloi bat erabiliz.
5.–Lanaldia.
5.1. Gai orokorrak.
225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, izanen dute Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera, beren eginkizunetara egokitua.
Irakasleen jaiegunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian jaieguntzat hartzen diren egun berberak izanen dira.
Irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduan argitaratutako Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko irakasleek, lanaldi osoa badute, astean 18 eskola ordu izanen dituzte. Foru aginduan aipatu zuzeneko irakaskuntzako orduen murrizketa honela aplikatuko da: ordubete ikastetxearen koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko; eta beste ordubete ikastetxeak parte hartzen duen proiektu, programa edo planak egiteko zein Foru Aginduan adierazitako zereginak egiteko.
Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte, horri buruz indarra duen legerian ezarritakoa bete beharra galarazi gabe.
Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea baimentzen ahalko zaie irakasleei.
Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean kontserbatorioko jardueretan. Denbora hori eskola orduetan eta ordu osagarrietan banatuko da. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrekoak ez direnak, irakaskuntza jarduerak prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta hautapen probetako epaimahai eta batzordeetan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.
5.2. Orduen banaketa.
Ikastetxearendako zuzenean eman beharreko orduak honela banatuko dira:
5.2.1. Zuzeneko irakaskuntza orduak eta eskola orduak.
Astero, oro har, Hezkuntza Departamentuak ezartzen eta indarra duen araudian finkatzen diren zuzeneko irakaskuntza-orduak eta eskola orduak beteko dira.
Horretarako, jarduera eta inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
a) Zuzendaritza-taldea.
Zuzendaritza-taldeak zuzeneko irakaskuntzako eta eskola orduetako 48 ordu erabiliko ditu, gehienez, bere karguei dagozkien zereginetarako, eta karguen artean (zuzendaria, ikasketaburua, idazkaria eta musika eskoletarako ikasketaburu albokoa) banatuko ditu, bere irizpideen arabera.
b) Ikastetxeko orkestraren arduraduna.
Orkestraren arduradunak zuzeneko irakaskuntzako eta eskola orduetako 6 ordu erabiliko ditu astean, gehienez, bere karguari dagozkion zereginetarako, bai eta, ikastetxearen beharrek horretarako bide ematen badute, gehienez 3 ordu osagarri ere astean. Horrek ez du ekarriko ikastetxean egon beharreko asteko ordutegia murriztea.
c) Hezkuntza teknologiaren koordinatzailea.
Hezkuntza teknologiaren koordinatzaileak zuzeneko irakaskuntzako eta eskola orduetako 4 ordu erabiliko ditu astean, gehienez, bere karguari dagozkion zereginetarako, bai eta, ikastetxearen beharrek horretarako bide ematen badute, gehienez 4 ordu osagarri ere astean. Horrek ez du ekarriko ikastetxean egon beharreko asteko ordutegia murriztea.
d) Artea garatu eta sustatzeko arduraduna.
Artea garatu eta sustatzeko arduradunak zuzeneko irakaskuntzako eta eskola orduetako 3 ordu erabiliko ditu bere eginkizunetarako, bai eta, ikastetxearen beharrek horretarako bide ematen badute, gehienez 3 ordu osagarri ere astean. Horrek ez du ekarriko ikastetxean egon beharreko asteko ordutegia murriztea.
e) Murrizketa adinaren arabera.
Hezkuntza Departamentuaren indarreko legerian ordu murrizketaren gainean horretarako ezarrita dauden baldintzak aplikatuko dira.
f) Departamentuko burutza.
Departamentuburuek beren ordutegitik zenbait eskola ordu (indarreko legerian ezartzen direnak) erabiliko dituzte curriculumaren zehaztapena idatzi edo berrikusteari loturiko lanetarako.
g) Erasmus + programaren arduraduna.
Erasmus + programaren arduradunak, baldin eta proiektua onartzen bada, bere zuzeneko irakaskuntzako eta eskola orduetako 2 ordu erabiliko ditu astero kargu horren eginkizunetarako, bai eta, ikastetxeko beharrek horretarako bide ematen badute, 3 ordu osagarri, gehienez, astean. Horrek ez du ekarriko ikastetxean egon beharreko asteko ordutegia murriztea.
5.2.2. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Irakasle bakoitzaren ordutegian jasotako zuzeneko irakaskuntzako orduak eta eskola orduak eta astean zenbatu beharreko ordu osagarriak batuta, guztira, hogeita bost ordu izanen dira astean.
Astean zenbatu beharreko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera, honako hauek sartuko dira:
a) Zaintza-orduak.
b) Astean ordu bat departamentuaren bileretarako.
c) Astean bi ordu, gutxienez, tutoretza lanak egiteko.
d) Astean ordu bat irakasleek eskola-kontseiluan dituzten ordezkariendako.
e) Zuzendaritza-taldeko kideen koordinazio lanetarako orduak.
f) Irakasle taldeek kontserbatorioak parte hartzen duen erakunde-proiektuetan eta proiektu solidarioetan lan egiteko orduak.
5.2.3. Hilean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez eman behar dituen asteko 30 orduak betetzeko falta diren bost orduak hilero zenbatuko dira, eta honako jarduera hauetan erabiliko dira:
a) Klaustroaren bileretara joatea.
b) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldearen bileretara joatea.
c) Irakasle guztiek batera, planifikazio instituzionaleko tresnak prestatu, berrikusi eta eguneratzeko orduak, betiere Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen lan planei jarraikiz, hala dagokionean. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.
d) Beste jarduera osagarri eta ikasketez kanpoko batzuk.
e) Prestakuntza instituzionala.
Astean goiz bat gordeko da jarduera jakin batzuk egiteko; hala, irakasle guztiek gutxienez 2 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio saioak, gurasoekin egin beharreko bilerak eta, oro har, kontserbatorioaren funtzionamendu egokirako programatzen diren beste jarduera batzuk egiteko.
5.2.4. Urteko lanaldia osatu arteko gainerako orduak.
Urteko lanaldia osatu arteko gainerako orduak irakaskuntzako jarduerak prestatzeko eta irakasleen lanbide hobekuntzarako erabiliko dira, eragotzi gabe irakasleek hautapen batzorde eta epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko duten betebeharra gauzatzea, hala egokitzen zaienean.
6.–Irakasleen ordutegia prestatzea eta onestea.
Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak, zeina aldatu baitzuen uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak, ezartzen du ezen irakasleen ordutegiak ikasketaburuak prestatu behar dituela, kontserbatorioko zuzendariak onetsi behar dituela eta EDUCA kudeaketa programaren bitartez jakinarazi behar direla irailaren 30erako. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko ditu horren gaineko erreklamazio guztiak, eta, horretarako, hamabost eguneko epea izanen du.
Ordutegiak prestatzeko, eskola kudeaketako EDUCA sisteman eskuragarri daude laguntza dokumentuak, kontratuen ordutegi-taula eta irakasleen ordutegiaren kontzeptuak (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Irakasleen ordutegia).
Halaber, eskola kudeaketako EDUCA sisteman zehaztuko da egoitzaren ordutegia, zenbaketa moten erlaitzean "denbora erreala" hautatuta (Ikasturtea > Ordutegia > Egoitza zehaztea > Ordutegiak kudeatzea > Zenbaketa mota > Denbora erreala).
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakasleen asteko ordutegiaren banaketa zuzena den ikuskatuko du (zuzeneko irakaskuntzan emandako orduak, eskola jarduerak eta jarduera osagarriak).
Ordutegiak ikasketaburuak prestatuko ditu, klaustroak ezartzen dituen irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan jasotakoari jarraikiz. Ikasleentzat ordutegi funtzionala izatea bermatuko da, baina lehentasuna, betiere, ikastetxearen beharrek izanen dute.
Ikastetxeko matrikulak egin ondoren, ikasketaburuak irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopuruaren berri emanen die departamentuei.
Ordutegiak prestatzean kontuan izanen da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasten duten irakasleen egoera, bi ikastetxeetan dituzten ordutegiak bateratu ahal izateko.
Ikastetxean ahal den guztietan, irakasleek ikasleak eta taldeak hautatuko dituzte. Irakasleek beren espezialitateko ikasle taldeak hautatu beharko dituzte, horrelakorik badago; gero, ordutegia osatuko dute beren departamentukoak izanik antzekoenak diren irakasgaietakoak hautatuz, eta, departamentuko ordu guztiak bete ondoren, artean ordu librerik badute, hain antzekoak ez diren beste irakasgai batzuekin osatzen ahalko dute ordutegia, beste departamentuetakoak hautatuz.
Departamentuko kideak ikasle eta taldeak hautatzerakoan ados jartzen ez badira, honako prozedura honi jarraituko zaio:
Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunez nahi duen irakasgaiko eta mailako ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak gauza bera eginen du, eta horrela, hurrenez hurren, espezialitateko eta departamentuko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren eskola ordutegia osatu arte edo departamentuari dagozkion irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.
Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; ikasketaburuari aktaren kopia emanen zaio.
Goian adierazi diren ondorioetarako, departamentu bakoitzeko irakasleek hautatzeko lehentasun ordena honako hau izanen da:
1.–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.
2.–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioak, zerbitzu eginkizunetan dihardutenak.
3.–Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak.
4.–Lan edo administrazio araubideko aldi baterako kontratudunak.
Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko bi atalei dagokienez, beren kidegoan antzinatasun handiena izateak emanen du, eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren:
–Kontserbatorioan antzinatasun handiena izatea.
–Kidegoan edo Administrazioan antzinatasun handiena izatea, eszedentzia urteak zenbatu gabe.
–Sarrerako hautapen prozesuetan puntu gehien lortu izana.
4. atalean, lehentasuna ezarriko da irakasleek Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.
Departamentuari esleitutako eskola orduak eta zuzeneko irakaskuntzakoak kideen ordutegien bidez bete daitezkeenak baino gehiago badira, hautaketa egin baino lehen zehaztuko da zein irakasgai eta ikasmaila emanen dituzten antzeko espezialitateetako irakasleek, aipatu hautaketan sar ez daitezen. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da irakasle espezialista batek ezin dituela behe mailako taldeak hartu goi mailakoak espezialistak ez diren irakasleentzat utzita.
