159. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

9610E/2025 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, suhiltzaile-ofizialordeen hamar plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian egindako akatsak zuzentzen dituena. Deialdi hori ekainaren 11ko 7439E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 7439E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen zenbait plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

II. eranskinean, "Hasiera batean deialdian eskaintzen diren suhiltzaile-ofizialordeen plaza hutsak" izenekoan, ondotik adierazten diren akatsak atzeman direnez, bidezkoa da zuzentzea:

–Prestakuntza Atalari esleitutako 10992 zenbakiko plaza, egiazki, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikita dago, lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko plaza hutsak onesten dituen zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 10356E/2024 Ebazpenean jasota dagoen bezala. Ebazpen horren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 13 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari (2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan, argitaratutako deialdia).

–Prestakuntza Atalari esleitutako 10999 zenbakiko plaza, egiazki, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikita dago, atxikipen organikoa aldatu baitzaio Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 17ko 8/2025 Ebazpenaren bidez.

–Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Atalari esleitutako 11002 zenbakiko plaza, egiazki, Prestakuntza Atalari atxikita dago, lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko plaza hutsak onesten dituen zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 10356E/2024 Ebazpenean jasota dagoen bezala. Ebazpen horren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 13 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari (2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan, argitaratutako deialdia).

Azaldutakoagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluaren indarrez,

EBAZTEN DUT:

1. Ekainaren 11ko 7439E/2025 Ebazpenaren II. eranskinean, "Hasiera batean deialdian eskaintzen diren suhiltzaile-ofizialordeen plaza hutsak" izenekoan, atzemandako akatsak zuzentzea, eta, beraz,

Honako hau dioen tokian:

"–Prestakuntza Atala: 10992 eta 10999.

–Lizarrako suhiltzaile-etxea: 10987.

–Lodosako eta Azkoiengo suhiltzaile-etxea: 11285.

–Nabaskozeko eta Zangozako suhiltzaile-etxea: 11286.

–Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala: 7708 eta 9278.

–Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Atala: 11001 eta 11002.

–Iruñeko suhiltzaile-etxe nagusia, Iruña-Trinitarios: 11282.

Honela behar du:

"–Prestakuntza Atala: 11002.

–Lizarrako suhiltzaile-etxea: 10987.

–Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea: 11285.

–Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea: 11286.

–Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala: 7708, 9278, 10992 eta 10999.

–Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Atala: 11001.

–Iruñeko suhiltzaile-etxe nagusia, Iruña-Trinitarios: 11282".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atariko (www.nafarroa.eus) deialdiaren fitxan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta kalifikazio epaimahaia osatzen duten pertsonei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2510460