159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Epatzea, 182/2025 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 16ko erabaki baten aurka

Honen bidez, aditzera ematen da Miguel Ángel Iriberri Vegak, Contec Arquitectura y Construcción SLk eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dutela (182/2025 prozedura arrunt gisa erregistratuta) Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 16ko erabaki baten aurka.

Interesdun guztiak epatzen dira, 182/2025 prozedura arruntean demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan.

Lizarran, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2510225