1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
102E/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, ebaluazio batzordearen osaera aldatzen duena Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradu titulua edo antzeko tituluren bat dutenentzako prestakuntza beka bat emateko deialdian, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko.
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du deialdi bat egitea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradu titulua edo antzeko tituluren bat dutenentzako prestakuntza beka bat emateko, zuzendaritza nagusi horretan aritzeko, hasiera batean urte batez, eta gehienez ere hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak batuta. Beka horren deialdiari eta esleipenari esker, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi da, hobeki eta modu zuzenagoan ezagut dezaten, teorikoki zein praktikoki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kulturen arteko harreraren, sentsibilizazioaren eta bizikidetzaren alde eta arrazismoaren aurka egiten duen lana.
Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 23E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradu titulua edo titulu baliokideren bat dutenentzako prestakuntza beka bat emateko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko.
Ebazpen horren 8.1 puntuan ebaluazio batzordeko kideak aipatzen dira; zehazki, adierazten da batzordeburua Rocío Ibañez Espinal andrea izanen dela, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria, eta ordezko batzordeburua, berriz, Marisol De la Nava Martín andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.
2025eko ekainaren 4an, kasuan kasuko foru dekretuen bidez onetsi ziren bi zuzendari horien kargu-uzteak eta Migrazio Politiketako zuzendari nagusi berriaren, Eva Gurría Marco andrearen, izendapena. Horrenbestez, ebaluazio batzordearen osaera aldatu behar da, honela:
–Batzordeburua: Eva Gurría Marco, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.
–Ordezko batzordeburua: Laura Laquidain Azpiroz, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria.
Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren arabera,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea ebaluazio batzordeko burua, Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradu titulua edo antzeko tituluren bat dutenentzako prestakuntza beka bat emateko deialdian, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko. Batzorde horrek egiaztatu behar du beka hori eskatu dutenek baldintzak betetzen dituzten eta ebaluatu behar ditu haiek aurkeztutako merezimenduak. Aldaketa eginda, honela gelditu da:
–Batzordeburua: Eva Gurría Marco, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.
–Ordezko epaimahaiburua: Laura Laquidain Azpiroz, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 26an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Eva Gurria Marco.
Iragarkiaren kodea: F2509855