Hori hala izanik ere, salbuespenezko kasuetan, eta plantilla prestatzeko prozesuan sortzen diren beharrei erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahal du, egokia iruditzen bazaio, irakasgai edo espezialitate batzuk horien titular ez diren irakasleek emateko, kontuan hartuz baimendutako espezialitateko irakasgaien edukiak eta haien titular ez den irakaslearenak antzekoak diren, bai eta irakasgai horiek kasuan kasuko irakaslearen esperientzia musikalarekin duten zerikusia ere.
Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan ere eskolak ematen dituzten irakasleek ikastetxe horretako departamentu didaktikoetarako ezarritako hautapen ordenan parte hartu beharko dute.
Sartu berriak diren ikasleen kasuan edo irakasle aldaketa eskatzen duten ikasleen kasuan, koordinazio pedagogikorako batzordeak ezartzen dituen irizpideak erabiliko dira.
Ikasketaburuak egiaztatuko du departamentuko kide guztien eskola orduak eta zuzeneko irakaskuntzakoak eta nahitaez ikastetxean egon beharrekoak bat datozela honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta begiratuko du, batetik, ea ikasle guztiei eta ikasle talde guztiei arreta emanen zaien, eta bestetik, orduak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.
Lan horiek guztiak egin ondoren, ikasketaburuak behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du, departamentuek irakasgaiekin eta mailekin egindako banaketaren arabera.
Irakasleen zuzeneko irakaskuntza orduen eta eskola orduen ordutegia astean bost egunetan banatuko da (astelehenetik ostiralera), lanaldi partzialerako kontratatutako irakasleen kasuan izan ezik. Nolanahi ere den, egunean 5 eskola ordu izanen dituzte gehienez.
Ordutegi orokorraren barnean, kontserbatorioak ezartzen duen ordu tarte egokienean, egunean 4 ordu gutxienez astelehenetik ostiralera, zuzendaritza karguren batek egon beharko du ikastetxean.
Ikasle baten baja gertatzen bada eta betetzen ez bada, zuzendaritzak erabakiko du irakasleak hutsik duen denbora nola erabili:
–Denbora hori beste ikasle batzuei arreta emateko erabil daiteke: atzeratuta dauden ikasleei laguntzeko, aurreratuenak sendotzeko, etab.
–Beste jarduera batzuk egiteko.
–Material pedagogikoa prestatzeko.
–Beste batzuk.
Instrumentuen eskoletan, hala taldekoak nola bakarkakoak, baldin eta ikasle bat agertzen ez bada, denbora hori bertaratu diren ikasleei arreta emateko erabiliko da, eta agertu ez den ikasleari dagokion denbora ezin izanen da kendu irakasleak eskolak emateko dituen ordu guztien multzotik.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakasleen asteko ordutegiaren banaketa zuzena den ikuskatuko du (zuzeneko irakaskuntzan emandako orduak, eskola jarduerak eta jarduera osagarriak).
Ikastetxearen egoera agertzen duen informazioak egon beharko du, denbora guztian, iragarki taulako toki ikusgarri batean, ikasketaburutzaren bulegoan eta ikastetxeko estamentu guztien eskura dagoen beste edozein tokitan. Informazio horretan, bereziki, irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia adieraziko dira, zehazki, bakoitzaren eskola orduak, tutoretza orduak, zaintza orduak, departamentuko bilerak eta abar.
Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza kontserbatorioan zein ordutan egonen den adieraziko da.
Funtzionarioek, 2025-2026 ikasturtean espezialitatea aldatzeko eskubidea erabili eta/edo musikako goi mailan irakatsi nahi badute eta hala adierazi badiote idatziz ikasketaburuari, eta aukera hori hartzeagatik jatorrizko departamentu didaktikoan ez beste batean jardun behar badute, egin behar duten lanari dagozkion departamentuetako bileretara joan beharko dute.
7.–Goi mailako musika ikasketetan irakasteko betebeharrak.
Oinarritzat harturik apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1.e) apartatua (haren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzeko modua), Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioek, goi mailako titulazioaren jabe badira, aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoari dagozkion espezialitateak irakasteko.
Bestalde, ekainaren 14ko 427/2013 Errege Dekretuaren 6. artikulua betez (haren bidez ezarri ziren Musikako eta Dantzako goi mailako irakaskuntzekin loturik dauden Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoaren irakaskuntza espezialitateak), Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioek aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta horretarako ezarritako prozedurarekin bat, Instrumentu arloko prestakuntza osagarria eta Musikako hizkuntza eta teknikak jakintzagaiak irakasteko, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan indarrean diren ikasketa planen barnean.
8.–Irakasleak lanera ez agertzea.
Zuzendaritza-taldeak irakasleak kontserbatorioan egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, zein egunetan hasten diren lanean ikastetxean lan araubideko kontratudunak.
Irakaslea lanera agertzen ez denean, aldi baterako ezintasun batengatik, ikastetxeko zuzendaritzak kontrolatu eginen du, eta kontrolak jarraituko dio Hezkuntza Departamentuko web-orrian ezarritakoari:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal
MUFACEko langileek, aldi baterako ezintasun egoeran badaude, bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean, lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Hurrengo berrespen agiriak hamabostean behin edo hilean behin aurkeztuko dira, medikuak zer erabakitzen duen. Alta-agirien kasuan, komunikatu beharko da agiria egin eta gehienez 24 orduko epean.
MUFACEko langileen jatorrizko parteak Hezkuntza Departamentura igor daitezke Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aurrez aurre aurkeztu daitezke Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialeko edozein bulegotan, edo posta arruntaren bidez bidali.
Era berean, nahitaezkoa da kontserbatorioko zuzendaritza-taldeari kopia bat bidaltzea edo aurkeztea ahalik eta lasterren, kontserbatorioak jakin dezan zehatz-mehatz bajak zenbat iraunen duen, bajaren bilakaera edo bukaeraren berri izan dezan eta, orobat, ordezkapen bat eskatu ahal izan dezan.
Alta agiriari dagokionez, horren berri emateko epea betetzen ez bada irakaslea kontserbatoriora itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Ukitutako irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.
Proposatzen da komunikazioak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egitea, ongi bete daitezen epeak, ordezkapenetarako, kotizazioetarako eta nominan eragina duten bestelako elementuetarako.
Agiriak bidaltzean izandako edozein gorabeheraren berri emateko, helbide elektroniko hau erabil daiteke modu osagarrian: planificacionrheducacion@navarra.es.
Gaixotasuna edo istripua dela-eta aldi baterako ezintasuna duten Gizarte Segurantzako langileek zuzendaritza-taldeari jakinarazi behar dute zer iraupen duen baja-agiriak lanera joaten ez diren lehen egunetik. Baja berresteko parteak medikuak erabaki bezain maiz jakinarazi beharko dira. Era berean, baja amaitutzat emateko eta langilea bere lanpostura itzultzeko, ezinbestekoa da alta medikoaren partea jakinaraztea lantokiari egun berean.
Horrez gain, ezinbestekoa izanen da kontserbatorioko zuzendaritza-taldeari ahalik eta azkarren horien guztien berri ematea, zehatz-mehatz jakin dezan bajak zenbat iraunen duen, egoera hobera doan eta/edo baja noiz amaituko den. Hala, ordezkapena beharren arabera kudeatu ahal izanen dute.
Kontserbatorioak, bere zuzendaritza-taldearen bidez, komunikazio bideak ezarriko ditu MUFACEko eta Gizarte Segurantzako langileekin.
Garrantzitsua da adieraztea ezen, gaixotasun bajengatiko egoerak komunikatzeaz gainera, gehienez bost eguneko epean komunikatu behar dela (ezarritako prozedurari jarraikiz) erditzeagatiko lizentzia, edo ama ez den gurasoarendako lizentzia, hura tramitatzeko.
Ordezkapen egoeretan, ordezkoa ez bada egokitu zaion lanpostuan hasten, eta Kontrataziorako Atalari ez badio erregistro orokorraren bidez jakinarazi lanpostuari uko egin diola, kontserbatorioko zuzendaritzak hutsegitearen txosten bat bidaliko du contratoseducacion@navarra.es helbidera, lanpostua berriz eskain dadin. Ordezkapen kontratuaren Gizarte Segurantzako afiliazioaren alta tramitatu bada, Gizarte Aseguruen Atalak eskatuta, zuzendaritza-taldeak hutsegiteari buruzko txosten bat egin beharko du, alta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian alta baliogabetzeko. Ondoren, seccion.seguros.sociales@navarra.es helbide elektronikora bidali beharko du.
Ikastetxeetan EDUCA aplikazioko kudeaketa sisteman erregistratu beharko dira ikastetxeak berak emandako baimenak. Norberaren aferetarako baimen bat emateko, aipatu kudeaketa sisteman ikus daitezke irakasle bakoitzak hartutako orduak (Langileak menua > Irakasleak > Berria / Hutsegiteak ikusi). Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere aritzen diren "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionaleko irakasleen kasuan, pantaila horretan zenbatuko dira bi ikastetxeetan ikasturte bakoitzeko metatutakoak. AZLen kasuan, urte natural bakoitzean osotara hartutakoak zenbatuko dira.
9.–Zaintza.
Eskola orduetan, ikasleen arduraduna ikastetxea da, eta, bereziki, zuzendaria, kontserbatorioaren ordezkaria den aldetik; beraz, ikastetxean behar adina irakasle izanen da uneoro zaintza orduez egoki arduratzeko.
Kontserbatorioko ordutegi orokorraren barnean, 8:30etik 21:00etara, ordu batzuetan ikasle asko biltzen dira, batez ere ikasle gazteak, eta haiei arreta emateko, ahal dela, zaintzako irakasleak egon beharko dira. 16:00etatik 21:00etara bitarteko denbora guztian, astelehenetik ostiralera, lan horretako irakasleak egon beharko dira, eta, ahal dela, zaintzako bi irakasle egonen dira beti.
Hona hemen zaintzako irakasleen eginkizun nagusiak:
a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik libre gelditzen diren ikasleei arreta ematea.
b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera zaintzea. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.
c) Beren zaintza orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako kudeaketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.
d) Beren zaintza orduetan, irakasleak eskoletara, zaintza txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara berandu joan izanaren edo joan ez izanaren berri ematea ikasketaburuari, idatziz.
e) Kontserbatorioko zuzendaritzak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.
