159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

525/2025 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpena, 2024-2029 aldian erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, eta 2025. urterako laguntzen deialdia onesten baita. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 844143.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenaren bidez, 2024-2029 aldian erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

Gaur egun, gero eta abeltzain gehiago ari dira eskatzen abere-taldea kontrolatzeko hesi birtualek eskaintzen dituzten aukerak, nahiz eta haien ezarpena kostuagatik baldintzatua dagoen.

Hesi birtualek larre-eremu bat mugatzea ahalbidetzen dute, hesiak jarri beharrik gabe, ganadua bertan modu kontrolatuan egon dadin, abeltzainak urrutitik gainbegiratuta. Proposamenaren helburua da erregimen estentsiboko abeltegien bideragarritasuna eta errentagarritasuna handitzea, landa-eremuan etorkizunerako aukera hobea izateko.

Erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtual hori ezartzeko gailua eskuratzeko laguntzak Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan araututa daude; izan ere, erregelamendu horrek deklaratzen du nekazaritza eta basogintza sektoreetako eta landa eremuetako zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. 2022ko L 327. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa.

Laguntzen eragin ekonomikoak ez direnez aldatzen Batasunak hein batean finantzatu nahiz estatu kide batek bakarrik finantzatu, kongruentzia eta koherentzia egon behar dira Batzordeak estatuko laguntzak kontrolatzearen alorrean duen politikaren eta nekazaritza politika erkidearen babesean ematen den laguntzaren artean. Hori dela eta, laguntzen estatuko araubide horiek ezartzea aurreikusten duten arau juridikoen iraupena, oro har, nekazaritza politika erkidearen babesean emandakoen berbera izan ohi da.

Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko agintariek emandako informazio laburtua jaso izanaren adierazpena egin zuen, eta salbuetsitako laguntza-neurriari buruzko jakinarazpena erregistratu zuen SA.114908 laguntza-zenbakiarekin.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Abeltzaintzako ustiategiek gero eta gehiago eskatzen dute lanerako laguntza tresna hori. Hortaz, aurrekontu-baliabideak onuradun gehiagorengana irits daitezen, eta aurreko ekitaldietako aurrekontuekiko zenbatekoa igotzeko eragozpenik gabe, gailu bakoitzerako laguntzen zenbateko osoa gehienez ere 250 euro izanen da, eta abeltzaintzako ustiategi bakoitzerako laguntzen zenbateko osoa gehienez ere urtean 10.000 euro izanen da onuraduneko.

Helburu horiek guztiak betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateak ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpena aldatzen du, eta dagokion dirulaguntzen deialdia onesten du; zehazki, 2025eko ekitaldian erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko dirulaguntzena.

Laguntza lerro hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berrikuspen eta eguneraketan sartzen da (XV. eranskinean), zeina Nafarroako Gobernuaren 2025eko apirilaren 30eko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea aldaketa, ebazpen honen I. eranskinean jasotako moduan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenean, 2024-2029 aldian erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

2. Onestea erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak emateko 2025. urterako deialdia.

Laguntza lerro hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berrikuspen eta eguneraketan sartzen da, zeina Nafarroako Gobernuaren 2025eko apirilaren 30eko Erabakiaren bidez onetsi zen.

3. 2025. urteari dagokion laguntzaren eskaerak aurkezteko epea hilabeteko epean amaituko da, urteko laguntzaren deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

4. Deialdi honetan, aplikatzekoa izanen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpena, 2024-2029 aldian erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

5. Laguntza ekonomikoaren jasotzaileek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

6. Onuradunak Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenaren hamalaugarren oinarrian ezarritako gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, esteka honen bidez:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

7. Deialdi honetako gastuei aurre egiteko, 93.000 euroko gastua baimenduko da, 2025erako Gastuetarako Aurrekontu Orokorren "(E) Hesi birtualetarako lepokoak erosteko laguntza" izeneko 710004-71300-4700-412211 partidaren kargura.

Kreditua handitzen ahalko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, 2025eko gastuen aurrekontuko "LGP LGENF 14-20. Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan" izeneko 720004 72200 7700 412102 partidaren kargura, horretan erabili gabeko kreditua baliatuta, 200.000 eurora arte, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–ALDAKETA, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EKAINAREN 5EKO 353/2024 EBAZPENEAN, 2024-2029 ALDIAN ERREGIMEN ESTENTSIBOKO BEHI-AZIENDARI HESI BIRTUALAK JARTZEKO GAILUAK EROSTEKO LAGUNTZAK EMATEKO

Lehenengo oinarria.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenaren I. eranskineko bigarren oinarria (Onuradunak eta laguntza jasotzeko betebeharrak) aldatzen da, eta 5. puntua gehitzen da:

5. Esleitutako aurrekontu zuzkidura ez bada nahikoa aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, ezin dira onuradun izaten ahalko erregimen estentsiboko behi-aziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzak jaso dituztenek dirulaguntzen deialdi hau ebaztearen aurreko kanpainan.

Bigarren oinarria.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenaren I. eranskineko hirugarren oinarriaren (Dirulaguntzaren intentsitatea, zenbatekoa eta muga) 2. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

2. Aurrekoa alde batera utzi gabe, gailu bakoitzeko emanen den laguntzaren zenbatekoa laugarren oinarri arautzailearen arabera aurkezten den dokumentazioan jasotzen diren datuen arabera zehaztuko da, eta gehienez 250 euroko muga izanen du hesi birtualeko gailu bakoitzeko (gailu bakoitzeko beharrezkoak diren osagarriak eta softwarea barne).

Hirugarren oinarria.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 353/2024 Ebazpenaren I. eranskineko hirugarren oinarriaren (Dirulaguntzaren intentsitatea, zenbatekoa eta muga) 3. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

3) Abeltzaintzako ustiategi bakoitzeko laguntzen zenbateko osoa ezin izanen da urtean 10.000 eurotik gorakoa izan onuradun bakoitzarentzat. Pertsona fisiko edo juridiko bat abeltzaintzako ustiategi bat baino gehiagoren titularra bada, muga hori onuradunari aplikatuko zaio, eta ezin izanen du urtean 10.000 euroko muga gainditu, zenbat ustiategiren titularra den gorabehera.

Iragarkiaren kodea: F2509490