Iragarkia
162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
683E/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 847170.
Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea. Halaber, zehazten du Nafarroako Gobernuak ezarriko dituela Hondakinen Funtsa kudeatzeko, antolatzeko eta banatzeko irizpideak erregelamendu bidez. Tramite hori betetzat jo da Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretua argitaratzearekin batera.
2025eko Hondakinen Funtsak 6.098.941 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 263.079 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 6.362.020 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
2025eko Hondakinen Funtsa banatzeko, 2024ko azaroaren 27an nahitaezko kontsulta egin zitzaien Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat.
49/2020 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak egin ondoren, urtarrilaren 30ean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 24E/2025 Foru Agindua onetsi zen, 2025eko Hondakinen Funtsaren banaketari buruzkoa, zeinean ezartzen baita udal hondakinen fluxurako 4.160.328 euro bideratuko direla. Zenbateko hori banatuko da 2025ean, 2026an eta/edo 2027an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta. Beste betebehar batzuen artean, nabarmentzekoa da zenbateko horretatik 1.000.000 euro urteko dirulaguntza honetara bideratuko direla, eta 3.110.328 euro urte anitzeko dirulaguntzara (beste deialdi batean aurreikusia).
Era berean, 50.000 euro bideratuko dira aurreko paragrafoan adierazitako jarduerak 2026an garatzeko, bere garaian onetsiko diren foru aginduekin bat.
Deialdi honen ondoriozko obligazioei aurre egiteko, proposatzen da 1.000.000,00 euroko gastua baimentzea, 2025eko Gastuen Aurrekontuko "740001-74100-4609-456205 Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" partidaren kargura, eta 50.000,00 euroko gastua, 2026ko Gastuen Aurrekontuan horretarako gaitzen den partida beraren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
Halaber, gehienez ere 1.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatzea proposatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko baita. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onestea.
2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:
AURREKONTUKO PARTIDA | 2025. URTEA | 2026. URTEA | ZENBATEKOA |
740001-74100-4609-456205: Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak (1) | 1.000.000,00 | 50.000,00 | 1.050.000,00 |
(1) edo 2026ko Gastuen Aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2026an. | |||
Halaber, gehienez ere 1.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko baita. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da toki entitateentzako dirulaguntza bat arautzea, 2025ean emanen zaiena etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena esleitua izan eta, udal hondakinen fluxuari dagokionez, Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin duten toki entitateei, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntza honen helburua da laguntzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat eta Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 1.050.000 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten diren jarduketa lerroen artean banatuko da.
Kreditu horri beste 1.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten baina, lortutako puntuazioagatik, hasieran aurreikusitako 1.050.000 euroko kopurutik kanpo gelditzen diren eskabideei erantzuteko. Gehieneko kreditu gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko da eta 2. oinarriko lerroen artean banatuko da, hasieran banatutako zenbatekoaren hein berean.
2. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.
1. Dirulaguntzaren xede izanen dira gastu arrunten ekintzak (azterlanak edo proiektuak, ondasunen errentamendua, material suntsikorra, beste enpresa batzuek egindako lanak, publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak eta abar) edo kapital-inbertsioak, baldin eta lotuta badaude etxeko hondakinen kudeaketarekin, gaikako bilketarekin eta prebentzioarekin.
2. Aurkezten diren proiektuek, onartuak izateko, bat etorri behar dute Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluan adierazitako gaiekin.
3. Deialdi honetarako, diruz lagungarriak izanen dira honako jarduketa lerro hauek garatzen dituzten proiektuak:
3.1. 1. jarduketa lerroa: 210.000 euroko zuzkidura du, etxeko eta merkataritzako hondakinen prebentzio eta plangintza buruzko jarduketetarako. Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:
1. Elikagai-hondakinak murriztea, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta kontsumo arduratsua sustatzeko neurriak ezarriz, hala nola iraungitako elikagaien kopurua gutxitzeko akordioak egitea saltegiekin, soberako elikagaiak aprobetxatzeko jarraibideak ezartzea kontsumitzaileentzat, jatetxeentzat eta jantokia duten jarduerentzat, edo egoera onean dauden soberakinak aprobetxatzeko bideak sortzea gizarte-ekimenen bidez (herri jantokiak, elikagaien bankuak, etab.).
2. Lagun egite, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazioko jarduketak, hondakinen prebentzioari buruz. Besteak beste, barne hartzen ahal ditu pixoihal berrerabilgarrien eta kopa menstrualen arloko jarduketak eta horien sustapena.
3. Ostalaritza, sukaldaritza eta banaketa sektoreekin ekintzak egitea, era honetako neurriak hartzeko: ontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzea, ingurumen irizpideak eta hondakinen prebentzioari buruzkoak txertatzea material eta zerbitzuen kontratazioan, edo ontziratutako produktuen kontsumoa murrizteko neurriak. Horien artean sartzen dira ur pitxerrak, edalontzi berrerabilgarriak, janari hondarrak edo ontzirik gabeko erosketak gordetzeko tuperrak, etab. Era berean, diruz lagungarriak dira Ekitaldi Publikoei eta Jasangarritasunari buruzko apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretua betetze aldera mankomunitateek eskuratzen dituzten elementuak, tresneria edo azpiegiturak, balio badute ur-taberna, baxera berrerabilgarria eta antzeko zerbitzuak eskaini ahal izateko.
