162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

85/2025 FORU DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez berrikusten baita nekazaritzako nitratoez uretan kutsadura difusoa izan dezaketen eremu kalteberen izendapena.

ZIOEN AZALPENA

Ura nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteko, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua onetsi zen.

Zuzentarau hori Espainiako ordenamendu juridikora ekarri zen Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez, zeina eguneratu eta indargabetu baitzuen Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura difusotik babesteko urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretuak.

47/2022 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoek kutsadura izan dezaketen eremu kaltebera izendatuko dituzte beren lurraldean dauden eta jariatze-urak 3. artikuluan jasotzen diren uretara isurtzen dituzten azalera ezagun guztiak, ur horietan kutsadura eragin ahal badute, neurri apalean bada ere. Horrez gain, epea ezartzen du eremu kaltebera berriak izendatzeko eta daudenak handitzeko edo berrikusteko, eta izendapen hori egiteko kontuan hartu beharreko irizpideak aldatzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak izendatu ziren eta jarduketa programa onetsi zen. Geroago, zenbait foru agindu onetsi dira, eremu kalteberen deklarazioa berrikusten dutenak, 2006an, 2009an, 2013an, 2018an eta 2020an.

Aurrekoarekin bat etorriz, bidezkoa da berrikustea Nafarroan nekazaritzako nitratoez eraginda ura kutsatua izan dezaketen eremu kalteberen izendapena. Zehazki, foru dekretu honen bidez, Nafarroan jada deklaratuta dauden lau eremu kalteberak berrikusten dira; hala, 2. eremua, berez bi eremu hartzen zituena, 2. eta 5. eremuetan banatzen da, eta beste 7 izendatzen dira nekazaritzako nitratoez uretan kutsadura difusoa izan dezakeen eremu kaltebera. Beraz, guztira hamabi eremu kaltebera egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko lurpeko zein azaleko ur-masei dagozkienak, guztira 247.955 hektarea inguru hartuta.

Horrenbestez, foru dekretu hau indarrean jartzen denetik, nekazaritzako nitratoez uretan kutsadura difusoa izan dezaketen eremu kalteberak 1. artikuluan ezarritakoak dira, eta, horrela, bete egiten da Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura difusotik babesteko urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko uztailaren hogeita hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura difusoa izan dezaketen eremu kalteberak.

Nafarroan, eremu kaltebera izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko azaleko zein lurpeko ur masekin zerikusia duten eremu hauek, Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura difusotik babesteko urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako:

1. Dagoeneko deklaratuta dauden eremu kalteberak handitzea:

–1. eremua. Errioxa-Mendabiako alubioi-lurrak: "Errioxa-Mendabiako alubioi-lurrak" lurpeko ur masarekin (048) lotutako eremu kaltebera handitzen da (7.346,40 ha). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzatiak: Armañantzas, Bargota, Elizagorria, Mendabia, Torres del Río eta Viana.

–2. eremua. Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón: "Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón" lurpeko ur masarekin (052) lotutako eremu kaltebera handitzen da (17.605,49 ha). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzatiak: Ablitas, Errege Bardea, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Cortes, Fontellas, Fustiñana, Murchante, Ribaforada eta Tutera.

–5. eremua. Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera: "Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera" lurpeko ur masarekin (049) lotutako eremua handitzen da (47.567,77 ha). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzatiak: Allo, Andosilla, Arguedas, Azagra, Errege Bardea, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Castejón, Corella, Faltzes, Funes, Lerín, Lodosa, Martzilla, Milagro, Murillo el Cuende, Erriberri, Oteitza, Azkoien, San Adrián, Santakara, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Tutera, Valtierra eta Alesbes. Eremu horretan, Ebro ibaiaren eskuineko ertzean dauden bi kokagune txiki sartzen dira. Lehenengoa Fiteroko udal mugartean dago, eta bigarrena Cintruénigo, Fitero eta Tuterako udalerrietan.

