159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2025eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoa zuela, 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nahitaezko kontsulta batzarrari egin zitzaion, 2025eko uztailaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2025eko uztailaren 29an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2510401