4. Gauzak berrerabiltzen ikasteko lantegiak, produktuak norberaren kontura konpontzeko eta trukatzeko lantegiak eta abar (langile gastua eta material finantzagarria).
5. Etxeko eta merkataritzako hondakinen prebentzioari buruzko azterlanak eta lan teknikoak.
Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:
–Prebentzio jarduketak egiteko behar diren materialak eta bestelako gastuak, ezarritako prebentzio jarduketekin loturiko informazioa zabaltzeko kanpainak barne.
–Ekintzekin zuzenean loturiko ekipoak eta instalazioen egokitzapena.
Jarduketa lerro honetan ez dira sartzen gastu hauek:
–Hondakinak bereizteko, biltzeko eta tratatzeko ekipo eta elementuak.
–Eraikuntza obrak.
3.2. 2. jarduketa lerroa: 840.000 euroko zuzkidura du, udalak kudeatu beharreko etxeko eta merkataritzako hondakinak gaika biltzeko sistemak, trazabilitatea eta kudeaketa hobetzeko jarduketetarako. Diruz lagungarriak izanen dira hondakin horien gaikako bilketa bai kopuruaren bai kalitatearen aldetik hobetzeko helburua duten jarduketak, bereziki hondakinen zati organikoari lotuak. Honako hauek har ditzakete barnean proiektuek:
1. Bilketa zatien karakterizazioak, Nafarroan etxeko hondakinen errefusa tratatzeko eskumena duten entitateek eginak. Proiektuetan honako hauek sartzen ahal dira:
i.–Etxeko hondakinen gainean eginen diren karakterizazioen plangintza.
Laginketa-plana egiteko metodologia egokia eta egiaztatua erabili beharko da; adibidez, REMECOM gidan jasotako metodologiak. Laginketa-plan horrek estatistikoki justifikatuta egon beharko du. Zehazki, onuradunak aldez aurreko plangintza badu, eskaeran aurkezten ahalko da, baina, hala ez bada, plangintza bat egin beharko du. Bi kasuetan, plangintza aztertuko da, eta kontrako komunikaziorik ezean, baliozkotzat joko da.
ii.–Karakterizazioak gauzatzean, gaikako eta nahastutako bilketako zati hauek sartzen ahalko dira:
–Gaika bildutako zati organikoa.
–Ontzi arinak.
–Papera eta kartoia.
–Errefus zatia.
iii.–Ontzi arinek eta ontzietako paper eta kartoiek duten hezetasunaren/zikinkeriaren zehaztapena. Zehaztapenak bilketa zati bakoitzerako eta errefus zatirako eta gaika bildutako zati organikorako (GBZO) egiten ahalko dira. Ez da beharrezkoa izanen zehaztapen horiek karakterizazio guztietan egitea.
iv.–Karakterizazioen emaitzen txostenak eta osaerari buruzko azterlanak. Horietan guztietan emaitzen interpretazio estatistikoa sartu beharko da, ontzien hezetasunaren/zikinkeriaren ondoriozko zuzenketak barne.
Karakterizazioek V. eranskineko epigrafeak izan ditzakete.
2. Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko azterlanak eta lan teknikoak, kudeaketa-programak edo -planak, edo hondakinekin lotutako beste batzuk, hala nola KYAT kanpainak (ezagutza bidezko sorkuntza) edo beste batzuk. Ez da emanen dirulaguntzarik obren eta azpiegituren inguruko proiektuetarako.
3. Etxeko eta merkataritzako hondakinak gaika bildu eta kudeatzeari buruzko lagun egite, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazioko jarduketak.
3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzen intentsitatea.
1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean eta moduan egiten badira.
2. Laguntzaren intentsitatea aurrekontu diruz lagungarriaren zenbatekoaren %90 izanen da kapital-inbertsioen kasuan, eta %100 gastu arrunten kasuan. Horretarako, baldintza hauek bete beharko dira:
2.1. Hasieran, onuradun bakoitzari gehienez 200.000 euro esleituko zaizkio. Kreditu nahikorik ez bada hasierako esleipen horri erantzuteko, proiektuak jarduketa lerroetan taldekatu (2. oinarria) eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira (8. oinarria). Jarduketa lerro bakoitzean erabilgarri dagoen kreditua (2. oinarria) lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, kreditu erabilgarria agortu arte.
2.2. Kreditu erabilgarririk gelditzen bada eta aurreko ataleko muga aplikatu zaion onuradunik bada, honela banatuko da soberazko kreditu hori:
1. Lerro bereko proiektuen artean, laguntzaren gehieneko intentsitatea aplikatuta ateratzen den zenbatekora iritsi arte, eta kreditu erabilgarria agortu arte.
