2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2025eko uztailaren 17ko osoko bilkura berezian, gai-zerrendako bosgarren puntuan erabaki zuen, aho batez, onestea 1/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea, 80.000 euroko zenbatekoa duena.
Hasiera batez onetsitako aurrekontu-aldaketaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Orbaizetan, 2025eko uztailaren 24an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2510074