2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Epatzea, 105/2025 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2024ko urriaren 23ko errekerimenduaren aurrean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoaren isiltasunaren bidezko ezestearen aurka
Honen bidez, aditzera ematen da Contec Arquitectura y Construcción SLk, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Miguel Ángel Iriberri Vegak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (105/2025 prozedura arrunt gisa erregistratua) jarri dutela 2024ko urriaren 23ko errekerimenduaren aurrean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoaren isiltasunaren bidezko ezestearen aurka; aipatu errekerimendua (162293H-LICOBRAMA/2024 espedientea) Lizarrako Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko udal arkitektoarena da, eta, haren bidez, Lizarrako Santiago plazako 16an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko obra-lizentzia ukatzen da.
Interesdun guztiak epatzen dira, 105/2025 prozedura arruntean demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan.
Lizarran, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2510222