1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
40E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Fco. Javier Hualde Ibáñez jauna Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Administrazio Elektronikoko Sistemak Kudeatzeko eta Sostengatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Fco. Javier Hualde Ibáñez jauna Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Administrazio Elektronikoko Sistemak Kudeatzeko eta Sostengatzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2025eko uztailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen du lehenbizikoa burutza betetzen.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Konponbide Korporatiboen Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2025eko uztailaren 2an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2509949