2. Dagoeneko deklaratuta dauden eremu kalteberak mantentzea:

–3. eremua. Zidakos ibaiaren arroa: mantentzen da "Zidakos ibaiaren alubioi-lurrak" lurpeko ur masarekin (051) eta "Zidakos ibaia, sorburutik Zenborain ibairaino" azaleko ur masaren (292) eta "Zidakos ibaia, Zenborain ibaitik Aragoi ibairaino" azaleko ur masaren (094) arroarekin lotutako eremu kaltebera (47.729,50 ha). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Beire, Biurrun-Olkotz, Caparroso, Ezporogi, 106. fazeria, 107. fazeria, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Noain, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Uxue eta Untzue. Haien maldak Zidakos ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

–4. eremua. Robo ibaiaren arroa: mantentzen da "Robo ibaia, sorburutik Arga ibairaino" azaleko ur masaren (095) arroko eremu kaltebera (8.243,65 ha). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Adios, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Zizur, Eneritz, Galar, Legarda, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar eta Uterga. Haien maldak Robo ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

3. Eremu kaltebera berrien izendapena:

–6. eremua. Irantzu ibaiaren arroa: eremu kaltebera izendatzen da (7.710,24 ha) "Irantzu ibaia, sorburutik Ega I ibairaino" azaleko ur masaren (284) arroa. Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Abartzuza, Allin, Lizarra, 22. fazeria, 24. fazeria (Larraitza), 104. fazeria, Lezaun, Urbasa mendia, Deierri (barne hartzen ditu kontzeju hauek: Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Aizkoa, Eraul, Gorozin, Ibiriku Deierri, Iruñela, Murelu Deierri, Murugarren, Errezu, Ugar, Zabal eta Zurukuain) eta Villatuerta, gehi 22., 24. (Larraitza) eta 104. fazeriak. Haien maldak Irantzu ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

–7. eremua. Riomayor errekaren arroa: eremu kaltebera izendatzen da (9.720,99 ha) "Riomayor ibaia, sorburutik Ega I ibairaino" azaleko ur masaren (092) arroa Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Etaiu, 29. fazeria (Aranbeltz), 30. fazeria (Samendieta), 32. fazeria, 67. fazeria, 75. fazeria, Iguzkitza, Lerin, Lukin, Olexoa, Sesma eta Villamayor de Monjardín. Haien maldak Riomayor errekara doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

–8. eremua. Arga Beherearen arroa: eremu kaltebera izendatzen da (59.460,83 ha) Arga Beherearen arroarekin lotutakoa, non sartuta baitaude "Arga Erdiko alubioi-lurrak" lurpeko ur masa (050) eta "Arga ibaia Salado ibaitik Aragoi ibairaino" azaleko ur masaren (423) arroa. Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Aberin, Andosilla, Añorbe, Artaxoa, Azagra, Barasoain, Berbintzana, Zirauki, Faltzes, Funes, Garinoain, Larraga, Lerin, Mañeru, Mendigorria, Miranda Arga, Obanos, Erriberri, Oteitza, Azkoien, San Adrián, Tafalla, Deierri (Lorkako kontzejua) eta Villatuerta. Haien maldak Arga ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura sektore horretan.

–9. eremua. Linares ibaiaren arroa: eremu kaltebera izendatzen da (29.867,57 ha) Linares ibaiaren arroarekin lotutakoa, Odron ibaia barne, "Linares ibaia sorburutik Torres del Rioraino" (292) eta "Linares ibaia Torres del Riotik Ebro ibairaino" (191) azaleko ur masei dagokiena. Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Aguilar Kodes, Armañantzas, Arroitz, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Etaiu, 30. fazeria (Samendieta), 31. fazeria, 65. fazeria, 81. fazeria, 82. fazeria, 84. fazeria, Genevilla, Elizagorria, Los Arcos, Lukin, Mendabia, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera, Santsol, Sesma, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Villamayor de Monjardín eta Zúñiga. Haien maldak Linares eta Odrón ibaietara doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura sektore horretan.

–10. eremua. Txulapain ibaiaren arroa: eremu kaltebera izendatzen da (6.060,58 ha) Txulapain ibaiaren arroarekin lotutakoa, "Txulapain ibaia sorburutik Arga ibairaino (Iruñeko tarte kanalizatuaren bukaera)" azaleko ur masari dagokiona (547). Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak: Atetz, Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Ezkabarte, 49. fazeria, 50. fazeria, 62. fazeria, 105. fazeria, Itza, Txulapain, Odieta, Orkoien eta Iruña. Haien maldak Txulapain ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura sektore horretan.

–11. eremua. Aragoi ibaiaren alubioi-lurrak Zangoza inguruan: eremu kaltebera izendatzen dira (3.123,08 ha) Aragoi ibaiaren alubioi-lurrak eta alboko lurrak Zangozako udal mugartearen inguruan, "Jaka-Iruña sinklinala" azaleko ur masari (030) dagokion azaleran. Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak, eremu kaltebera inguratzen duten lurretan daudenak: Xabier, Ledea, Zangoza eta Esa.