EDUCA aplikazioak modulu bat du irakasleen zaintza-orduak kudeatzeko, eta hura erabiltzea gomendatzen dugu. Ikasgelako koadernoaren agendarekin lotuta dago, egin beharreko jarduerak jakinaraztea errazten du, zaintzako irakasleak izendatzeko aukera ematen dio zuzendaritza-taldeari eta prozesuaren estatistika bat eskaintzen du.
Behar bezala beteta baldin badaude eranskin honetako II.5.2 puntuan adierazitako ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak nahiz zaintza-orduak, irakasleek, oro har, ondotik zehaztutakoari jarraituz osatzen ahalko dute asteko ordutegi osagarria, irakasle bakoitzaren banakako ordutegian jaso behar diren asteko 25 orduetara iritsi arte:
–Irakasle Praktikak irakasgaiaren musikako goi mailako ikasleen tutore diren irakasleentzat, ordu erdi bat tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.
–Orkestrako, bandako eta abesbatzako arduradunekin lankidetzan aritzeko orduak.
–Beste batzuk.
10.–Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak.
10.1. Alderdi orokorrak.
Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, indarreko araudian ezarritakoari jarraituko zaio, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua betez (foru dekretu horrek hizpide ditu unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak eta ikastetxe horietako elkarbizitza).
10.2. Ikasleak eskoletara joatea.
Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 16an emandako 204/2010 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako bizikidetza arautzen du, eta ikastetxe bakoitzak, ikastetxeko hezkuntza proiektuaren barnean, bere bizikidetza plana prestatu behar duela ezartzen du.
Ikastetxeko zuzendaritzak hutsegiteak justifikatzeko prozedura finkatuko du, eta beharrezkotzat jotzen dituen neurriak ezarriko ditu hutsegiteak justifikatzeko informazioa biltzeko.
Ikastetxeko bizikidetza erregelamenduan zehaztuko da zer den eskoletara behin eta berriz huts egitea eta horrek zer ondorio duen.
10.3. Erreklamazioak egiteko prozedura.
Familiei haien seme-alaben garapenaren eta errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, ikaslearen gurasoek edo legezko ordezkariek eskatzen dituzten argibideak emanen dituzte irakasleek. Horrez gain, ikaslearen idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi ahal izanen dituzte, ikastetxeak berak ezarritako prozedurari jarraituz.
Era berean, familiek zilegi izanen dute irakasleari balorazioei eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan araututakoa izanen da. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.
Halaber, ikasleek (edo, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko tutoreek) eskubidea izanen dute beren ebaluazioaren prozesua egiteko erabili diren agirien kopiak eskuratzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1a) artikuluaren arabera.
Kontserbatorioak zerbitzu hori emateko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak...) arautu beharko du bere plangintza instituzionaleko agirietan.
11.–Onartzeko araubidea eta matrikulazioa. Matrikula luzatzea.
Ikasleen onarpenari eta matrikulazioari dagokienez, irakaskuntza hauen gaineko araudian ezarritakoari lotuko zaio.
Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 78/2007 Foru Aginduaren 12.6 artikuluan ezarritakoari dagokionez (foru agindu horren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide irakaskuntzetan sartzeko arauak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako), prozedura hau erabiliko da: matrikula luzatzeko ikasleen eskaerak zuzendariari aurkeztu ondoren, ikasketaburuak eskaera horien gaineko informazioa bidaliko die irakasle taldeei. Eskaera egin duten ikasleei irakasten dieten irakasle guztiek idazki arrazoitu bana egin beharko dute, non eskatutako matrikula luzapenaren aldeko edo kontrako iritzia emanen duten. Txosten hori ikasketaburuari igorriko diote.
Nolanahi ere, ulertuko da ikasleak ezaupide aski eta heldutasun interpretatiboa nahikoa duela baldin eta, batera, baldintza hauek betetzen baditu:
a) Aurreko ikasturteko eta ikasturte honetako kalifikazioak (bukaerakoak eta lehenengo hiruhilekokoak, hurrenez hurren) Instrumentu irakasgaian bikain edo ohorezko matrikula izatea, eta gainerako irakasgaien batez bestekoa gutxienez oso ona izatea. Musikako lanbide irakaskuntzen lehenengo mailan dauden ikasleei eskatuko zaie kalifikazio horiek lortu izana ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoan.
b) Eskaera egin duen ikasleari irakasten dioten irakasle guztiek matrikula luzatzearen aldeko txostena ematea ikasketaburuari igorritako idazkiaren bidez.
12.–Hezkuntza digitalizatzea.
Hezkuntza Departamentuak irakasle sartu berrien eskura jarriko du 15 orduko prestakuntza, zeinetan irakaskuntzan aritzeko oinarrizko tresna digitalak landuko baitira. Zuzendaritza-taldeak prestakuntza instituzional gisa ezartzen ahalko du hori irakasle sartu berriendako.
Hezkuntza digitalizatzeari buruzko gainerako alderdiei, hala dagokionean, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalak aplikatuko du jasota dagoena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenaren II. eranskineko II.12 puntuan (ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua).
13.–Nahitaezko prestakuntza.
Irakasleen eskubide eta betebehar bat da etengabeko prestakuntza, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea, irakasleen lanbidea garatuz.
Hala, prestakuntza instituzionaleko plan bat prestatuko du "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaritza-taldeak ikastetxerako. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak berak proposatutako proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko ildoen ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak aintzat hartuko ditu, baita ikastetxeko klaustroan eta irakasle-taldean eginiko lanaren ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak eta Irakasleendako Laguntza Zentroek eginiko hautemate prozesuetan jasotako prestakuntzarako beharrak ere.
Prestakuntza ekintzak zuzentzen ahalko zaizkio klaustro osoari edo irakasle talde jakin bati. Hezkuntza Departamentuaren edo "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalaren proiektu estrategikoak, programak, planak eta lehentasunezko ildoak gauzatzeko prestakuntza ekintzen proposamenak lehentasunezkoak izanen dira eta irakasleek nahitaez egin beharko dituzte.
Nahitaezko prestakuntza instituzionala ikasturte bakoitzean 25 ordukoa izanen da, baina ordu gehiagokoa izaten ahalko da kontserbatorioak edo Hezkuntza Departamentuak ezarritako beharrak asetzeko beharrezkoa bada. Kasu horretan, borondatezkoak izanen dira nahitaezko prestakuntza instituzional horretako 25 orduez gaindiko ekintzak.
Irakasleek egindako kontzertuak eta bestelako jarduera artistikoak ez dira prestakuntza jardueratzat hartuko.
Alde batera utzita Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak kudeatzen duen prestakuntza espezifikoa (artistikoa), "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionala Iruñeko ILZari atxikita dago prestakuntza orokorrerako; beraz, badu erreferentziazko aholkularitza bat, laguntzen ahal duena ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plan hori egiten. "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du, ikastetxearen eta bi erakundeen arteko lotura izan dadin. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.
Ezartzeko nahitaezko prestakuntza instituzionaleko zenbat ordu egin behar dituzten kontratu partziala duten irakasleek, nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 25 orduei aplikatuko zaie kontratuaren ehunekoa.
Ez dute nahitaezko prestakuntza egin beharko lanaldiaren hereneko edo gutxiagoko kontratua duten irakasleek. Halere, aukera izanen dute prestakuntza hori borondatez egiteko. Interesdunak ez badu prestakuntza egiten, bere kontratuari dagozkion ordu osagarriak erabiliko ditu indarreko araudian jasotako zereginak egiteko.
Nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduen zenbaketa malgutzeko, ikasturte bakoitzean gutxienez 20 ordu egin beharko dira, eta, beraz, elkarren segidako bi ikasturteko aldian egiten ahalko dira gainerako orduak. Edonola ere, bete beharko dira bi urte horiei dagozkien nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 50 orduak. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuaren edo "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalaren proiektu estrategikoei, programei, planei eta lehentasunezko ildoei buruzko prestakuntza bete beharko da.
Irakasle bakoitzak nahitaezko prestakuntzako 10 orduko murriztapena erabiltzen ahalko du ikasturtean zehar dituen beharrizan profesionalen arabera.
Irakasleek kontserbatorioko zuzendaritzaren aurrean akreditatu beharko dituzte eginiko prestakuntza ekintzak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratu beharko ditu.
25 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek segitzen ahalko dute prestakuntzarako eskubideaz baliatzen, nahi izanez gero.
14.–Musikako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen baliozkotzea, Batxilergoko zenbait irakasgairen bidez
Batxilergoko irakaskuntzak baliozkotzean, otsailaren 27ko 242/2009 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko da (urtarrilaren 17ko 14/2023 Errege Dekretuak aldatu zuen). Baliozkotze-prozeduran ekainaren 1eko 123/2009 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta honako atal hauei egokituko zaie:
MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI | BATXILERGOKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Musika Analisia II |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Arte Eszenikoak II |
Koruko lehen ikasmaila edo antzeko edukia duen irakasgaia | Korua eta Ahots Teknika II |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Ikus-entzunezko Kultura |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Artearen Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Musikaren eta Dantzaren Historia |
Musika Hizkuntzaren lehen ikasmaila | Musika Hizkuntza eta Praktika |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Literatura Dramatikoa |
Antzeko edukia duen irakasgai baten ikasmaila | Literatura Unibertsala |
15.–Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA. Kontabilitate sistema: ECOEDUCA.
15.1. Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA.
Informazio akademikoa EDUCA aplikazioarekin kudeatuko da.
Hezkuntza Departamentuaren webgunean, EDUCAri eta posta elektronikoari buruzko atalaren barnean, bai eta IKT zerbitzuen katalogoan ere, zenbait jarraibide eta bideotutorial argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, azaltzen da nola jarri harremanetan EDUCA taldearekin, funtzionalitate berriak eskatzeko, gorabeherak jakinarazteko edo laguntza eskatzeko. EDUCA aplikaziotik bertatik egin daitezke eskaerak, goiburuko gorabeheren ikonoan (@) klik eginez. Atari horretatik bilaketak egiten ahalko dira ohiko prozedurei, zalantzei eta tutorialei dagokienez.
Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu koordinatzaileei, zuzendaritza-taldeei eta administrazioko langileei EDUCA plataformaren berri emateko.
Zuzendaritza-taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei EDUCA kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.
