2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 67. lurzatian. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko uztailaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena gehieneko lerrokadurak aldatzea Zabalegiko 7. poligonoko 67. lurzatian. Iñaki Ezcurra Cortajarenak eta Marta Barásoain Paternáinek sustatu dute, Alberto Uriel Rubio arkitektoak idatzitako agiriari jarraikiz.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 18an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509907