–12. eremua. Lokiz mendiko eta Ega ibaiaren alubioi-lurretako lurpeko urak: eremu kaltebera izendatzen dira (3.452,41 ha) Ega ibaiaren alubioi-lurrak eta alboko lurrak, "Lokiz mendia" lurpeko ur masari (023) dagokion azaleran. Eremu horretan sartuta daude udal mugarte hauetako nekazaritzako katastro-lurzati guztiak, eremua inguratzen duten lurretan daudenak: Abaigar, Allin, Antzin, Etaiu, Iguzkitza, Legaria, Mendaza, Metauten, Murieta, Oko, Olexoa, Lokiz mendia eta 74. eta 83. fazeriak.

I. eranskinean jasota dago eremu kalteberen mapa eta II. eranskinean horiek hartzen dituzten udal mugarteak.

2. artikulua Uren kalitatearen laginketa eta jarraipena.

Nekazaritzako nitratoek eraginda uretan kutsadura difusoa izan dezaketen eremu kalteberak izendatu eta mugarritu ondoren, ingurumenaren arloko eskumena duen departamentuak lanean jarraituko du, demarkazio hidrografikoekin koordinatuta, uren kalitatearen laginketa eta jarraipena egiteko programa garatzen eta betetzen. Programa horretan sartuta egonen dira ur laginak hartzea eta konposatu nitrogenatuak zehaztea, nitrato edukiaren joerak aztertzeko, nitratoek eragindako kutsaduraren jatorria hautemateko eta jarduketa programaren neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko, bai eta, beharrezkoa bada, eremu kalteberen izendapen hau egokitzeko Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura difusotik babesteko urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretuan ezarritako betebehar guztietara.

Xedapen iragankor bakarra.–Jarduketa programak.

47/2022 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz ezarri eta praktikan jarri beharreko jarduketa programa berriak onetsi arte, indarrean jarraituko dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 15eko 147E/2020 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinean jasotako jarduketa programek (147E/2020 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak eta aldatzen baitira 2018-2021 aldirako jarduketa programak): I. eranskina, 2021-2024 aldirako jarduketa programa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen 1., 2. eta 4. eremuetarako, eta II. eranskina, 2021-2024 aldirako jarduketa programa, Nafarroako Foru.

Komunitatean nekazaritzako nitratoez kutsa daitekeen 3. eremurako.

(Zidakosko arro hidrografikoa).

Azken xedapenetako lehena.–Arauaren garapena eta betearazpena.

Ingurumen arloko eskumena duen departamentuaren titularra gaitzen da behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko uztailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA.–NEKAZARITZAKO NITRATOEK ERAGINDA URETAN KUTSADURA DIFUSOA IZAN DEZAKETEN EREMU KALTEBEREN MAPA

II. ERANSKINA.–EREMU KALTEBERETAN SARTUTAKO UDALERRIAK

1. eremua: Errioxa-Mendabiako alubioi-lurrak.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN PORTZENTAJEA (%)

35

Armañantzas

4,12

0,06

47

Bargota

438,04

5,96

145

Elizagorria

225,32

3,07

165

Mendabia

4.634,32

63,08

231

Torres del Río

5,07

0,07

251

Viana

2.039,53

27,76

GUZTIRA

7.346,40

100,00

2. eremua: Ebro ibaiaren alubioi-lurrak: Tutera-Alagón.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN PORTZENTAJEA (%)

6

Ablitas

247,87

1,41

690

Errege Bardea

189,75

1,08

57

Buñuel

3.614,80

20,53

62

Cabanillas

1.328,26

7,54

68

Cascante

496,10

2,82

78

Cortes

3.515,18

19,97

106

Fontellas

1.102,79

6,26

108

Fustiñana

1.067,08

6,06

176

Murchante

58,96

0,33

208

Ribaforada

2.307,38

13,11

232

Tutera

3.677,31

20,89

GUZTIRA

17.605,49

100,00

3. eremua: Zidakos ibaiaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN PORTZENTAJEA (%)

