2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 228. lurzatian. Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, 2024ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 228. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Imanol Iribarren Jaurenak sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2025eko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Argitaratzeko zain dagoela, aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urdazubin, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509545