2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2025eko ekainaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Orbaizetako Udalaren plantilla organikoaren aldaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuari dagokionez.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Orbaizetan, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2509939