Zuzendaritza-taldeak bermatu beharko du, horretarako bideak jarriz, ikasturtea hasi ondoren ikastetxean kudeaketa eta irakaskuntza lanetan hasten diren pertsonek EDUCA ezagutzen dutela eta badakitela hura erabiltzen.
Kontserbatorioan EDUCAren koordinatzaile-lanetan ariko direnen erregistro bat izateko, zuzendariak EDUCAren ikastetxeko koordinatzailea izendatuko du, eta, aplikazioan, "EDUCA koordinatzailea" lanpostu osagarria esleituko dio.
Zuzendariak berrikusiko ditu EDUCAtik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen datuak > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta web-orria), eta aurkitzen dituen akatsen berri emanen dio EDUCAren laguntza zerbitzuari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.
"Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalaren ardura da eguneratuak edukitzea ikastetxean irakaskuntza nahiz kudeaketa lanetan aritzen diren langileen eta ikasleen datu pertsonalak. Nahiz eta aplikazioak aukera ematen duen Cl@ve sistemaren bidez sartzeko (ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve Iraunkorra), gogoan izan oso garrantzitsua dela, EDUCA egiaztagiria lortzeko, helbide elektroniko pertsonal bat erregistratzea fitxan.
Era berean, kontserbatorioaren ardura izanen da bere informazio akademikoa eskuratzeko asmoz programara jotzen dutenen sarbidea kudeatzea. Horrela, bada, lehenik, ikasleek informazio hori eskuratzeko dituzten arazoei erantzunen die; eta arazo horiek ezin baditu modu autonomoan konpondu, EDUCA euskarriarekin harremanetan jarriko da.
Komeni da ikastetxeetako langileek jakin dezaten nola erabili EDUCAk gaiturik dituen funtzio guztiak; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ikasgelako koadernoa, ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua, akta), emaitzak (Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ebaluazio txosten berriak), zaintzen kudeaketa, informazio garrantzitsua, ikasturte bukaerako txostenak, elkarrizketak, bizikidetzaren kudeaketa eta abar.
EDUCA aplikazioaren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, posta elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.
Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta elektronikoko kontuak EDUCAren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta zerbitzuak > Kontuen kudeaketa). Kontu korporatibo horiek dira karguei lotutako zereginetarako, eta ez dira erabiliko ikasleekin ematen diren eskoletan. Kontu gehiago sortu behar badira, komeni da erabiltzea unitate partekatuak eta Googleko taldeak.
EDUCA Ataria aplikazio bat da, zeina prestatu baita herritarrek beren datu akademikoak eskuratu ditzaten eta kudeaketa telematikoak egin ditzaten: behin-behineko izen-ematea, esaterako, ikasleak onartzeko prozesuan. Komeni da ikastetxeak susta dezala familiek eta ikasle adinez nagusiek aplikazioa erabiltzea; horretarako, kontserbatorioak beren datu akademikoetarako sarbidea emanen die ikasturtean zehar (Ikastetxea > Sarbidea > Erabiltzaileen kudeaketa).
15.2. Kontabilitate-sistema: ECOEDUCA.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ikastetxe publiko guztiek, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako irakaskuntzak ematen dituztenek, ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute aurrekontua egiteko, onesteko, aldatzeko eta betearazteko. Aurrekontuan jasoko dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentzea eta kontserbazioa bermatzeko diru-sarrerak eta gastuak.
Ikastetxearen kudeaketa ekonomikoari eragiten dioten kontabilitate-eragiketa guztiak irailaren 6ko 153/2023 Foru Dekretuaren arabera eginen dira (foru dekretu horrek arautzen du Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kudeaketa ekonomikoa).
16.–Kalitatea kudeatzeko sistema.
Kalitatea kudeatzeko sistemak (KKS) ezarri eta mantentzeko programa, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gidatzen duena, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dago zuzendua.
"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalak aplikatzen ahalko du jasota dagoena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenaren II. eranskineko II.17 puntuan (ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua).
17.–Laneko arriskuen prebentzioa.
Arriskuen ebaluazioren bat egin bada, ikasturte bukaerako memorian azaldu beharko dira Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposaturik hartu diren prebentzio neurriak, eta, horrekin batera, bete ez diren eta aurreikusitako gauzatze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.
Kontserbatorioko zuzendaritzak ofizioz jakinarazi eta aktibatuko du kanpoko erasoen aurkako protokoloa, ikastetxeko irakasleei edo irakasle ez diren langileei eraso egiten zaienean.
https://ebp.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion
Kontserbatorioko zuzendaritzak klaustroan jakinarazi beharko du kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo bat dagoela. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtean hasierako berariazko bilera batean.
Kanpoko erasoen aurrean jarduteko protokolo hori kontserbatorioaren web-orrian jarriko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeko barne-agirietan agertuko da: Internet, Drive eta abar.
Horrez gain, kontserbatorioaren web-orrian jarriko dira Hezkuntza Departamentuko prebentzio arloko ordezkarien eginkizunak eta haiekin harremanetan jartzeko datuak, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.
18.–Beste jarraibide batzuk.
18.1. Irakasle Praktikak.
Irakasle Praktikak irakasgaia, aurreikusita dagoena Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Pedagogia espezialitateko ikasketa planetan, ahal dela, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean eginen da. Horregatik, aipatu kontserbatorioak irakasgai horretako ikasleak hartu eta haietaz arduratu beharko du, irakasgaiak behar bezalako garapena eta funtzionamendua izan dezan.
18.2. Ikastetxeko langileen jarduerak.
Urteko programazio orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egiteko, ikastetxeko zuzendariaren berariazko baimena beharko dute, bai irakasleek, bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.
18.3. Kontserbatorioaz kanpoko jendea sartzea.
Kontserbatorioan edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek zuzendaritza-taldearen baimena beharko dute. Betiere, baimen hori eman izana idatziz jasoko da kontserbatorioko artxiboan.
Hori guztia ez da eragozpen izanen legez aitorturiko eskubide sindikalak erabiltzeko.
18.4. Jarraibide hauen berri ematea.
Zuzendaritza-taldeak begiratuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.
II. ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, 2025-2026 IKASTURTEAN NAFARROAKO DANTZA ESKOLAREN JARDUNA ARAUTZEKO
Ikasturte hasierako jarraibideek zehazten eta argitzen dituzte indarreko araudiaren alderdi batzuk, eta arautzen dituzte arautu gabeko beste batzuk, Nafarroako Dantza Eskolako antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ezartzen dituzte ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak.
Jarraibideak bi kapitulutan daude bereizita:
Lehenbizikoa urteko programazio orokorrari buruzkoa da. Hor, besteak beste, ematen dira ikastetxearen hobekuntza planak prestatzeko argibideak, bai eta ebaluazioetan duten parte-hartzearen gaineko jarraibideak ere, hobetu daitezkeen arloak detektatzeko.
Bigarrenean, antolaketaren alderdi batzuk zehazten dira, ikastetxearen funtzionamendurako beharrezkoak direnak.
Nafarroako Dantza Eskolak balio akademikorik eta profesionalik ez duten dantza irakaskuntzak ematen ditu, bat etorriz abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuak ezarritakoarekin (haren bidez ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko musika eta dantza eskolen funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak).
I.–URTEKO PROGRAMAZIO OROKORRA
B) Alderdi orokorrak.
1.–Xedapen orokorrak.
Urteko programazio orokorra (UPO) Nafarroako Dantza Eskolaren plangintzarako, antolaketarako eta funtzionamendurako oinarrizko tresna da. Haren bidez, ikasturtean zehar garatuko diren hezkuntza proiektua, antolaketa eta funtzionamendu arauak eta kudeaketa proiektua zehaztea errazten da.
Dokumentu hori prestatzeko orduan, kontuan hartu behar da izan behar dela zorrotza, samurra eta erabilgarria.
UPOa prestatzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, orientazio gida bat egonen da eskuragai eskola kudeaketako EDUCA sisteman (adibideak jasotzen ditu).
2.–Informazioa biltzeko iturriak.
UPOa prestatzeko, kontuan hartuko dira honako iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa ildoak:
a) Aurreko ikasturte bukaerako memorian proposatutako hobekuntza eremuak.
b) Ebaluazioen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.
c) 2023-2026 aldirako hobekuntza plana, autoebaluazio prozesutik eratorria.
d) Zuzendaritza proiektua edo plan estrategikoa.
e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak eta gomendioak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondorioz nabarmendu ere.
f) Hezkuntza Departamentuak ematen dituen ikasturte hasierako jarraibideak.
g) Dantza eskolan ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntza eta eraldatze orokorreko programak.
h) Ikastetxearen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.
i) Ikastetxeko plan digitala.
3.–Edukia: atalak eta garapena.
Urteko programazio orokorrean honako alderdi hauek formalizatu beharko dira, indarreko araudiarekin bat:
a) Sarrera.
b) Ikastetxearen urteko plana.
c) Ikastetxearen Plan Pedagogikoa.
d) Urteko tutoretza plana / Orientazio akademikoaren urteko plana.
e) Urteko bizikidetza plana.
f) Irakaskuntza-programazioak.
g) Ikastetxearen beste plan batzuk.
h) Proiektu eta programa instituzionalak.
i) Ikastetxearen prestakuntza plana.
j) Ikastetxeko plan digitala.
k) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programazioa.
l) Urteko programazio orokorraren jarraipena eta ebaluazioa.
m) Eranskinak.
Ikastetxearen urteko plana da UPOaren elementu garrantzitsuenetako bat; izan ere, hortik abiatuta, organo eta taldeen jarduketa ildo nagusiak ezarri behar dira. Ikasturterako lehentasunez lortu nahi diren helburuak jasoko ditu, baita proposatutako helburuak eta jomugak lortzeko abian jarri behar diren ekintza garrantzitsuenak ere.
Horrez gainera, bertan jasoko dira beste jarduketa plan espezifiko batzuk, ikastetxean ezarri nahi direnak ikasturtean, bai eta ezarri behar diren beste proiektu eta programa propio batzuk ere.
Planek egitura operatiboa izan behar dute, erraztuko duena plana gauzatzea eta jarraipena egitea, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
Ikastetxeko plan digitala kanpoan aurkezteko esportatu behar den dokumentua denez, EDUCAn horretarako prestatu den txantiloian sartu beharko da.