2. Oraindik ere soberazko krediturik gelditzen bada, beste lerrokoen artean banatuko da.
3. Ez dira izanen diruz lagungarriak:
a) 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako jarduketak.
b) Jada indarrean diren Europar Batasuneko nahitaezko arauetara egokitzeko jarduketak.
c) Hondakin sortzailearen erantzukizun zabalduaren (SEZ) bidez zuzkidura duten jarduketak.
d) Ingurumen kalitatea hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.
e) BEZa eta zeharkako beste zerga batzuk, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoak badira.
f) Finantza-gastuak.
g) Zehaztu gabeko gastuak edo dirulaguntzaren xedea ez dutenak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere. Esate baterako, elementuen garraioan soilik oinarritzen diren ekintzak.
h) Lurrak erosteko eta industria nabeak eraikitzeko gastuak, proiektuaren ingurumen helburuak garatzeko behar-beharrezkoak ez direnean.
i) Azpiegituren alokairua.
j) Hondakin organikoak biltzeko pertzak eta/edo poltsak erostea, ez badaude lotuta zati organikoaren gaikako bilketa ezartzeko eta/edo tokian bertan konposta egiteko proiektu batekin.
k) Erabilera bakarreko elementuak (poltsak, baxera, etab.), gai organikoen gaikako bilketarako erabilera bakarreko poltsa konpostagarriak izan ezik.
l) Beharrezkoak ez diren sariak.
m) Hondakinak kudeatzeko ekintza arruntek eragindako gastu guztiak –hala nola hondakinak biltzeko tasak edo baimendutako kudeatzaileei arrazoi beragatik egindako ordainketak– edo kasuan kasuko jarduera ekonomikoa garatzeko aplikatu beharreko araudia betez egindako beste edozein gastu.
n) Obra zuzendaritzak, jarraipen eta koordinazio txostenak eta antzekoak, baita obra bukaerako ziurtagiria edo antzekoak ere.
o) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.
p) Langileen gastuak, diruz lagundutako proiektuan izan duten dedikazioa behar bezala egiaztatu ezean, ahaldun nahiko baten ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horretan honako hauek adierazi beharko dira, justifikatu nahi den langile bakoitzeko: haren eginkizunak, horien hasiera eta amaiera, proiektuari eskainitako orduen kopurua, eta orduko kostua.
q) Dietak, mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak edo antzekoak.
r) Ez da diruz lagunduko inbertsio gastuen %15 baino gehiago, deialdiko gastu diruz lagungarri osoaren gainean kalkulatuta.
4. Oinarri arautzaile hauei jarraikiz emandako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da izan, inola ere, Espainiako edo nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzekin batera, entitate onuradunak garatuko duen proiektuaren kostua baino handiagoa.
4. oinarria.–Entitate onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, baldin eta etxeko hondakinak bildu, garraiatu edo kudeatzeko eskumena badute eta hondakinak Nafarroako tratamendu instalazio batera eramaten badituzte. Eta eskumen hori toki entitate batzuen elkarte bati eskuordetuta badago, azken hori da funtsen onuraduna izaten ahalko dena.
Halaber, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak ere jasotzen ahal ditu laguntza hauek.
Era berean, lehen paragrafoan aipatutako entitateek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla. Nolanahi ere, Administrazioak ahalmena izanen du aurkeztutako adierazpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko.
Betebehar horiek deialdi honen hurrengo atalean (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.
5. oinarria.–Eskaerak aurkeztea eta beharrezkoa den dokumentazioa.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da, hurrengo hilabetean.
Dirulaguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez. Eskaeren tramitazioa errazteko, eskatzaile posibleen eskura jarri da Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa.
Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorrean sartzeko esteka bat egonen da, eta, identifikatzeko, beharrezkoa izanen da webgunea edo haren pareko bitartekoa kautotzeko ziurtagiri onartuak edo kualifikatuak izatea, edo zigilu elektroniko bat izatea, sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatu batean oinarritutakoa.
2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):
a) Eskaera-orria, proiektuaren izenburua adierazita (I. eranskina).
b) Memoria, proiektuaren irismena eta azalpen zehatza adierazten dituena eta egin beharreko ekintzak jasotzen dituena, jarduketa lerroen eta horien zenbatekoen arabera taldekatuak, 2. oinarriarekin bat.
c) Proiektuaren aurrekontu xehakatua.
d) Jarduketen plangintza, jarduketak lerroaren arabera taldekatuta eta identifikatuta, eta proiektuarekin lortu asmo diren helburuak betetzeko aurreikusitako bukaera data adierazita.
e) Eman beharreko dirulaguntzaren aurrerakina eskatuz gero (12. oinarria), aurrerakinaren eskaera, zer ehuneko eskatzen den adierazita (II. eranskina).
f) Deialdi honen kontura jasoko dituzten funtsei publizitatea emateko erabiliko dituzten zabalkunde neurriak.
6. oinarria.–Instrukzio organoa.
1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari dagokio prozeduraren instrukzioa, eta hark aztertuko ditu eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa.
2. Eskaerak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan eskatzen den baldintzaren bat, edo dokumentazioa aztertzean beharrezko ikusten bada emandako informazioa argitzea, eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak emateko eskatuko zaio. Hamar (10) egun balioduneko epe luzaezina izanen du horretarako, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ez badu hori egiten, eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta, beste tramiterik gabe, artxibatu eginen da, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.
3. Eskaerak aztertu eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten eta behar den dokumentazioa duten administrazio espedienteak baloratuko dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badituzte edo behar den dokumentazioa ez badute, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.
7. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio.
2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da entitate onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.
Hauek dira dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Proiektuaren memoriaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 10 puntu, honela banatuta:
1. Proiektuaren kalitatea memoriaren xehetasun tekniko eta deskriptiboaren arabera baloratuko da (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 4 puntu.
