1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
533/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, Nafarroako Foru Komunitatean, erreferentziako zenbait kostu beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoa sustatzeko, 2026-2027 exekuzio aldian, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duenak, eta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak, ezartzen duten esparruan.
2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, arauak ezarri ziren Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetu ziren. Bada, erregelamendu horrek, 58. artikuluko 1. atalean, ardogintzaren sektorean egin daitezkeen esku-hartze motak ezartzen ditu, eta k) letra beste herrialde batzuetan sustapen eta komunikazio jarduerak biltzen dituen esku-hartze motari dagokio.
Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzean aurreikusitako esku-hartze motak aplikatzeko, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua eman zen, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena. Haren helburua da Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzean sartuta dauden esku-hartze motei aplikatu beharreko oinarrizko araudia ezartzea, Espainiako Erresumako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023-2027 aldiko Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan. Plan hori 2022ko abuztuaren 31ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zuen Europako Batzordeak.
Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak (otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuak aldatua, Nekazaritza Politikaren Plan Estrategikoan jasotako penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituenak), ezartzen du kostuen moderazioaren kontrolari buruzko 82. artikuluan ezen, kostuen moderazioa ebaluatzeko, ebaluazio sistema bat erabiliko dela, honako hauetako bat, adibidez, edo haien konbinazio bat:
a) Eskaintzak alderatzea.
b) Erreferentziako kostuak.
c) Ebaluazio batzordea.
Kostuen moderazioa erreferentziako kostuei buruzko b) atalean oinarrituta aplikatu ahal izateko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Atalak azterketa bat egin du merkatuko prezioak oinarri hartuta, azken 5 urteetan laguntzaren onuradun izan direnek emandakoak. Azterketa horren emaitzari esker, gastu mota eta eskualde batzuetarako erreferentziako kostuak ezarri ahal izan dira. Ebazpen honen I. eranskinean daude.
Erreferentziako kosturik ezarri ez den gastu moten kasuan, eskaintzen alderaketa aplikatuko da kostua moderatzeko.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 2026-2027 exekuzio aldirako erreferentziako kostuak, ebazpen honen I. eranskinean daudenak.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
ERANSKINA.–2026-2027 EXEKUZIO ALDIRAKO ERREFERENTZIAKO KOSTUAK
KONTZEPTUA / GASTU MOTA | ESKUALDEA |
Unitatea | Europa (euroak) | Ipar Amerika (euroak) | Amerikako gainerako herrialdeak (euroak) | Txina (euroak) | Asiako gainerako herrialdeak (euroak) | Afrika (euroak) | Ozeania (euroak) |
Ostatua | Pertsonako eta eguneko | 180,00 | 180,00 | 180,00 | 180,00 | 180,00 | 180,00 | 180,00 |
Ostatua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Pertsonako eta eguneko | 120,00 | 120,00 | 120,00 | 120,00 | 120,00 | 120,00 | 120,00 |
Autobusaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 560,38 | 162,06 | 44,03 | 118,56 | 44,03 | - | - |
Azpiekintza egiteko ekipoaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 350,00 | 1.773,38 | 1.200,00 | 3.150,00 | - | - | - |
Azpiekintza garatzeko aretoaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 3.354,78 | 3.100,00 | 3.100,00 | 5.422,00 | - | - | - |