4.–Prestaketa.
UPOaren prestaketa koordinatzearen erantzukizuna zuzendaritza-taldeak izanen du, baina lan hori beste pertsona edo batzorde batzuen esku utz dezake.
Dokumentuaren eskema bat emanen da, erabakiko dira parte hartu behar duten taldeak eta pertsonak, talde bakoitzaren eginkizunak zehaztuko dira, tresna eta baliabideak jarriko dira, eta epeak finkatuko dira.
Azterturik kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak, eta kontuan harturik organo bakoitzaren deliberoak eta erabakiak eta egindako oharrak eta ekarpenak, UPOaren atalak idatziko dira.
UPOa, ahal dela, EDUCA aplikazioarekin eginen da; horretarako, ikastetxearen plan digitalaren eta hobekuntza planaren antzeko txantiloia eta jardunbidea izanen ditu.
5.–Tramitazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
Behin onetsirik, UPOa EDUCA aplikazioan argitaratuko da, urriaren 31 baino lehen. Dantza eskolan ere utziko da, hezkuntza komunitateak eskura izan dezan.
Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak eta arduradunek aldizka eginen dute, EDUCA aplikazioaren bidez, UPOa osatzen duten planen, proiektuen eta programen garapen mailaren jarraipena.
Hori baino lehen, ezarriko da bete beharreko prozedura (nola), zehaztuko dira informazioa biltzeko irizpideak (zer), izendatuko dira arduradunak (nork) eta epeak finkatuko dira (noiz).
Aztertu eta baloratuko da zenbateraino garatu diren proposatutako ekintzak, nola bete diren erantzukizunak, denbora-plangintza konplitu den eta proposatutako helburuak lortu diren.
Ikasturtea amaitzean, ikastetxeko klaustroak eta zuzendaritza-taldeak UPOaren betetze mailari buruzko amaierako ebaluazioa eginen dute. Horretarako, arduradun bakoitzak aztertuko ditu dagokion planaren, proiektuaren edo programaren emaitzak.
Atal bakoitzaren ebaluazio prozesuan, datu esanguratsuak jasoko dira bateko eta besteko iturrietatik (datuak, iritziak, ohartarazpenak eta abar), eta gero, datu horiek aztertu eta interpretatuko dira, ezarritako irizpideei jarraikiz.
Amaierako hausnarketa eta balorazioa ez da kuantitatiboa soilik izanen, emaitza horien arrazoiak ere baloratuko baitira.
EDUCA aplikazioan bertan, ikasturte bukaerako memorian bilduko dira UPOaren jarraipen eta ebaluazio prozesuan lortutako ondoriorik eta proposamenik garrantzitsuenak.
Dokumentuak bi dimentsio izanen ditu. Lehenik, ebaluazioaren dimentsioa, erakutsiko duena ikastetxeko urteko plangintzaren garapenari buruzko balantzea. Honako alderdi hauek nabarmenduko dira: proposatutako ekintzak zenbateraino bete diren, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza egokia izan den, aldizkako jarraipena egin den eta helburuak zenbateraino bete diren (adierazleen eta jomugen arabera). Bigarrenik, dimentsio proiektiboa izanen du, eskainiko baititu etorkizunean esku hartzeko ildoak, zehaztuta hobekuntza proposamen koherenteak.
Azkenik, memoriaren eranskin gisa, txosten bat gehituko da, ikasleen emaitza akademikoen analisi zehatza biltzen duena, eta, horrekin batera, gogoeta eginen da emaitza horiek eragin dituzten zergatiei buruz, eta, hala badagokio, curriculum-elementuen, materialen, antolaketa-elementuen eta baliabide pertsonalen funtzionamenduan atzeman diren gabezia eta disfuntzioei buruz.
Behin onetsita, amaierako memoria ikastetxeko erreferentziako ikuskatzailearen eskura jarriko da, EDUCA plataformaren bidez, uztailaren 10a baino lehen.
6.–Gainbegiratzea.
Eskolako erreferentziazko ikuskatzaileak urteko programazio orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratuko ditu, egiaztatzeko bat datorrela indarreko araudiarekin eta ikastetxearen behar eta emaitzekin, eta, hala badagokio, behar diren zuzenketak eta doikuntzak egitea eskatuko du.
7.–UPOaren eranskinak.
UPOarekin batera, irakaskuntza programazioen adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren atal guztiak. Beraz, Nafarroako Dantza Eskola arduratuko da programazio horiek zaintzeaz. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, Hezkuntza Departamentuko dagokion zerbitzuak berariaz eskatzen ahalko du programazioa, hainbat arrazoirengatik: auzia irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzen delako, kalifikazioen kontrako erreklamazioak egin direlako, analisi estatistikoak egin behar direlako edo beste arrazoi batzuk direla medio.
Irakaskuntza programazioen adostasun ereduak eskuragarri egonen dira, UPOaren eranskin gisa, EDUCAn.
B) Urteko Programazio Orokorraren gaineko azalpenak.
1.–Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.
2022-2023 ikasturtean zehar, autoebaluazioaren esparruan, baterako hausnarketako prozesu bat egin da, eta horren ondorioz, haien jarduna hobetzeko zenbait arlo detektatu dira. Ondoren, eta hautemandako beharrei erantzunez, hobekuntza planak egin ziren. Plan horiek EDUCA plataforman erregistratu ziren (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Hobekuntza plana).
Ikastetxearen hobekuntza orokorreko plana prestatu ondoren, hura abian jarri da, eta haren jarraipena eta ebaluazioa egin 2023-2026 aldian.
Horretarako, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan, eskolak UPOaren planen bidez erantzun zien hobekuntza planean adierazitako beharrei. Planak abian jartzeko hirugarren ikasturte honetan, ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxearen urteko planaren urteko helburuak ezarri behar dituenean 2025-2026 ikasturteko urteko programazio orokorrean, kontuan hartuko ditu, besteak beste, hobekuntza orokorreko planean ezarritako helburuak.
Gaineratu behar da hobekuntza orokorreko planen ebaluazioa eginen dela 2023-2026 aldiko ikasturte bakoitzaren amaieran, 2024., 2025. eta 2026. urteetan. Hau da, baloratu beharko da noraino lortu diren helburuak eta noraino gauzatu diren planteatutako ekintzak, eta hobetzeko proposamenak eginen dira. Ebaluazio hori EDUCAn erregistratu beharko da, horretarako diseinatutako txantiloi digitaleko ataletan (ebaluazioa, balorazioa eta hobekuntzak).
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du, 2025-2026 ikasturtean, ikastetxearen urteko planak jasotzen dituela hobekuntza planean ikasturterako adostutako helburuak.
Hezkuntza Departamentuak lagunduko du ikastetxearen hobekuntza planaren helburuak garatzen eta lortzen, departamentuko zerbitzuen bidez, orientabideak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, hala badagokio, prestakuntza emanez irakasle taldeari.
Ikastetxearen prestakuntza plana funtsezko elementua da prestakuntza instituzionalerako. Zuzendaritza-taldeak ezarriko du haren edukia eta, betiere, hobekuntza planaren ondoriozko premiei erantzun beharko die.
2.–Nafarroako Dantza Eskolako ordutegi orokorra prestatzeko irizpideak.
Dantza eskolaren ordutegi orokorra zuzendaritza-taldeak prestatuko du, klaustroaren iritzia aditu ondoren, eta bide eman beharko du urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Ondorioz, dantza eskolaren ordutegi orokorrak honako hauek jasoko ditu gutxienez:
a) Dantza eskola zein ordutan egonen den irekita eskola komunitatearentzat.
b) Ikasleen eskola ordutegia.
c) Eskola izaerakoak izan gabe, ikasleentzat prestatzen diren beste jarduera batzuen ordu banaketa.
d) Maiatzeko eta ekaineko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, baita kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. Apirilaren 30aren aurretik, dantza eskolak aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.
e) Irakasleen ordutegi orokorra.
f) Irakasleen banakako ordutegia.
Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, klaustroak adierazitakoaz gain, II.1 puntuan zehaztutako irizpide hauek:
II.–ANTOLAKETARI DAGOZKION ALDERDIAK
1.–Nafarroako Dantza Eskolaren ordutegia.
Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, klaustroak adierazitakoaz gain, honako irizpide hauek:
–Nafarroako Dantza Eskolaren ordutegia astelehenetik ostiralera izanen da, goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 22:00etara.
–Ikastetxeko zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.
–Irakasleek ordutegien arloan izaten ahal dituzten nahiak ezin dira inoiz izan klaustroak ezartzen dituen irizpideen kontrakoak, ez eta arte irakaskuntzen ordutegiak eta araubide orokorreko irakaskuntzenak bateratzearen ondorioz ikasleek dituzten beharren kontrakoak.
–Ahal den neurrian, ahaleginak eginen dira ikasleen ordutegia bateragarri izan dadin araubide orokorreko irakaskuntzekin.
2.–Irakaskuntzen ordu banaketa.
Talde bakoitzean gehienez ere 20 ikasle izanen dira oinarrizko mailan, eta irakasgai bakoitzaren asteroko eskola orduen kopurua beherago ezartzen denari egokituko zaio.
Plan pedagogikoa. Irakaskuntzen ordu banaketa:
a) Hasiera.
–Hastapena A: 2 ordu.
–Hastapena B: 2 ordu.
b) Oinarrizko maila - Irakasgai komunak bi espezialitateetarako:
–Oinarrizko mailako 1. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 2 ordu.
- Folklorea: ordu bat.
- Sormen Mugimendua: ordu bat.
–Oinarrizko mailako 2. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 2 ordu.
- Dantza Espainiarra: 2 ordu.
- Sormen Mugimendua: ordu bat.
–Oinarrizko mailako 3. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 3 ordu.
- Dantza Espainiarra: 2 ordu.
- Sormen Dantza: ordu bat.
–Oinarrizko mailako 4. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 4 ordu.
- Dantza Espainiarra: 3 ordu.
- Sormen Dantza: ordu bat.
c) Erdiko maila-Dantza klasikoa.
–Erdi mailako 1. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 6 ordu.
- Bariazioak-Oin Puntak: 2 ordu.
- Koreografia Lantegia: 1,30 ordu.
- Dantza Garaikidea: 2 ordu.