2. Proiektuaren koherentzia baloratzeko, kontuan hartuko dira ekonomia- eta ingurumen-bideragarritasuna, irismena eta jarraipena, eta helburuen plangintza, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean ezarritako helburuen ildotik: gehienez ere 3 puntu.
3. Proiektuaren argitasuna baloratzeko, kontuan hartuko da espero diren ingurumen onurak lortzeko proiektatutako jarduketen gaineko ezagutza, azalpena eta justifikazioa: gehienez ere 3 puntu.
b) 1. jarduketa lerroaren barnean (2. oinarrian jasoa dago) egiten diren jardueren arabera:
JARDUERA | PUNTUAK |
1.a | 15 |
2.a | 10 |
3.a | 5 |
4.a eta hurrengoak | 0 |
c) Prebentzioaren adierazlean (sortutako kopurua murriztea) lortzen diren balioen arabera, oinarri arautzaileen III. eranskinean zehazten den eran kalkulatuta:
MURRIZKETAREN | PUNTUAK |
‘ < edo = %0 | 0 |
‘> %0 eta < %1 | 5 |
‘= edo > %1 eta < %2,5 | 10 |
‘= edo > %2,5 eta < %5 | 15 |
‘= edo > %5 | 20 |
d) Bereizi gabeko zatiaren murrizketaren adierazlean lortutako balioen arabera, oinarri arautzaileen III. eranskinean zehazten den eran kalkulatuta:
MURRIZKETAREN | PUNTUAK |
‘ < edo = %0 | 0 |
‘> %0 eta < %2 | 5 |
‘= edo > %2 eta < %5 | 10 |
‘= edo > %5 eta < %8 | 15 |
‘= edo > %8 | 20 |
e) Gaika bildutako zati organikoaren (GBZO) berreskuratze mailaren adierazlean lortutako balioen arabera, oinarri arautzaileen III. eranskinean zehazten den eran kalkulatuta:
BERRESKURATZE | PUNTUAK |
‘ < %5 | 1 |
‘= edo > %5 eta < %10 | 5 |
‘= edo > %10 eta < %25 | 10 |
‘= edo > %25 eta < %50 | 15 |
‘= edo > %50 | 20 |
f) GBZOaren kalitatearen adierazlean lortutako balioen arabera, oinarri arautzaileen III. eranskinean zehazten den eran kalkulatuta:
KALITATEAREN | PUNTUAK |
‘ < %10 | 1 |
‘= edo > %10 eta < %50 | 5 |
‘= edo > %50 eta < %75 | 10 |
‘= edo > %75 eta < %90 | 15 |
‘= edo > %90 | 20 |
g) Gaikako bilketa globalaren adierazlean lortutako balioen arabera, oinarri arautzaileen III. eranskinean zehazten den eran kalkulatuta:
BILKETAREN PORTZENTAJE GLOBALA | PUNTUAK |
‘ < %20 | 0 |
‘= edo > %20 eta < %30 | 5 |
‘= edo > %30 eta < %40 | 10 |
‘= edo > %40 eta < %50 | 15 |
‘= edo > %50 | 20 |
Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko, kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.
Berdinketarik izanez gero, proiektu motaren arabera ebatziko dira, lehentasuna emanez helburu hauek dituztenei: prebentzioa eta gaika bildutako zati organikoa berreskuratzea. Eta, halere berdinketak jarraitzen badu, zer ordenatan aurkeztu diren hartuko da kontuan.
9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.
1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Gutxienez ere, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda jasoko da ebazpenean, eta gainerako eskaerak ezetsi direla adieraziko da, hala denean; horien artean, aurrekontu-baliabideen muga dela-eta ezetsitako eskaerak ere aipatu behar dira. Hala ere, azken horiei dagokien puntuazioa adieraziko da, oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.
Dirulaguntza emateko ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
2. Entitate onuradunen batek uko egiten badio emandako dirulaguntzari, edo deklaratzen bada entitate onuradunen batek dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela, dirulaguntza ematen ahalko zaie, horretarako eginen den ebazpen baten bidez, aurkeztutako eskaerak aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi zaizkien entitateei, betiere aurrekontuan diru nahikoa badago eta denbora nahikoa gelditzen bada diruz lagundu beharreko proiektuak gauzatzeko eta dagozkien ordainketak justifikatzeko. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraituko zaio.
3. Entitate onuradunek aldaketak sartzen ahalko dituzte proiektuen baldintza teknikoetan, arrazoi objektiboetan oinarrituta, betiere eskaeraren xedea aldatzen ez badute emandako laguntzaren barnean. Aldaketa horiek 11. oinarrian ezartzen den bezala justifikatu beharko dira.
10. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.
Finantzatzen diren proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31n bukatuko da. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.
11. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.
Dirulaguntza jasotzen duten jarduketak bukatu ondoren, eta 2026ko apirilaren 30a baino lehen, entitate onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria, egindako jarduerak frogatzen dituzten agiriak biltzen dituena; gainera, egindako jarduerak azaldu beharko dira, eta lortutako emaitzak baloratu, dirulaguntza jaso duten jardueren bidez lortu nahi ziren helburuekin alderatuta.
