2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Orotz-Beteluko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko uztailaren 23an, ebazpen bat eman du. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:
2025eko abuztuaren 6tik 23ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluekin bat, ebatzi dut:
1. Nire eskudantzia guztiak Jose María Olcoz Zalba alkateordearen esku uztea, egun horietan nire ordez jardun dezan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.
3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Orotz-Betelun, 2025eko uztailaren 23an.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.
Iragarkiaren kodea: L2510050