159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

660E/2025 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Leozko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Ana Isabel Zabalza Murillo andrea da.

Udalak 2025eko apirilaren 29an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan. Espedientean dokumentu teknikoa jaso da, non memoria, hirigintza-araudia eta planoak bildu baitira.

Udal planaren aldaketaren xedea da Leozko (Iratxeta) 1. poligonoko 49. katastro-lurzatian dagoen hiri-lurzoru finkatuaren azalera handitzea, lurzati beraren zati bat erantsiz (B azpilurzatia), zeina lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta baitago. Proposamenak berekin dakar familia bakarreko etxebizitza baten garapena.

Lursail horren birsailkapenak 227 metro koadroko eremu bati eragiten dio; herrigunearen mendebaldean dago, eta harekin muga egiten du. Malda ertaineko lurrak dira, larre batzuek okupatzen dituztenak.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Leozko udal plan orokorrean, 1. poligonoko 49. lurzatian, egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Leozko udal plan orokorraren aldaketari buruz, ingurumenean ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 49. lurzatiari eragiten dio eta Ana Isabel Zabalza Murillo andreak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leozko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 13an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Urdinez marraztua, aldaketaren esparrua ageri da, Leozko (Iratxeta) 1. poligonoko 49. lurzatiaren barruan (B azpilurzatia). Grisez, hiri-lurzoru finkatuaren egungo muga ageri da.

Iragarkiaren kodea: F2509884