1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
267E/2025 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Hiriberriko udal mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Reciclajes Industriales Decons Balda SLU da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.
2024ko abenduaren 11n, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzea eskatu zuen; zehazki, eskatu zuen 130105* eta 160504* EHZ kodeak dituzten hondakin berriak sartzea ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, hots, instalazioan sortutako hondakinen zerrendan, eta, ondoren, 2025eko maiatzaren 23an, eskatu zuen instalazioan kudeatutako hondakinen zerrendan hondakin berri batzuk sartzea, 160214 eta 160216 EHZ kodeak dituztenak.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
13 01 05* | Olio eta erregai likidoetatik datozen emultsio ez-kloratuak (olio jangarriak eta 05., 12. eta 19. kapituluetakoak izan ezik). | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
16 05 04* | Substantzia arriskutsuak dauzkaten presio-ontzietako gasak (haloiak barne). |
16 02 14 | Baztertutako ekipoak, 16 02 09tik 16 02 13ra arteko kodeetan zehaztutakoez bestelakoak. | Ez da bidezkoa instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea, ez baita zehaztu kudeaketa-eragiketa. |
16 02 16 | Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak. |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Era berean, 2024ko abenduaren 11n (sarrera-zenbakia: 1694711), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroan jakinarazi zen aldatu dela entitate horren izena, Reciclajes Industriales Balda y Otazu SL (IFKa: B31736812) izatetik Reciclajes Industriales Decons Balda SLU (IFKa: B31736812) izatera igaro baita.
Horrela, Reciclajes Industriales Decons Balda SLU, instalazio horren titularra den aldetik, ingurumen baimenean sartutako baldintzak betetzearen erantzulea izanen da, bai eta instalazioaren funtzionamendutik etor daitezkeen ondorioena ere.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea Hiriberriko udal mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Reciclajes Industriales Decons Balda SLU da.
Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela-eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du berekin ekarri behar handitzea arrisku intrintsekoaren maila, kalkulatu dena ingurumen-baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Reciclajes Industriales Decons Balda SLUri eta Arakilgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2509672