Eskaeran adierazitako zabalkunde neurrien betetze maila ere justifikatuko da memoria horretan, dokumentazio grafikoaren bidez (5. oinarria). Neurri horien ordez, eskaeran proposatutakoen irismen maila bereko beste neurri batzuk hartzen ahalko dira, eta, era berean, egiaztatu egin beharko dira.
b) Proiektuaren azken aurrekontua. Bertan, diruz lagundutako ekintza bakoitzerako, datu hauek bilduko dira:
–Hornitzailearen izena.
–Fakturen zenbakiak.
–Zenbatekoa.
–Ordainketaren data.
c) Aurreko aurrekontuan sartutako ordainketen fakturak eta transferentzia.
Ordainketen justifikazioak argi eta behar bezala frogatu beharko dira (faktura bakoitza eta onuraduna identifikatuta). Nolanahi ere, ordainketa efektiboa oinarri honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen egin beharko da.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, hots, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dutela frogatzeko, entitate onuradunek honako hau aurkezten ahal dute: ondasun edo zerbitzuen 2 eskaintza gutxienez, azkenean eskuratu eta diruz lagundu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak.
d) Onuradunak balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzeko eskatzen badu, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
–Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, zehazten duena eskatzen diren gastuen BEZa ezin dela berreskuratu ez konpentsatu.
–Ahaldun nahiko batek sinatutako ziurtagiria, honako hauek zehazten dituena:
- Fakturak (faktura zenbakia, hornitzailea, zerga oinarria eta BEZa).
- Faktura horiek Nafarroako Ogasunak ziurtatutako jardueretan egin diren ala ez.
- Zer ehunekok ez duen balio erantsiaren gaineko zergaren kuoten kenkarirako eskubiderik.
e) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskinaren araberakoa.
f) Proiektuen baldintza teknikoetan aldaketak sartu dituzten onuradunek (9. oinarriaren 3. atalean ezarritakoaren arabera) aurkeztutako justifikazio agirietan islatu beharko dituzte aldaketok.
Ez bada ezarri bezala betetzen dirulaguntza justifikatzeko betebeharra, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, dirulaguntza itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluak ezartzen duen moduan.
12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Ordainketa aurreratua.
1.1. Entitate onuradunek eskatzen eta frogatzen badute funts likidoz hornitu beharra dutela diruz lagundutako jardueraren xedeak betetzeko, aldez aurretik ordaintzen ahalko zaie dirulaguntzaren %70, laguntzak emateko ebazpenarekin batera.
Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza eskaerarekin batera:
1. II. eranskina, behar bezala betea eta ahaldun nahiko batek sinatua.
2. Eskuragarri dagoen azken ekitaldiko kontabilitate-dokumentazioa, Ogasunak ziurtatua. Bestela, adieraz daiteke Nafarroako Gobernuko zein departamentuk duen kontabilitate-dokumentazio hori, eta bidali zitzaioneko argibideak eman.
1.2. Aurrerakinaren justifikazioa 11. oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztuko da.
2. Ordainketa, jarduera justifikatu ondoren.
Entitate onuradunak aurrerakinik eskatzen ez badu, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko da dirulaguntza.
Zerbitzu horrek ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko du Ingurumen Zuzendaritza Nagusira, eta, horrekin batera, txosten bat, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.
13. oinarria.–Ez-betetzeak eta itzulketak.
1. Ondotik aipatzen direnak gertatuz gero, ordaindutako zenbatekoak osorik edo zati batean itzuli beharko dira, edo esleitutako zenbatekoa osorik nahiz zati batean kobratzeko eskubidea galduko da, betiere dagokion espedientea tramitatu ondoren eta interesdunei entzutea emanda 10 egun balioduneko epean:
1.1. Ez betetzea dirulaguntza emateko erabakigarriak izan diren baldintzak, edo baldintza horiei buruzko informazioa faltsutzea edo ezkutatzea.
1.2. Emandako dirua jarduketa finantzagarrietarako ez beste xede baterako erabiltzea.
1.3. Ez justifikatzea edo nahikoa ez justifikatzea dirulaguntzaren xedea, justifikazio hori betebeharra baita.
1.4. Emandako zenbatekoak, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako beste dirulaguntza batzuei gehituta, inbertsioaren guztizko kostua gainditzea. Halakoetan, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da eta, hala badagokio, jarduketaren kostuaren gainetik lortutakoa (jasotako aurrerakina) itzultzeko eskatuko da.
1.5. Inbertsioak berandu justifikatzea, 11. oinarrian ezarritako eguna eta gero.
2. Ez badira betetzen dirulaguntza emateko erabakigarriak izan diren baldintzak, edo haiei buruzko informazioa faltsutu edo ezkutatzen bada, eta, halaber, jarduketa guztiz gauzatzen ez bada edo justifikatzeko betebeharra betetzen ez bada, oso-osorik galduko da kobratzeko eskubidea eta, hala badagokio, jasotako aurrerakina osorik itzuli beharko da.
3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
Osorik betetzetik gertu dagoela ulertuko da gauzatutako jarduketaren zatia behar bezala justifikatu denean eta aurreikusitako erabilera publikorako erabiltzeko moduan dagoenean. Horri buruzko ziurtagiria egin beharko du ahaldun nahikoak.