18

Añorbe

360,41

0,76

38

Artaxoa

21,59

0,05

45

Barasoain

1.396,80

2,93

51

Beire

2.237,09

4,69

56

Biurrun-Olkotz

152,53

0,32

65

Caparroso

131,43

0,28

88

Ezporogi

1,42

0,003

606

106. fazeria

4,93

0,01

607

107. fazeria

2,60

0,01

103

Garinoain

1.022,72

2,14

114

Ibargoiti

8,34

0,02

124

Leotz

9.553,10

20,02

150

Lerga

73,76

0,15

151

Elo

2,88

0,01

172

Murillo el Cuende

1.028,24

2,15

178

Noain

13,59

0,03

191

Erriberri

5.529,28

11,58

192

Oloritz

4.000,66

8,38

197

Orisoain

710,82

1,49

205

Pitilla

3.837,13

8,04

207

Puiu

2.122,43

4,45

217

San Martin Unx

5.013,98

10,50

220

Santakara

859,85

1,80

227

Tafalla

4.495,64

9,42

228

Tebas-Muru Artederreta

8,66

0,02

229

Tirapu

212,91

0,45

235

Uxue

3.435,60

7,20

238

Untzue

1.491,09

3,12

GUZTIRA

47.729,50

100,00

4. eremua: Robo ibaiaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

7

Adios

835,50

10,14

18

Añorbe

300,95

3,65

56

Biurrun-Olkotz

754,69

9,15

76

Zizur

504,47

6,12

89

Eneritz

568,23

6,89

109

Galar

354,93

4,31

147

Legarda

844,81

10,25

180

Muruzabal

626,60

7,60

183

Obanos

748,71

9,08

206

Gares

246,66

2,99

229

Tirapu

349,26

4,24

234

Ukar

1.186,24

14,39

246

Uterga

922,60

11,19

GUZTIRA

8.243,65

100,00

5. eremua: Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

15

Andosilla

52,47

0,11

32

Arguedas

2.416,74

5,08

42

Azagra

1.682,64

3,54

690

Errege Bardea

2.998,94

6,30

64

Cadreita

69,50

0,15

65

Caparroso

1.988,21

4,18

66

Cárcar

2.826,85

5,94

70

Castejón

1.456,20

3,06

72

Cintruénigo

1.844,90

3,88

77

Corella

28,56

0,06

104

Faltzes

1.144,00

2,40

105

Fitero

158,12

0,33

107

Funes

38,89

0,08

152

Lerin

3.866,89

8,13

157

Lodosa

1.612,80

3,39

163

Martzilla

1.850,22

3,89

169

Milagro

2.076,60

4,37

178

Murillo el Cuende

2.853,53

6,00

191

Erriberri

694,83

1,46

200

Oteitza

2.232,08

4,69

202

Azkoien

17,12

0,04

215

San Adrián

1.734,07

3,65

220

Santakara

2.059,14

4,33

223

Sartaguda

33,46

0,07

224

Sesma

822,54

1,73

227

Tafalla

2,58

0,01

232

Tutera

1,58

0,00

249

Valtierra

5.149,37

10,83

254

Alesbes

1.616,50

3,40

GUZTIRA

47.567,77

100,00

6. eremua: Irantzu ibaiaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

2

Abartzuza

1.450,15

18,81

11

Allin

4,93

0,06

13

Ameskoabarrena

227,64

2,95

97

Lizarra

25,77

0,33

604

104. fazeria

69,01

0,89

522

22. fazeria

409,93

5,32

524

24. fazeria "Larraitza"

188,02

2,44

154

Lezaun

106,13

1,38

524

Urbasa mendia

2,19

0,03

260

Deierri

4.510,94

58,51

257

Villatuerta

715,53

9,28

GUZTIRA

7.710,24

100,00

7. eremua: Riomayor errekaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

12

Allo

1.531,23

15,75

30

Arellano

1.006,12

10,35

36

Arroitz

3.275,77

33,70

46

Barbarin

467,55

4,81

80

Deikaztelu

1.689,47

17,38

99

Etaio

137,72

1,42

529

29. fazeria "Aranbeltz"

0,13

0,001

530

30. fazeria "Samendieta"

36,13

0,37

532

32. fazeria

80,38

0,83

567

67. fazeria

0,01

0,00

575

75. fazeria

2,55

0,03

125

Iguzkitza

289,30

2,98

152

Lerin

17,49

0,18

160

Lukin

403,97

4,16

190

Olexua

64,97

0,67

224

Sesma

0,20

0,002

255

Villamayor de Monjardín

718,00

7,39

GUZTIRA

9.720,99

100,00

8. eremua: Arga Beherearen arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