–Erdiko mailako 2. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 7,30 ordu.
- Bariazioak-Oin Puntak: 2,30 ordu.
- Koreografia Lantegia: 1,30 ordu.
- Dantza Garaikidea: 2 ordu.
–Erdi mailako 3. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 7,30 ordu.
- Bariazioak-Oin Puntak: 3,30 ordu.
- Koreografia Lantegia: 1,30 ordu.
- Dantza Garaikidea: 3 ordu.
–Erdi mailako 4. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 7,30 ordu.
- Bariazioak-Oin Puntak: 3,30 ordu.
- Koreografia Lantegia: 1,30 ordu.
- Dantza Garaikidea: 4 ordu.
d) Erdiko maila-Dantza espainiarra.
–Erdi mailako 1. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 6 ordu.
- Bolero Eskola: 2 ordu.
- Dantza Flamenkoa: 2 ordu.
- Dantza Estilizatua: ordu bat.
–Erdi mailako 2. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 6 ordu.
- Bolero Eskola: 2,30 ordu.
- Dantza Flamenkoa: 3 ordu.
- Dantza Estilizatua: 1,30 ordu.
–Erdi mailako 3. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 6 ordu.
- Bolero Eskola: 2,30 ordu.
- Dantza Flamenkoa: 3,30 ordu.
- Dantza Estilizatua: 3 ordu.
–Erdi mailako 4. kurtsoa.
- Dantza Klasikoa: 6 ordu.
- Bolero Eskola: 2,30 ordu.
- Dantza Flamenkoa: 3,30 ordu.
- Dantza Estilizatua: 3 ordu.
e) Helduendako kurtso irekiak.
–Dantza Klasikoa:
- Hasierako maila: 2 ordu.
- Erdi maila: 2 ordu.
- Maila aurreratua: 3 ordu.
–Dantza Garaikidea:
- Hasierako maila: 2 ordu.
- Erdi maila: 2 ordu.
- Maila aurreratua: 3 ordu.
–Dantza Espainiarra:
- Hasierako maila: 2 ordu.
- Erdi maila: 2 ordu.
- Maila aurreratua: 3 ordu.
3.–Nafarroako Dantza Eskolaren plan pedagogikoan ageri diren irakaskuntza jarduerak.
Irakasleen klaustroak ikastetxearen irakaskuntza jarduerak programatuko ditu eta zuzendaritza-taldeari igorriko dizkio. Programazio didaktikoen adostasun agiriak, zuzendaritzak ikus-onetsiak, urteko programazio orokorrean sartu beharko dira.
Programazioak plan pedagogikoan ezarritako irakaskuntzei jarraikiz prestatuko dira. Espezialitate bakoitzeko irakasleak arduratuko dira prestatzeaz eta zuzendaritza-taldeari aurkezteaz, azken horrek urteko programazio orokorrean sar ditzan.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du programazio didaktikoen prestaketa.
Programazio didaktikoak prestatzeko, eskura izaten ahalko dira orientatzeko gida bat eta programazio-eredu irekiak, eskola kudeaketako EDUCA sisteman (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Programazioak).
Programazio didaktikoak EDUCAren aplikazioan bertan egiten ahalko dira, horretarako prestatutako txantiloi bat erabiliz.
4.–Lanaldia.
4.1. Gai orokorrak.
225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, izanen dute Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera, beren eginkizunetara egokitua.
Irakasleen jaiegunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian jaieguntzat hartzen diren egun berberak izanen dira.
Irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduan argitaratutako Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz, Nafarroako Dantza Eskolako irakasleek, lanaldi osoa badute, astean 18 eskola ordu izanen dituzte. Foru aginduan aipatu zuzeneko irakaskuntzako orduen murrizketa honela aplikatuko da: ordubete ikastetxearen koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko; eta beste ordubete ikastetxeak parte hartzen duen proiektu, programa edo planak egiteko zein Foru Aginduan adierazitako zereginak egiteko.
Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte, horri buruz indarra duen legerian ezarritakoa bete beharra galarazi gabe.
Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea baimentzen ahalko zaie irakasleei.
Irakasleak astean hogeita hamar orduz arituko dira ikastetxean zuzenean. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrekoak ez direnak, irakaskuntza jarduerak prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta hautapen probetako epaimahai eta batzordeetan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.
4.2. Orduen banaketa.
Ikastetxearendako zuzenean eman beharreko orduak honela banatuko dira:
4.2.1. Zuzeneko irakaskuntza orduak eta eskola orduak.
Astero, oro har, Hezkuntza Departamentuak ezartzen eta indarra duen araudian finkatzen diren zuzeneko irakaskuntza-orduak eta eskola orduak beteko dira.
Horretarako, jarduera eta inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
a) Zuzendaritza-taldea.
Zuzendaritza-taldeak bere eskola ordutegiaren zati bat erabiliko du karguari dagozkion zereginetarako, kasuan kasuko arauari jarraikiz.
b) Murrizketa adinaren arabera.
Hezkuntza Departamentuaren indarreko legerian ordu murrizketaren gainean horretarako ezarrita dauden baldintzak aplikatuko dira.
4.2.2. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Irakasle bakoitzaren ordutegian jasotako zuzeneko irakaskuntzako orduak eta eskola orduak eta astean zenbatu beharreko ordu osagarriak batuta, guztira, hogeita bost ordu izanen dira astean.
Astean zenbatu beharreko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleitutako eginkizunen arabera, zaintza orduak sartzen ahalko dira.
Astean zenbatu beharreko zaintza orduak eta ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala betetzen badira, irakasleek, bakoitzaren banakako ordutegian agertu behar duten asteko 25 orduetara ailegatu arte, honako ordu hauek sartzen ahalko dituzte astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera:
a) Bulegoko orduak, zuzendaritza-taldeko kideen koordinazio lanetarako.
b) Ikastetxeak parte hartzen duen erakunde proiektuetan aritzen diren irakasle taldeek lan egiteko orduak.
c) Astean bi ordu, gutxienez, tutoretza lanak egiteko.
4.2.3. Hilean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez eman behar dituen asteko 30 orduak betetzeko falta diren bost orduak hilero zenbatuko dira, eta honako jarduera hauetan erabiliko dira:
a) Klaustroaren bileretara joatea.
b) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldearen bileretara joatea.
c) Programazio didaktikoak prestatu, berrikusi eta eguneratzeko lanetan sartutako orduak. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.
d) Beste jarduera osagarri eta ikasketez kanpoko batzuk.
e) Prestakuntza instituzionala.
Astean goiz bat gordeko da jarduera jakin batzuk egiteko; hala, irakasle guztiek gutxienez 4 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio saioak, gurasoekin egin beharreko bilerak eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendu egokirako programatzen diren beste jarduera batzuk egiteko.
Ikasketaburuak, zuzendariarekin batera, hiruhilekotan banatuta planifikatuko ditu aurreikusitako jarduerak. Jarduera horien programazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko da hiruhileko bakoitzaren hasieran.
5.–Irakasleen ordutegia prestatzea eta onestea.
Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak, zeina aldatu baitzuen uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak, ezartzen du ezen irakasleen ordutegiak ikasketaburuak prestatu behar dituela, dantza eskolako zuzendariak onetsi behar dituela eta EDUCA kudeaketa programaren bitartez jakinarazi behar direla irailaren 30erako. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko ditu horren gaineko erreklamazio guztiak, eta, horretarako, hamabost eguneko epea izanen du.
Ordutegiak prestatzeko, eskola kudeaketako EDUCA sisteman eskuragarri daude laguntza dokumentuak, kontratuen ordutegi-taula eta irakasleen ordutegiaren kontzeptuak (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Irakasleen ordutegia).
Halaber, eskola kudeaketako EDUCA sisteman zehaztuko da egoitzaren ordutegia, zenbaketa moten erlaitzean "denbora erreala" hautatuta (Ikasturtea > Ordutegia > Egoitza zehaztea > Ordutegiak kudeatzea > Zenbaketa mota > Denbora erreala).
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakasleen asteko ordutegiaren banaketa zuzena den ikuskatuko du (zuzeneko irakaskuntzan emandako orduak, eskola jarduerak eta jarduera osagarriak).
Ordutegiak ikasketaburuak prestatuko ditu, klaustroak ezartzen dituen irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan jasotakoari jarraikiz. Ikasleentzat ordutegi funtzionala izatea bermatuko da, baina lehentasuna, betiere, ikastetxearen beharrek izanen dute.
Iraileko matrikula egin ondoren, ikasketaburuak klaustroari jakinaraziko dio irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopurua, matrikulazio datuen arabera.
Ikastetxean ahal den guztietan, irakasleek ikasleak eta taldeak hautatuko dituzte. Lehenbizi, beren espezialitateko ikasle taldeak hautatuko dituzte, halakorik dagoen bitartean; gero, ordutegia osatuko dute antzekoenak direnak hautatuz, eta, ordu guztiak antzekotasun handieneko irakasgaiarekin bete ondoren, artean ordu librerik baldin badute, hain antzekoak ez diren beste irakasgai batzuekin osatzen ahalko dute ordutegia.
Ikasleak eta taldeak hautatzerakoan adostasunik ez badago, honako prozedura honi jarraituko zaio:
Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunez nahi duen irakasgaiko eta mailako ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak gauza bera eginen du, eta horrela, hurrenez hurren, espezialitateko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren eskola ordutegia osatu arte edo departamentuari dagozkion irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.
Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta sinatu bat eginen da, eta kopia bat ikasketaburuari emanen zaio.
Goian adierazi diren ondorioetarako, irakasleek hautatzeko lehentasun ordena honako hau izanen da:
1.–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.
2.–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.
3.–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioak, zerbitzu eginkizunetan dihardutenak.
4.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioak, zerbitzu eginkizunetan dihardutenak.
5.–Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak.
6.–Lan edo administrazio araubideko aldi baterako kontratudunak.
Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko hiru atalei dagokienez, antzinatasun handiena izateak emanen du, eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren:
–Nork duen antzinatasun handiena ikastetxean.
–Kidegoan edo Administrazioan antzinatasun handiena izatea, eszedentzia urteak zenbatu gabe.
–Sarrerako hautapen prozesuetan puntu gehien lortu izana.
6. atalean, lehentasuna ezarriko da irakasleek Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.