4. Entitate onuradunek ez badute betetzen aurreko ataletan ezarritako betebeharren bat edo, halaber, 14. oinarrian ezarritako betebeharren bat, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
5. Itzulketa eskatzeko ebazpena onuradunari jakinaraziko zaio, sarrera egiteko tokia, modua eta epea adieraziz, eta ohartaraziko zaio ezen, itzulketa epean egin ezean, premiamendu bidezko bilketarako prozedura aplikatuko dela, Nafarroako Ogasun Publikoa arautzen duen legerian aurreikusitakoarekin bat, foru lege honen kontra ez doan guztian.
14. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:
1.1. Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.
1.2. Jasotako dirulaguntzari buruzko publizitate aktiboa egitea. Zabalkunde neurriak betetzeko, onuradunek Hondakinen Funtsaren logotipoa jarri beharko dute finantzatuko diren material guztietan. Azpimarratu behar da betebehar hori eskaera-orrian adierazi dituzten beste zabalkunde neurrien osagarria dela (5. oinarria).
Logoa helbide honetan dago eskuragarri (Nafarroako Hondakinen Funtsaren logotipoa):
https://planderesiduosdenavarra.navarra.es/es/normativa/fondo-de-residuos
1.3. Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga beren gain hartzea.
1.4. Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.
1.5. Ekipo ondasunak edo ondasun higiezinak diruz laguntzen badira, ondasun horiek onuradunaren ondarean egon beharko dute, dirulaguntzaren xedeari atxikita, gutxienez zazpi urtez, erregistro publiko batean inskribagarriak badira, edo bi urtez, gainerako ondasunetarako, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera (4. eta 5. apartatuak).
1.6. Dirulaguntzaren ondoriozko harremanak iraun artean, helburu sozialak lortzeko neurri hauetakoren bat ezartzea: desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketan dauden edo hura jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea; emakumeen eta gizonen berdintasuna; laneko eta familiako bizitza eta norberarena bateragarri egitea; lan eta soldata baldintzak hobetzea; profesional gazteen parte-hartzea eta profesionalen erakunde edo sozietate txikien parte-hartzea; enplegu-zentro bereziekin eta laneratze enpresekin azpikontratatzea; irizpide etikoak eta gizarte erantzukizunari lotuak, dirulaguntzaren xedeko jarduerari dagokionez; prestazioa eman behar duten langileen prestakuntza, osasun babesa eta parte-hartzea; edo antzeko beste batzuk.
1.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako gainerako betebehar orokorrak betetzea.
2. Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik, diru kopuru horiek askatzen badira, beste entitate onuradun batzuei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira; alegia, dagokien zenbateko diruz lagungarria osorik jaso ezin izan dutenei.
15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, nazionalak nahiz nazioartekoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.
Horrelakoetan, proiektu bera egiteko emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu diruz lagundutako proiektuaren kostua.
16. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
17. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean paratuko ditu emandako dirulaguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.
Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntza deialdi honi buruzko informazio guztia emanen dio Dirulaguntzen Datu Base nazionalari (aurrerantzean, DDBN), martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautu ziren.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA
Izen-deiturak: | |||
IFZa: | |||
Helbidea: | |||
Herria: | P.kd.: | Probintzia: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | ||
Entitate hau ordezkatuz:
Entitatearen izena: | |||
IFZa: | |||
Egoitza soziala: | |||
Herria: | P.kd.: | Probintzia: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | ||
Proiektuaren izenburua: | |||
1.–Ziurtatzen du:
Eskaera honekin batera doan proiektuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko xedeak betetzen dituela. Hona hemen:
XEDE MOTA | GUZTIRA |
a) Hondakinen prebentziorako ekintzak sustatzea. | |
b) Hondakinen kudeaketaren arloko ikerketa eta garapena, ekodiseinua barne. | |
c) Sentsibilizazioa, komunikazioa, lagun egitea, heziketa eta prestakuntza. | |
d) Berrerabilerarako prestatzeko jarduketak. | |
e) Ekonomia zirkularra sustatzeko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko jarduketak, hondakinei dagokienez. | |
f) Gaikako bilketa sistemak hobetzea. | |
g) Birziklatzeko eta balorizazio materialerako sistemak optimizatzea edo hobetzea. | |
h) Hondakinen arloko boluntario lanak. | |
i) Hondakinen ondorioz andeatutako eremuak berreskuratzea. | |
j) Hondakinak kudeatzeko instalazioen trazabilitate, kontrol eta estandarizazio sistemak hobetzea. | |
k) Sortzeagatiko ordainketa ezartzea. | |
l) Baimenen eta hitzarmenen kontrola, ikuskapena eta jarraipena, sortzailearen erantzukizun zabalduaren (SEZ) esparruan. |
2.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.
3.–Lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena.
Aurkeztutako proiekturako bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik eskatu eta/edo jaso duen dioen adierazpena. Hala bada, jasotako zenbatekoak eta nondik jaso dituen zehatz-mehatz adieraziko da.
Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz, zera adierazten dut:
Ez dudala eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.
Espainiako zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo partikularren dirulaguntza hauek lortu ditudala edo dirulaguntza emateko ebazpenaren zain nagoela:
ENTITATEA | KONTZEPTUA | EMANDAKO ZENBATEKOA |
4.–Baimena.
Baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dirulaguntzen ebazpen proposamena egiten denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkadala.
Data eta sinadura.