Ibilgailuen alokairua | Unitateko eta eguneko | 291,83 | 155,53 | 253,00 | 463,33 | - | - | - |
Azpiekintza garatzeko materialen alokairua | Unitateko eta eguneko | - | - | - | 640,00 | 427,44 | - | - |
Publizitate kanpaina bide publikoan | Unitatea | - | 3.167,50 | 2.000,00 | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina online | Unitatea | 3.984,00 | 9.685,12 | 6.414,23 | 6.800,00 | - | - | - |
Publizitate kanpaina prentsa idatzian | Unitatea | 3.842,23 | 27.653,21 | 15.000,00 | 1.337,00 | - | - | - |
Publizitate kanpaina irratian | Unitatea | - | 1.069,82 | - | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina telebistan | Unitatea | - | 8.304,89 | - | - | - | - | - |
Taldeko bazkaria | Unitateko eta pertsonako | 70,00 | 70,00 | 70,00 | 70,00 | 70,00 | 70,00 | 70,00 |
Taldeko bazkaria Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Unitateko eta pertsonako | 60,00 | 60,00 | 60,00 | 60,00 | 60,00 | 60,00 | 60,00 |
Sustapeneko materialaren itzulpen kostuak | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Sustapen jardueren emaitzak ebaluatzeko azterketa (5.1 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | 1.200,00 | 2.660,00 | 1.635,00 | 1.400,00 | 900,00 | - | - |
Merkatu berriaren azterketa (4.1 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | - | 2.750,91 | - | - | 100,00 | - | - |
Beste herrialde batzuetan nazioarteko ferietan izena ematea/parte hartzea (2. ekintzarako bakarrik) | Unitatea | 4.429,76 | 5.884,25 | 2.087,51 | 7.094,80 | 4.383,36 | - | - |
Nazioartekoak ez diren jardunaldi, lehiaketa, mintegi, feria eta abarretan izena ematea/parte hartzea. | Unitatea | 3.280,00 | 13.884,66 | 4.800,00 | 9.600,00 | 2.640,00 | - | - |
Interpreteak, laguntzaileak | Pertsonako eta eguneko | 181,50 | 168,75 | 416,94 | 2.527,50 | 700,00 | - | - |
Mantenua (dieta, batez bestekoa) | Pertsonako eta eguneko | 90,00 | 90,00 | 90,00 | 90,00 | 90,00 | 90,00 | 90,00 |
Mantenua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Pertsonako eta eguneko | 80,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 |
Erabilitako sustapen materiala (aleak) | Unitatea | 60,00 | 843,61 | 42,47 | 395,82 | - | - | - |
Sustapen programako microsite espezifikoa (1.4 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | - | 1.147,57 | - | 4.382,25 | - | - | - |
Publizitatea/iragarkiak sartzea komunikabide profesionaletan (markak edo fakturazio unitateak) | Unitatea | 11.000,00 | 21.891,98 | 7.058,06 | 5.500,00 | 1.256,67 | - | - |
Taxia | Unitatea | 469,95 | 200,95 | - | 124,43 | 139,32 | - | - |
Produktua beste herrialde batean sartzeko tramiteak | Unitatea | - | 4.685,00 | 43,27 | 24,35 | 750,00 | - | - |
Erabilitako sustapen materialaren garraioa (fakturazio unitatea) | Unitatea | - | 210,07 | 55,30 | 331,05 | - | - | 247,40 |
Ardo laginen garraioa (kg, m³, edo fakturazio unitatea) | Unitatea | 173,04 | 368,91 | 273,00 | 228,35 | 305,36 | 403,28 | 294,41 |
Trena | Unitateko eta pertsonako | 69,81 | 94,79 | 42,36 | 128,83 | 28,98 | - | - |
Sustapeneko material gisa erabiliko den ardoa (botilak) | Unitatea | 13,63 | 30,65 | 29,37 | 11,51 | 12,30 | - | - |
Bisa eta nahitaezko beste gastu batzuk | Unitateko eta pertsonako | 285,72 | 12,55 | - | 311,80 | - | - | - |
Nazioarteko hegaldia | Unitateko eta pertsonako | 394,34 | 1.459,86 | 1.250,48 | 1.759,58 | 908,27 | 389,29 | 1.251,50 |
Herrialde barruko hegaldia | Unitateko eta pertsonako | 426,34 | 529,82 | 936,64 | 446,88 | 151,05 | - | - |
Iragarkiaren kodea: F2509692