Ikasketaburuak egiaztatuko du klaustroko kide guztien zuzeneko irakaskuntza orduak eta eskola orduak eta nahitaez ikastetxean egon beharrekoak bat datozela honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta begiratuko du, batetik, ea ikasle guztiei eta ikasle talde guztiei arreta emanen zaien, eta bestetik, orduak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.
Hori guztia egin ondoren, ikasketaburuak, kontuan hartuta irakasleen klaustroak ordutegiak egiteko ezarri dituen irizpide pedagogikoak, behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du.
Irakasleen eskola ordutegia astean bost egunetan banatuko da (astelehenetik ostiralera), lanaldi partzialerako kontratatutako irakasleen kasuan izan ezik. Nolanahi ere den, egunean 5 eskola ordu izanen dituzte gehienez.
Ahaleginak eginen dira zuzendaritzako karguren bat ikastetxean egon dadin ahalik eta denbora gehien ordutegi orokorraren barruan.
Ordutegiak egon beharko du, denbora guztian, ikastetxeko iragarki-taulako toki ikusgarri batean, ikasketaburuaren bulegoan eta ikastetxeko estamentu guztien eskura dagoen beste edozein tokitan. Horrekin batera, ikastetxearen unean uneko egoera jakinaraziko da, eta, zehazki, irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia adieraziko dira, bakoitzaren eskola orduak, tutoretza orduak, zaintza orduak, bilerak eta abar.
Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza ikastetxean zein ordutan egonen den adieraziko da.
6.–Irakasleak lanera ez agertzea.
Zuzendaritza-taldeak kontrolatu behar du irakasleak eskolan egoten diren, barne daudela ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, zein egunetan hasten diren lanean ikastetxean lan araubideko kontratudunak.
Irakaslea lanera agertzen ez denean, aldi baterako ezintasun batengatik, ikastetxeko zuzendaritzak kontrolatu eginen du, eta kontrolak jarraituko dio Hezkuntza Departamentuko web-orrian ezarritakoari:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal
MUFACEko langileek, aldi baterako ezintasun egoeran badaude, bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean, lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Hurrengo berrespen agiriak hamabostean behin edo hilean behin aurkeztuko dira, medikuak zer erabakitzen duen. Alta-agirien kasuan, komunikatu beharko da agiria egin eta gehienez 24 orduko epean.
MUFACEko langileen jatorrizko parteak Hezkuntza Departamentura igor daitezke Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aurrez aurre aurkeztu daitezke Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialeko edozein bulegotan, edo posta arruntaren bidez bidali.
Era berean, nahitaezkoa da dantza eskolako zuzendaritza-taldeari kopia bat bidaltzea edo aurkeztea ahalik eta lasterren, ikastetxeak jakin dezan zehatz-mehatz bajak zenbat iraunen duen, bajaren bilakaera edo bukaeraren berri izan dezan eta, orobat, ordezkapen bat eskatu ahal izan dezan.
Alta agiriari dagokionez, horren berri emateko epea betetzen ez bada irakaslea dantza eskolara itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Ukitutako irakasleari ere komunikatuko zaio idatziz.
Proposatzen da komunikazioak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egitea, ongi bete daitezen epeak, ordezkapenetarako, kotizazioetarako eta nominan eragina duten bestelako elementuetarako.
Agiriak bidaltzean izandako edozein gorabeheraren berri emateko, helbide elektroniko hau erabil daiteke modu osagarrian: planificacionrheducacion@navarra.es.
Gaixotasuna edo istripua dela-eta aldi baterako ezintasuna duten Gizarte Segurantzako langileek zuzendaritza-taldeari jakinarazi behar dute zer iraupen duen baja-agiriak lanera joaten ez diren lehen egunetik. Baja berresteko parteak medikuak erabaki bezain maiz jakinarazi beharko dira. Era berean, baja amaitutzat emateko eta langilea bere lanpostura itzultzeko, ezinbestekoa da alta medikoaren partea jakinaraztea lantokiari egun berean.
Horrez gain, ezinbestekoa izanen da dantza eskolako zuzendaritza-taldeari ahalik eta azkarren horien guztien berri ematea, zehatz-mehatz jakin dezan bajak zenbat iraunen duen, egoera hobera doan eta/edo baja noiz amaituko den. Hala, ordezkapena beharren arabera kudeatu ahal izanen dute.
Kontserbatorioak, bere zuzendaritza-taldearen bidez, komunikazio bideak ezarriko ditu MUFACEko eta Gizarte Segurantzako langileekin.
Garrantzitsua da adieraztea ezen, gaixotasun bajengatiko egoerak komunikatzeaz gainera, gehienez bost eguneko epean komunikatu behar dela (ezarritako prozedurari jarraikiz) erditzeagatiko lizentzia, edo ama ez den gurasoarendako lizentzia, hura tramitatzeko.
Ordezkapen egoeretan, ordezkoa ez bada egokitu zaion lanpostuan hasten, eta Kontrataziorako Atalari ez badio erregistro orokorraren bidez jakinarazi lanpostuari uko egin diola, eskolako zuzendaritzak hutsegitearen txosten bat bidaliko du contratoseducacion@navarra.es helbidera, lanpostua berriz eskain dadin. Baldin ordezkapen kontratuaren Gizarte Segurantzako afiliazioaren alta tramitatu bada, Gizarte Aseguruen Atalak eskatuta, zuzendaritza-taldeak hutsegiteari buruzko txosten bat egin beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian alta baliogabetzeko. Ondoren, seccion.seguros.sociales@navarra.es helbide elektronikora bidali beharko du.
Ikastetxeetan EDUCA aplikazioko kudeaketa sisteman erregistratu beharko dira ikastetxeak berak emandako baimenak. Norberaren aferetarako baimen bat emateko, aipatu kudeaketa sisteman ikus daitezke irakasle bakoitzak hartutako orduak (Langileak menua > Irakasleak > Berria / Hutsegiteak ikusi).
7.–Zaintza.
Hona hemen zaintzako irakasleen eginkizun nagusiak:
a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik libre gelditzen diren ikasleei arreta ematea.
b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.
c) Beren zaintza orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako kudeaketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.
d) Beren zaintza orduetan, irakasleak eskoletara, zaintza txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara berandu joan izanaren edo joan ez izanaren berri ematea ikasketaburuari, idatziz.
e) Ikastetxeko zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.
Ikastetxeko zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten zaintza-orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta zaintza-ordu guztiak beteta badaude.
EDUCA aplikazioak modulu bat du irakasleen zaintza-orduak kudeatzeko, eta hura erabiltzea gomendatzen dugu. Ikasgelako koadernoaren agendarekin lotuta dago, egin beharreko jarduerak jakinaraztea errazten du, zaintzako irakasleak izendatzeko aukera ematen dio zuzendaritza-taldeari eta prozesuaren estatistika bat eskaintzen du.
8.–Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak
8.1. Alderdi orokorrak.
Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, indarreko araudian ezarritakoari jarraituko zaio, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua betez (foru dekretu horrek hizpide ditu unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak eta ikastetxe horietako elkarbizitza).
8.2. Ikasleak eskoletara joatea.
Ikastetxeko zuzendaritzak hutsegiteak justifikatzeko prozedura finkatuko du, eta beharrezkotzat jotzen dituen neurriak ezarriko ditu hutsegiteak justifikatzeko informazioa biltzeko.
Ikastetxeko bizikidetza erregelamenduan zehaztuko da zer den eskoletara behin eta berriz huts egitea eta horrek zer ondorio duen.
8.3. Erreklamazioak egiteko prozedura.
Familiei haien seme-alaben garapenaren eta errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, ikaslearen gurasoek edo legezko ordezkariek eskatzen dituzten argibideak emanen dituzte irakasleek. Horrez gain, ikaslearen idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi ahal izanen dituzte, ikastetxeak berak ezarritako prozedurari jarraituz.
Era berean, familiek zilegi izanen dute irakasleari balorazioei eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan araututakoa izanen da. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.
Halaber, ikasleek (edo, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko tutoreek) eskubidea izanen dute beren ebaluazioaren prozesua egiteko erabili diren agirien kopiak eskuratzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1a) artikuluaren arabera.
Ikastetxeak zerbitzu hori emateko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak...) arautu beharko du bere plangintza instituzionaleko agirietan.
9.–Ikasleak onartzeko araubidea eta matrikulazioa.
9.1. Onarpena eta matrikulazioa.
Ikasleak balio akademiko eta profesionalik ez duten dantza irakaskuntza hauetan onartu eta matrikulatzeko, ikastetxeko plan pedagogikoan horren gainean ezartzen denari jarraikiko zaio.
9.2. Matrikulari uko egitea.
Ikasleek matrikula deuseztatzeko eska diezaiokete ikastetxeko zuzendariari, apirilaren 30a baino lehen, baldin eta agiri bidez eta zinez frogatzen badute inguruabar hauetako bat gertatzen dela:
–Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.
–Lanpostu batean hasi izana.
–Familia beharrak izatea.
–Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk.
Ikaslearen irakasleei entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikula deuseztatzeko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat egiaztatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.
Matrikula deuseztatzeko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agerraraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da deuseztatze horrek baimendu den ikasturte horretarako balio duela bakarrik.
Matrikula deuseztatu arren, ordaindutako tarifak ez dira itzuliko.
Matrikula deuseztatzen duten ikasleek, hurrengo ikasturtean, beren ikasketak egiten segi dezakete ikastetxe berean. Hurrengo ikasturteetan eskolan berriz sartzeko, ikastetxeko plan pedagogikoan ezarritako ohiko sarrera prozedurari jarraikiko zaio.
10.–Hezkuntza digitalizatzea.
Hezkuntza Departamentuak irakasle sartu berrien eskura jarriko du 15 orduko prestakuntza, zeinetan irakaskuntzan aritzeko oinarrizko tresna digitalak landuko baitira. Zuzendaritza-taldeak prestakuntza instituzional gisa ezartzen ahalko du hori irakasle sartu berriendako.
Hezkuntza digitalizatzeari buruzko gainerako alderdiei, hala dagokionean, Nafarroako Dantza Eskolak aplikatuko du jasota dagoena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenaren II. eranskineko II.12 puntuan (ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua).
11.–Nahitaezko prestakuntza.
