3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
3/2025 ofizio zirkularra Kontrol neurri gehigarriak 2025-2026 kanpainarako
Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak, 2025eko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, neurri hauek berretsi ditu:
2025eko mahats-bilketaren kanpainarako arauek honako hau xedatzen dute 4.5 atalean: Era berean, Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak, egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, ikusten badu udalerri batean batez besteko ekoizpenaren aurreikuspena nabarmen txikiagoa dela ezarritako errendimenduak baino, mahastizain txartelaren gaineko kontrol neurri gehigarriak proposatuko dizkio Kontseilu Arauemailearen Osoko Bilkurari, bertan jasotako ekoizpena benetakora hurbiltzeko, hura ordezteko edo horren osagarri izateko. Kontseilu Arauemailearen Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak mahats-bilketa arrunta ixten ahalko du, eta hasieratik ezarri mahatsak jatorrian eta destinoan nahitaez pisatu beharra dagoela.
Horren arabera, 2025-2026 kanpainako mahats-bilketari dagokionez, eta ukitutako titularrek oro har horren berri izan dezaten, Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduaren proposamenari jarraikiz, eta laborearen egoeraren ebidentzietatik abiatuta landan egindako egiaztapenen emaitzetan oinarrituta, neurri horren I. eranskinean zehazten diren udal mugarteetan sartuta dauden barietate beltzen lurzatien gehieneko errendimendu babesgarria kalkulatu da, eta banan-banan eramanen da mahats-bilketa kontrolatzeko balio duten mahastizain-txarteletara.
Era berean, kontrol neurri gehigarrietan kalkulatutako gehieneko errendimendu babesgarriarekin ados ez badago, titularrak eskatzen ahalko du irailaren 2an beranduenez, edo, nolanahi ere, bere mahats-bilketa egin baino 15 egun lehenago gutxienez, Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak berrikus ditzala bere mahastiak, eta hori ezinbesteko baldintza izanen da errendimendu babesgarria handiagoa izan dadin udalerrian aurreikusitakoa baino, betiere kanpainarako ezarri den errendimendu babesgarriaren gehieneko muga gainditu gabe, hau da, 5.850 kg/ha. Mahastiak berrikusteko eskaera hori bakar-bakarrik horretarako gaituta dagoen bitarteko elektronikoaren bidez aurkezten ahalko da –hala eraginkortasunagatik nola inskribatutako mahastizain guztiei tratu berdina emateko–.
Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak berrikuspen hori egiten ez badu eskaera formalizatu eta 15 eguneko epean, isiltasuna eskatzailearen aldekoa dela ulertuko da.
Eskatzaileak, berrikuspena eskatzen badu, onartzen du komunikazio eta jakinarazpen guztiak gaitutako bitarteko elektronikoen bidez bakarrik eginen direla.
Mahastizainek prozesu horretarako sarbide elektronikoa izanen dute, https://produccion.riojawine.com/ webgunearen bidez, eta, bertan sartzeko, beren IFZa letra larriz idatzi beharko dute (bederatzi karaktere, letrak eta zenbakiak barne), eta, pasahitz gisa, beren mahastizain txartelaren lehen 4 digituak.
Kontsulta errazteko, informazio hau, zeina Errioxako Aldizkari Ofizialean, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratu baita, www.riojawine.com webgunean ere agertzen da.
Logroñon, 2025eko uztailaren 30ean.–Lehendakaria, Raquel Pérez Cuevas.
I. ERANSKINA
UDALERRIA | KG/HA | UDALERRIA | KG/HA |
ERRIOXAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA |
AGONCILLO | 4300 | EL VILLAR DE ARNEDO | 3500 |
AGUILAR DEL RIO ALHAMA | 4000 | GALILEA | 4500 |
ALBELDA DE IREGUA | 4500 | GRAVALOS | 4300 |
ALBERITE | 4500 | HERCE | 4000 |
ALCANADRE | 4000 | IGEA | 4300 |
ALDEANUEVA DE EBRO | 4000 | LAGUNILLA DEL JUBERA | 5000 |
ALFARO | 4500 | LEZA DE RIO LEZA | 4500 |
ARNEDILLO | 4000 | MURILLO DE RIO LEZA | 4500 |
ARNEDO | 4000 | NALDA | 4500 |
ARRUBAL | 4300 | OCÓN | 4500 |
AUSEJO | 5000 | PRADEJÓN | 3800 |
AUTOL | 4000 | PRÉJANO | 4000 |
BERGASA | 4800 | QUEL | 4500 |
BERGASILLAS BAJERA | 4800 | RIBAFRECHA | 4500 |
CALAHORRA | 3800 | RINCON DE SOTO | 4500 |
CERVERA DEL RIO ALHAMA | 4000 | SANTA ENGRACIA DEL JUBERA | 5000 |
CLAVIJO | 5000 | SANTA EULALIA BAJERA | 4000 |
CORERA | 5000 | TUDELILLA | 4500 |
CORNAGO | 4300 | VILLAMEDIANA DE IREGUA | 4000 |
EL REDAL | 5000 | VILLARROYA | 4000 |
NAFARROAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA |
ANDOSILLA | 4000 | MENDABIA | 4750 |
ARAS | 5000 | SAN ADRIÁN | 4000 |
AZAGRA | 4000 | SARTAGUDA | 4000 |
BARGOTA | 5500 | VIANA | 4800 |
Iragarkiaren kodea: E2510554