162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

111E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Olaibarko udal plangintzaren aldaketa, Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatiari eragiten diena, Izaskun Munárriz Rebolék sustaturik.

Olaibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da hirigintza-unitate berri bat sortzea Olaizko (Olaibar) 2. poligonoko 201. lurzatian, sustatzailearentzat izanen den familia bakarreko etxebizitza bat antolatzeko eta etorkizunean eraikitzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 956E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, ingurumen ondorio nabarmenik eragiten ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Olaibarko udal plangintzaren aldaketa, Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatiari eragiten diena, Izaskun Munárriz Rebolék sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Olaibarko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Aldaketa onesteko foru agindu hau Herri-lanetako Zuzendaritzako Zainketa Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2510533