5

Aberin

0,47

0,001

15

Andosilla

1.163,82

1,96

18

Añorbe

594,43

1,00

38

Artaxoa

6.668,03

11,21

42

Azagra

317,98

0,53

45

Barasoain

7,85

0,01

53

Berbintzana

1.313,47

2,21

74

Zirauki

1.292,89

2,17

104

Faltzes

11.279,70

18,97

107

Funes

1.401,37

2,36

114

Garinoain

2,91

0,005

142

Larraga

7.703,02

12,95

152

Lerin

2.531,93

4,26

161

Mañeru

23,33

0,04

167

Mendigorria

3.030,09

5,10

171

Miranda Arga

6.011,68

10,11

183

Obanos

18,03

0,03

191

Erriberri

641,61

1,08

200

Oteitza

1.817,74

3,06

202

Azkoien

7.101,66

11,94

215

San Adrián

47,27

0,08

227

Tafalla

5.331,77

8,97

257

Deierri

12,53

0,02

260

Villatuerta

1.147,25

1,93

GUZTIRA

59.460,83

100,00

9. eremua: Linares ibaiaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

8

Aguilar Kodes

1.216,54

4,07

35

Armañantzas

863,59

2,89

36

Arroitz

2.237,97

7,49

43

Azuelo

758,49

2,54

46

Barbarin

376,43

1,26

47

Bargota

545,87

1,83

63

Cabredo

120,87

0,40

79

Desoio

1.411,98

4,73

61

El Busto

735,11

2,46

96

Esprontzeda

876,12

2,93

99

Etaiu

609,09

2,04

530

30. fazeria "Samendieta"

3,24

0,01

531

31. fazeria

76,93

0,26

565

65. fazeria

20,82

0,07

581

81. fazeria

138,38

0,46

582

82. fazeria

204,51

0,68

584

84. fazeria

7,55

0,03

116

Genevilla

28,63

0,10

145

Elizagorria

1.195,23

4,00

29

Los Arcos

5.719,49

19,15

160

Lukin

452,34

1,51

165

Mendabia

2.107,14

7,05

166

Mendaza

694,61

2,33

170

Mirafuentes

280,38

0,94

175

Mues

1.439,43

4,82

182

Nazar

556,04

1,86

204

Piedramillera

413,05

1,38

219

Santsol

1.330,75

4,46

224

Sesma

1.731,94

5,80

225

Sorlada

585,82

1,96

230

Torralba del Río

1.760,36

5,89

231

Torres del Río

1.145,49

3,84

255

Villamayor de Monjardín

219,64

0,74

265

Zuñiga

3,72

0,01

GUZTIRA

29.867,57

100,00

10. eremua: Txulapain ibaiaren arroa.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

40

Atetz

29,43

0,49

902

Berriobeiti

2.155,68

35,57

903

Berriozar

225,06

3,71

193

Oltza Zendea

172,05

2,84

101

Ezkabarte

537,52

8,87

605

105. fazeria

5,20

0,09

549

49. fazeria

2,05

0,03

550

50. fazeria

5,71

0,09

562

62. fazeria

27,44

0,45

131

Itza

79,60

1,31

136

Txulapain

2.341,23

38,63

186

Odieta

7,67

0,13

906

Orkoien

348,45

5,75

201

Iruña

123,50

2,04

GUZTIRA

6.060,58

100,00

11. eremua: Aragoi ibaiaren alubioi-lurrak Zangoza inguruan.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

135

Xabier

108,40

3,47

155

Ledea

657,55

21,05

216

Zangoza

2.307,67

73,89

261

Esa

49,46

1,58

GUZTIRA

3.123,08

100,00

12. eremua: Lokiz mendilerroko eta Ega ibaiaren alubioi-lurretako lurpeko urak.

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

AZALERA
(hektareak)

EREMU KALTEBERAREN
PORTZENTAJEA (%)

1

Abaigar

281,14

8,14

11

Allin

188,68

5,47

14

Antzin

747,82

21,66

99

Etaiu

10,63

0,31

574

74. fazeria

1,37

0,04

583

83. fazeria

34,75

1,01

125

Iguzkitza

285,95

8,28

148

Legaria

330,34

9,57

166

Mendaza

904,28

26,19

168

Metauten

8,28

0,24

177

Murieta

403,12

11,68

184

Oko

220,91

6,40

190

Olexua

35,02

1,01

693

Lokiz mendilerroa

0,11

0,003

GUZTIRA

3.452,41

100,00

Iragarkiaren kodea: F2510035