1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
601E/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honetako epe batzuk eta bertan baimendutako gastua: "Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Ebro Resilience Estrategiako hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan".
2022ko irailaren 22an eman zen argitara Estatuko Aldizkari Ofizialean irailaren 6ko 731/2022 Errege Dekretua, zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena, Ebro ibaiaren erdiko tartean eta haren ibaiadar nagusietan dauden eraikuntza, ekipamendu eta instalazio edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak garatzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Errege dekretu horren 8. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateari 4.000.000 euroko dirulaguntza dagokio.
Dirulaguntza hauek gauzatzeko bideetako bat Ingurumeneko zuzendari nagusiak martxoaren 25ean emandako 223E/2024 Ebazpena da, zeinaren bidez onetsi ziren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileak. Deialdi horren helburua zen Ebro Resilience Estrategiako hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatzea, Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Deialdiak eragindako betebeharrei erantzuteko, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1108E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian baimendutako gastuaren aldaketa, behar den kreditua 2024ko ekitaldiko aurrekontutik 2025ekora eramanik.
Azaroaren 15eko 1139E/2024 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza eman zitzaien 25 toki entitateri, horietako 8ri 2024ko ekitaldiaren kargura eta 17ri, berriz, 2025eko gastu-ekitaldiaren kargura.
5. oinarrian (jarduketak gauzatzeko epeak) ezarrita dagoenari jarraikiz, definituta dauden edo hasierako fasean dauden jarduketak bukatzeko epea 2025eko irailaren 1era artekoa da. Gainera, 11.1 oinarriaren arabera, eskaera egiteko unean jarduketak definituta edo hasierako fasean zeuden espedienteen kasuan, 2025eko irailaren 1era arteko epea dago diruz lagundutako jarduketak egin direla egiaztatzen duen dokumentazio guztia aurkezteko, ordainketa eskatzeko.
Ingurumeneko Estatu Idazkaritzaren 2024ko azaroaren 18ko ebazpen baten bidez, erabaki zen 2026ko martxoaren 6ra arte luzatzea Aragoiko eta Errioxako autonomia erkidegoei eta Nafarroako Foru Komunitateari zuzeneko prozeduraren bidez emandako dirulaguntza batzuk gauzatzeko epea; dirulaguntza horien helburua da Ebro ibaiaren erdiko tartean eta haren ibaiadar nagusietan dauden eraikin, ekipamendu eta instalazio edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak egitea, Ebro Resilience Estrategiaren barruan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak epea luzatu izana lagungarria izan daitekeenez Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntza deialdiaren xede diren lanak egiteko, proposatzen da ebazpen horren 5. eta 11.1 oinarrietan ezarritako epeak ere luzatzea.
Horretarako, kontsulta egin zaie toki entitate onuradunei, dirulaguntzaren ordainketa oraindik jaso ez dutenei, eskatzeko adieraz dezatela noiz espero duten diruz lagundutako jarduketak bukatzea, eta aukeratu dezatela horretarako data hauetako bat: 2025eko urriaren 15a eta 2026ko matxoaren 6a.
Erantzunak aztertu ondoren, 9 toki entitatek erabaki dute 2025eko urriaren 15a izatea jarduketak bukatzeko azken eguna, gehi Uharteko Udala, ordainketa eskaera aurkeztuta duena, eta guztira emandako zenbatekoa 1.199.612,03 euro da 2025ean; 7 toki entitatek, aldiz, 2026ko martxoaren 6a hautatu dute jarduketak bukatzeko, eta guztira emandako zenbatekoa 236.200,61 euro da 2026an.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1108E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian baimendutako gastuaren aldaketa, behar den kreditua 2024ko ekitaldiko aurrekontutik 2025ekora eramanik. Era berean, baimendutako gastuaren beste aldaketa bat egin behar da orain, 2025ean baimendutako gastuaren zati bat 2026an baimentzeko, jarduketak 2026ko martxoaren 1a baino lehen amaituko dituztela adierazi duten entitateei dirulaguntza ordaindu ahal izateko.
EKITALDIA | 1108E/2024 EBAZPENAREN ZENBATEKOA | ZENBATEKO ALDATUA |
2025 | 1.435.812,64 euro | 1.199.612,03 euro |
2026 | 0,00 euro | 236.200,61 euro |
Arau-ekimen honek betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 6. artikuluan jasotako erregulazio onaren printzipioak. Zehazki, beharrizanaren eta eraginkortasunaren printzipioak betetzen dira: justifikatuta dago interes orokorraren arrazoiengatik, lortu nahi diren helburuen identifikazio argian oinarritzen da; eta, azkenik, helburuok lortzeko tresna egokiena da.
Proposatutako aldaketak ez du gastu igoerarik ekartzen, baina, bi aurrekontu ekitaldiren arteko mugimendua eginen denez, aurrekontu-eragina du.
Espedientea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak aztertu dute.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea honako deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko aurrekontu-kredituak, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzun ahal izateko: "Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Ebro Resilience Estrategiako hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan". Aurrekontu-kredituak, zehazki, honela aldatuko dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | 1108E/2024 EBAZPENAREN ZENBATEKOA | ZENBATEKO ALDATUA |
740004-74400-7609-452104 [PEP: E-22/000568-01]: SEM Ebro Resilience Toki entitateentzako dirulaguntzak egokitzapen jarduketetarako | 2025 | 1.435.812,64 euro | 1.199.612,03 euro |
740004-74400-7609-452104 [PEP: E-22/000568-01]: SEM Ebro Resilience Toki entitateentzako dirulaguntzak egokitzapen jarduketetarako (1) | 2026 | 0,00 euro | 236.200,61 euro |
(1) 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidekoa, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago. |
2. Entitate onuradunen kasuan, adierazi jarduketak bukatzeko eta diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla egiaztatzen duen dokumentazio guztia aurkezteko azken eguna:
ESPEDIENTEA | UDALA | IFZa | BUKAERA EGUNA |
0011-4711-2024-000001 | ANDOSILLAKO UDALA | P3101500A | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000003 | CAPARROSOKO UDALA | P3106400I | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000004 | CASCANTEKO UDALA | P3106700B | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000006 | AZKOIENGO UDALA | P3120200E | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000009 | MURIETAKO UDALA | P3117700I | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000012 | GARESKO UDALA | P3120600F | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000013 | GARESKO UDALA | P3120600F | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000014 | AZAGRAKO UDALA | P3104200E | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000015 | FUNESKO UDALA | P3110600H | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000016 | MIRANDA ARGAKO UDALA | P3117100B | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000017 | FUNESKO UDALA | P3110600H | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000019 | FUNESKO UDALA | P3110600H | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000020 | CABANILLASKO UDALA | P3106100E | 2026-03-06 |
0011-4711-2024-000023 | IRUÑEKO UDALA | P3120100G | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000028 | IRUÑEKO UDALA | P3120100G | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000030 | BURLATAKO UDALA | P3126600J | 2025-10-15 |
0011-4711-2024-000034 | UHARTEKO UDALA | P3112100G | Ordainketa eskaera 2025ean |
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzura, departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIKeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2509777