2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Tuterako Udalak, 2025eko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:
1.–Eskuordetze berezia duen Hezkuntzako, Gizarte Etxeetako eta Babes Zibileko zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 22.752,84 eurokoa izanen da, hamabi hilekotan ordaintzekoa.
2.–Aurreko puntuko ordainsariak 2025eko irailaren 1etik aitzina izanen du eragina eta A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko da.
3.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Langileria Unitateari.
Tuteran, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2509963