159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2024ko abenduaren 18ko bilkuran erabaki zuen Orbaizetako Udalak, eta 2025eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da Orbaizetako Udalaren 2025eko aurrekontu orokorra. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 61.984,76 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.500 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 9.840 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 161.882,80 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 38.927,80 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 27.121,65 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 305.257,01 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 113.950 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 54.997,01 euro.

3. kapitulua.–Maileguaren interesak: 3.619 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.691 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 75.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 305.257,01 euro.

Orbaizetan, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2509936