ESKATZAILEA:
II. ERANSKINA.–AURRERAKINAREN ESKAERA
[Izen-deiturak: ..............................................................................................................] jaunak/andreak, [entitatea: ....................................................] entitateko idazkaria/kontu-hartzailea den aldetik, eta [.............................] IFZa duen entitate horrek "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" eskatu duenez.
1.–Ziurtatzen du:
Entitateak ez duela funts nahikorik behar bezala bukatzeko deialdi honetan eskatu duen proiektua, izenburu hau duena: [...........................................................................................]
2.–Eskatzen du:
Aurrerakina jasotzea, zehazki, emanen den dirulaguntzaren zenbatekoaren %[........], "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren 12. oinarrian ezarritakoaren arabera.
Hala badagokio, adierazi Nafarroako Gobernuko zer departamentuk duen 12. oinarrian eskatzen den dokumentazioa: [...........................................................................................]
Data eta sinadura.
IDAZKARIA/KONTU-HARTZAILEA:
Ontzat emana, entitateko burua:
III. ERANSKINA.–ADIERAZLEEN KALKULUA
Adierazle hauek eskatzaile bakoitzarentzat banaka kalkulatuko dira, 2023ko Hondakinen Funtseko udal hondakinen adierazleei buruzko datuak erabiliz. Datu horiek Nafarroako Gobernuaren Hondakin Planaren udal hondakinen inbentarioaren web-atarian daude:
https://app.powerbi.com/view?r=eyJrIjoiY2M5ZTY2YzktYWNhZi00ZmQxLTk0MmItNDU4OWU5M2ExOTMzIiwidCI6ImU1MzUyM2I4LWQ5NDYtNDQxMi05OTFjLWMxOTk3ZWMyMzU1NyIsImMiOjl9&pageName=ReportSectionf398c0a1963ca265463d
Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko, kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.
c) Prebentzioaren adierazlea (sortutako kopurua murriztea):
Adierazle honen bidez, puntuak ematen zaizkio hondakinen sorrera murriztea lortzen ari denari.
Honela kalkulatzen da: per capita sortutako kopuruan (kilogramoak biztanleko eta urteko) 2022. urtetik 2023.era izandako murrizketaren portzentajea kalkulatzen da.
d) Bereizi gabeko zatiaren murrizketaren adierazlea:
Adierazle honen bidez, puntuak ematen zaizkie errefus zatiaren kopurua murrizten dutenei. Honela kalkulatzen da: per capita sortutako errefus zatiaren kopuruan (kilogramoak biztanleko eta urteko) 2022. urtetik 2023.era izandako murrizketaren portzentajea.
e) Gaika bildutako zati organikoaren (GBZO) berreskuratze maila:
Adierazle honen bidez, puntuazioa ematen zaio mankomunitate / toki entitate bakoitzaren berreskuratze portzentajeari.
Kalkulua honela egiten da:
a) Pisu garbi baliokidea GUZTIRA kalkulatzen da, autokonpostatzearen eta gaika bildutako zati organikoaren (GBZO) pisu garbi baliokideen batuketa eginez.
Pisu garbi baliokidea kalkulatzeko, desegokien faktorea aplikatzen zaie berreskuratze gordinaren tonei, kontuan harturik autokonpostatzean desegokirik ez dagoela ulertzen dela eta GBZOaren barnean ez dela zenbatzen inausketa hondarren zatia, biohondakina den arren.
b) Dagoen GBZOa kalkulatzeko, %35,93ko ehunekoa aplikatzen da, sortutakoaren balio global gisa.
c) Aurreko bi balioen arteko zatiketa eginez lortzen da mankomunitate / toki entitate bakoitzaren berreskuratze portzentajea.
f) GBZOaren kalitatea:
Kalkulua honela egiten da:
a) Desegoki baliokideen zenbatekoa honela kalkulatzen da: gaika bildutako zati organikoko desegokien portzentajea, gai organikoen (autokonpostatzea eta GBZOa) berreskuratze gordin guztiaren aldean.
b) Kalitate faktorea desegoki baliokideen balio-tarteen normalizazioa da: desegoki baliokideak %25 badira, kalitate faktorea 0 da (%25etik aurrera ulertzen da zati nagusia jada ez dela organikoa, eta ehuneko hori gainditzen duten desegoki baliokideekin balio negatiboak ateratzen dira); eta desegokiak %0 badira, kalitate faktorea 1 da (kalitate faktore onena, ez duelako desegokirik).
c) GBZOaren faktorea, portzentajean, honela kalkulatzen da: aurreko kalitate faktorea bider mankomunitateko / toki entitateko biztanleen artean gai organikoen bilketak duen hedapena (Nafarroako Foru Komunitatean lortu da %100ekoa izatea mankomunitatea guztietan).
g) Gaikako bilketa globala:
Adierazle honen bidez, puntuazioa ematen da gaikako bilketaren portzentaje globalaren arabera, guztira sortutako etxeko hondakinen kopuruarekin alderatuta.
Kalkulua honela egiten da:
Gaikako bilketaren portzentaje globala kalkulatzen da, ikusita hondakinen zenbat tona jaso diren gaika, guztira sortutako hondakinen kopuruarekin alderatuta.