Irakasleen eskubide eta betebehar bat da etengabeko prestakuntza, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea, irakasleen lanbidea garatuz.
Hala, prestakuntza instituzionaleko plan bat prestatuko du Nafarroako Dantza Eskolako zuzendaritza-taldeak ikastetxerako. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak berak proposatutako proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko ildoen ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak aintzat hartuko ditu, baita ikastetxeko klaustroan eta irakasle-taldean eginiko lanaren ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak eta Irakasleendako Laguntza Zentroek eginiko hautemate prozesuetan jasotako prestakuntzarako beharrak ere.
Prestakuntza ekintzak zuzentzen ahalko zaizkio klaustro osoari edo irakasle talde jakin bati. Hezkuntza Departamentuaren edo Nafarroako Dantza Eskolaren proiektu estrategikoak, programak, planak eta lehentasunezko ildoak gauzatzeko prestakuntza ekintzen proposamenak lehentasunezkoak izanen dira eta irakasleek nahitaez egin beharko dituzte.
Nahitaezko prestakuntza instituzionala ikasturte bakoitzean 25 ordukoa izanen da, baina ordu gehiagokoa izaten ahalko da dantza eskolak edo Hezkuntza Departamentuak ezarritako beharrak asetzeko beharrezkoa bada. Kasu horretan, borondatezkoak izanen dira nahitaezko prestakuntza instituzional horretako 25 orduez gaindiko ekintzak.
Irakasleek egindako jarduera artistikoak ez dira prestakuntza jardueratzat hartuko.
Alde batera utzita Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak kudeatzen duen prestakuntza espezifikoa (artistikoa), Nafarroako Dantza Eskola Iruñeko ILZari atxikita dago prestakuntza orokorrerako; beraz, badu erreferentziazko aholkularitza bat, laguntzen ahal duena ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plan hori egiten. Nafarroako Dantza Eskolak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du, ikastetxearen eta bi erakundeen arteko lotura izan dadin. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.
Ezartzeko nahitaezko prestakuntza instituzionaleko zenbat ordu egin behar dituzten kontratu partziala duten irakasleek, nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 25 orduei aplikatuko zaie kontratuaren ehunekoa.
Ez dute nahitaezko prestakuntza egin beharko lanaldiaren hereneko edo gutxiagoko kontratua duten irakasleek. Halere, aukera izanen dute prestakuntza hori borondatez egiteko. Interesdunak ez badu prestakuntza egiten, bere kontratuari dagozkion ordu osagarriak erabiliko ditu indarreko araudian jasotako zereginak egiteko.
Nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduen zenbaketa malgutzeko, ikasturte bakoitzean gutxienez 20 ordu egin beharko dira, eta, beraz, elkarren segidako bi ikasturteko aldian egiten ahalko dira gainerako orduak. Edonola ere, bete beharko dira bi urte horiei dagozkien nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 50 orduak. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuaren edo Nafarroako Dantza Eskolaren proiektu estrategikoei, programei, planei eta lehentasunezko ildoei buruzko prestakuntza bete beharko da.
Irakasle bakoitzak nahitaezko prestakuntzako 10 orduko murriztapena erabiltzen ahalko du ikasturtean zehar dituen beharrizan profesionalen arabera.
Irakasleek dantza eskolako zuzendaritzaren aurrean akreditatu beharko dituzte eginiko prestakuntza ekintzak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratu beharko ditu.
25 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek segitzen ahalko dute prestakuntzarako eskubideaz baliatzen, nahi izanez gero.
12.–Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA. Kontabilitate sistema: ECOEDUCA.
12.1. Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA.
Informazio akademikoa EDUCA aplikazioarekin kudeatuko da.
Hezkuntza Departamentuaren webgunean, EDUCAri eta posta elektronikoari buruzko atalaren barnean, bai eta IKT zerbitzuen katalogoan ere, zenbait jarraibide eta bideotutorial argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, azaltzen da nola jarri harremanetan EDUCA taldearekin, funtzionalitate berriak eskatzeko, gorabeherak jakinarazteko edo laguntza eskatzeko. EDUCA aplikaziotik bertatik egin daitezke eskaerak, goiburuko gorabeheren ikonoan (@) klik eginez. Atari horretatik bilaketak egiten ahalko dira ohiko prozedurei, zalantzei eta tutorialei dagokienez.
Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu koordinatzaileei, zuzendaritza-taldeei eta administrazioko langileei EDUCA plataformaren berri emateko.
Zuzendaritza-taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie dantza eskolako erabiltzaileei EDUCA kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.
Zuzendaritza-taldeak bermatu beharko du, horretarako bideak jarriz, ikasturtea hasi ondoren ikastetxean kudeaketa eta irakaskuntza lanetan hasten diren pertsonek EDUCA ezagutzen dutela eta badakitela hura erabiltzen.
Dantza eskolan EDUCAren koordinatzaile-lanetan ariko direnen erregistro bat izateko, zuzendariak EDUCAren ikastetxeko koordinatzailea izendatuko du, eta, aplikazioan, "EDUCA koordinatzailea" lanpostu osagarria esleituko dio.
Zuzendariak berrikusiko ditu EDUCAtik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen datuak > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta web-orria), eta aurkitzen dituen akatsen berri emanen dio EDUCAren laguntza zerbitzuari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.
Nafarroako Dantza Eskolaren ardura da eguneratuta edukitzea ikastetxeko langileen –irakaskuntza nahiz kudeaketa lanetan aritzen direnen–, ikasleen eta familien datu pertsonalak. Nahiz eta aplikazioak aukera ematen duen Cl@ve sistemaren bidez sartzeko (ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve Iraunkorra), gogoan izan oso garrantzitsua dela, EDUCA egiaztagiria lortzeko, helbide elektroniko pertsonal bat erregistratzea fitxan.
Era berean, dantza eskolaren ardura izanen da bere informazio akademikoa eskuratzeko asmoz programara jotzen dutenen sarbidea kudeatzea. Horrela, bada, ikasleek eta haien familiakoek informazio hori eskuratzeko dituzten arazoei ikastetxeak erantzunen die lehenbizi; eta arazo horiek ezin baditu modu autonomoan konpondu, EDUCA euskarriarekin harremanetan jarriko da.
Komeni da dantza eskolako langileek jakin dezaten nola erabili EDUCAk gaiturik dituen funtzio guztiak; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ikasgelako koadernoa, ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua, akta), emaitzak (Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ebaluazio txosten berriak), zaintzen kudeaketa, informazio garrantzitsua, ikasturte bukaerako txostenak, elkarrizketak, bizikidetzaren kudeaketa eta abar.
EDUCA aplikazioaren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, posta elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.
Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta elektronikoko kontuak EDUCAren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta zerbitzuak > Kontuen kudeaketa). Kontu korporatibo horiek dira karguei lotutako zereginetarako, eta ez dira erabiliko ikasleekin ematen diren eskoletan. Kontu gehiago sortu behar badira, komeni da erabiltzea unitate partekatuak eta Googleko taldeak.
EDUCA Ataria aplikazio bat da, zeina prestatu baita herritarrek beren datu akademikoak eskuratu ditzaten eta kudeaketa telematikoak egin ditzaten: behin-behineko izen-ematea, esaterako, ikasleak onartzeko prozesuan. Komeni da ikastetxeak susta dezala familiek eta ikasle adinez nagusiek aplikazioa erabiltzea; horretarako, kontserbatorioak beren datu akademikoetarako sarbidea emanen die ikasturtean zehar (Ikastetxea > Sarbidea > Erabiltzaileen kudeaketa).
12.2. Kontabilitate-sistema: ECOEDUCA.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ikastetxe publiko guztiek, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako irakaskuntzak ematen dituztenek, ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute aurrekontua egiteko, onesteko, aldatzeko eta betearazteko. Aurrekontuan jasoko dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentzea eta kontserbazioa bermatzeko diru-sarrerak eta gastuak.
Ikastetxearen kudeaketa ekonomikoari eragiten dioten kontabilitate-eragiketa guztiak irailaren 6ko 153/2023 Foru Dekretuaren arabera eginen dira (foru dekretu horrek arautzen du Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kudeaketa ekonomikoa).
13.–Kalitatea kudeatzeko sistema.
Kalitatea kudeatzeko sistemak (KKS) ezarri eta mantentzeko programa, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gidatzen duena, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dago zuzendua.
Nafarroako Dantza Eskolak aplikatzen ahalko du jasota dagoena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenaren II. eranskineko II.17 puntuan (ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua).
14.–Laneko arriskuen prebentzioa.
Arriskuen ebaluazioren bat egin bada, ikasturte bukaerako memorian azaldu beharko dira Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposaturik hartu diren prebentzio neurriak, eta, horrekin batera, bete ez diren eta aurreikusitako gauzatze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.
Dantza eskolako zuzendaritzak ofizioz jakinarazi eta aktibatuko du kanpoko erasoen aurkako protokoloa, ikastetxeko irakasleei edo irakasle ez diren langileei eraso egiten zaienean.
https://ebp.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion
Dantza eskolako zuzendaritzak klaustroan jakinarazi beharko du kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo bat dagoela. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtean hasierako berariazko bilera batean.
Kanpoko erasoen aurrean jarduteko protokolo hori dantza eskolaren web-orrian jarriko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeko barne-agirietan agertuko da: Internet, Drive eta abar.
Horrez gain, dantza eskolaren web-orrian jarriko dira Hezkuntza Departamentuko prebentzio arloko ordezkarien eginkizunak eta haiekin harremanetan jartzeko datuak, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.
15.–Beste jarraibide batzuk.
15.1. Ikastetxeko langileen jarduerak.
Urteko programazio orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egiteko, ikastetxeko zuzendariaren berariazko baimena beharko dute, bai irakasleek, bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.
15.2. Eskolaz kanpoko jendea sartzea.
Dantza eskolan edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten guztiek zuzendaritza-taldearen baimena beharko dute. Betiere, baimen hori eman izana idatziz jasoko da dantza eskolako artxiboan.
Hori guztia ez da eragozpen izanen legez aitorturiko eskubide sindikalak erabiltzeko.
15.3. Jarraibide hauen berri ematea.
Nafarroako Dantza Eskolako zuzendaritza-taldeak begiratuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.
Iragarkiaren kodea: F2510234
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
