2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 19. eta 19 bis artikuluetan. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko uztailaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuak aldatzea Elortzibarko Udal planeko hirigintzako araudi orokorraren 19. eta 19 bis artikuluetan. Jesús Iribarren SAk sustau du aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura dago udal bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara. Jendaurreko aldian egokitzat jotzen diren iradokizunak edo alegazioak aurkezten ahalko dira. Proiektu teknikoa udalaren egoitza elektronikoko gardentasunaren atarian dago.
Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 18an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2509914