158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 1 AR-2 Sektoreko Plan Partzialean, Elkano-Ibiriku-Egues industrialdean. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2025eko ekainaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehakatu bat Udal Planeko 1 AR-2 Sektoreko Plan Partzialean, Elkano-Ibiriku-Egues industrialdean. Aldaketa Lakarri kirol klubak sustatu du, eta haren testua Iosu Alzórriz Pérez ingeniariak idatzi du.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509913