IV. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINGARRIAREN ARLOAN INDARREAN DAGOEN ARAUDIAN EZARRITAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKOA
........................................................................ jaunak/andreak, ......................... NAN zenbakidunak, ................................................ entitatearen izenean eta hura ordezkatuz (IFZa: ..............................., helbidea: ....................................................................................), ............................................... dirulaguntzaren deialdiaren esparruan, ...................................................................... proiekturako laguntzak eskatzearen ondorioetarako,
ADIERAZTEN DU
Lehena.–Entitateak betetzen dituela lan eta gizarte arloan indarrean dauden xedapen guztiak, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriaren arloan indarrean daudenak ere.
Bigarrena.–Ordezkatzen duen pertsonak edo entitateak ez duela zigorrik jaso arau-hauste oso astunagatik, eta ez dela kondenatua izan administrazio-ebazpen edo epai judizial irmoaren bidez, berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik. Betebehar horiek jasota daude Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan edo aplikatzekoa den hitzarmenean.
Hirugarrena.–Enpresak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoa betez.
Berrogeita hamar langile edo gehiago dituela, eta betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluak ezartzen duena.
Berrogeita hamar langile baino gutxiago dituela eta, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezartzen den bezala, betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.3 artikuluak ezartzen duena.
3/2007 Lege Organikoaren 45.5 artikulua aplikatuz, enpresa ez dagoela beharturik berdintasun plan bat egitera eta ezartzera.
Laugarrena.–Aurkeztutako proiektuaren esparruan egindako ekintzek, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betez, foru lege horretan jasotako neurriak bultzatzen dituztela:
–Langileei dagokienez, tratu berdintasunaren, aukera berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta diferentziarekiko errespetuaren printzipioen arabera jokatuz.
–Jarduketetan genero-ikuspegia eta ekintza positiboa txertatuz eta sexuaren araberako rol eta estereotipoak baztertuz.
–Zuzendaritza organoak osatzeko, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua lortzen saiatzen dira.
–Mota orotako euskarrietan, sexistak ez diren hizkera eta irudiak erabiliz.
Data eta sinadura.
ESKATZAILEA:
V. ERANSKINA.–KARAKTERIZAZIOAREN FITXA
DATU OROKORRAK | |||
Instalazioa | Karakterizazioa egiten duen enpresa |
| |
Laginaren jatorria (bilketaren entitatea) | Laginketaren data eta ordua |
| |
Hondakinak bereizteko eredua [i] | Hondakinaren jatorria (ibilgailua/hobia/edukiontzia) |
| |
Laginaren tamaina (kg) | Ibilgailuaren matrikula (hala badagokio) / ibilbidea |
| |
Laginaren jatorrizko zatia | Analisi osagarriak: hezetasuna/zikinkeria (bidezkoa bada) |
| |
Bilketa-sistema (edukiontzia, atez atekoa, pneumatikoa) | Aztertuko den laginaren kg-ak / laborategia (hala badagokio) |
| |
ZATIA-EDUKIONTZIA [ii] | ||||||||
OSAGAIA | ETXEKOAK | MERKATARITZAKOAK/ | MERKATARITZAKOA/ | |||||
SEZ sistema kolektiboa | SEZ sistema kolektiborik ez | SEZ sistema kolektiboa | SEZ sistema kolektiborik ez | SEZ sistema kolektiboa | SEZ sistema kolektiborik ez | |||
PAPERA ETA KARTOIA | Ontzia | |||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
Brika | ||||||||
Beira | Ontzia | |||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
Metal ferrikoak | Altzairua | Ontzia | ||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
Metal ez-ferrikoak | Aluminioa | Ontzia | ||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
Zura | Ontzia | |||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
SUP EZ DIREN PLASTIKOAK (iii) | Ontzia | |||||||
Ontzia ez dena | ||||||||
* Erabilera bakarreko plastikoak (SUP) [iii] | 7/2022 Legearen IV. ERANSKINEKO (SUP) A atala (edarientzako edalontziak eta elikagaientzako ontziak) | |||||||
7/2022 Legearen IV. ERANSKINEKO (SUP) E atala (edarientzako edalontziak eta elikagaientzako ontziak, tapoiak barne; ez dira sartzen erabilera medikoetarako botilak) | ||||||||
Beste batzuk. 7/2022 Legearen IV. eranskineko B, C, D eta F atalak | ||||||||
Biohondakinak | Elikagai-hondarrak | |||||||
Sukaldeko olio erabiliak (ontzietan gordeak) | ||||||||
Lorezaintzako hondarrak | ||||||||
Zelulosikoak | ||||||||
Beste gai organiko batzuk | ||||||||
AEEHak [iv] | AEEHak | |||||||
Beste batzuk | Pila eta metagailuak | |||||||
Ibilgailuen bateriak | ||||||||
Ehunak eta larrua | ||||||||
Ehun eta zelulosiko sanitarioak | ||||||||
Produktuaren kantitatea ontzietan (solidoa) | ||||||||
Beste batzuk | Produktuaren kantitatea ontzietan (likidoa - oliorik ez) | |||||||
Lurrak eta obra-hondakinak | ||||||||
Kautxua | ||||||||
Beste batzuk | ||||||||
ZATIAREN GUZTIZKO PARTZIALA | ||||||||
[i] Espainian dauden udal eskumeneko hondakinak bereizteko ereduen artean: [ii] Fitxa bat beteko da karakterizazioaren xede den zati bakoitzeko. [iii] Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko. | ||||||||
Eguna eta sinadura.
ESKATZAILEA:
F2509950
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
