2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko, Iruñeko saltoki urtetsuak eta ehun urtetik gorakoak eskualdatzea sustatzeko. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 849943.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/849943).
Deialdi honen helburua da dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B letran zehaztutako jarduketak egiteko, bete dadin Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa. Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen ordenantza hori 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez, erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako. Deialdi honetan arautu gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri (2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Lehena.–Onuradunak.
Iruñeko mugartean merkataritzako lokal batean merkataritza-jarduera bati ekiten dioten pertsona fisikoak edo entitate juridikoak.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da saltoki urtetsu eta ehun urtetik gorakoak ez ixtea, negozio horiek eskuz alda daitezen laguntzea, ekintzaileek belaunaldien arteko lekukoa hartzea eta saltokiaren jarduerak jarraitzea, nahiz eta horietako batzuk denboraldi batez itxita egon. Dirulaguntza emanen zaie lehen hamabi hilabeteetan lokalaren alokairua ordaintzeko eta jarduera abiatzean sortutako gastuetarako. Deialdi honen xedea da saltoki urtetsuei eta ehun urtetik gorakoei balioa emateko, horiek mantentzeko eta berreskuratzeko ekintzak bultzatzea, zonako merkataritza-jarduera berreskuratze aldera, eta era horretako saltokiak ekintzaileen egitasmoetan eta hiriko eskaintza turistikoan sartzea. Izan ere, hiriko jarduera ekonomikoan duten garrantziaz gain, establezimendu horiek balio historiko handia dute, baita ondarearen eta oroimen kolektiboaren arloetan ere.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 40.000 euro da. Onuradun bakoitzak jasoko duen dirulaguntza, gehienez, 7.200 eurokoa izanen da.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=229967TA&idioma=2) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidearen bidez.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2025eko urriaren 15ean amaituko da, baldin eta krediturik badago aurrekontu-partidan.
Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak gauzatzeko epea.
2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitarte.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.
Eskaera egiteko unean eskaera egin aurreko hilabete osoetako gastuen eta ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. 2025eko abenduaren 31n, eskaera egindako unetik egindako gastuen eta ordainketen egiaztagiriak, lehenago ez badira aurkeztu, 2025eko amaiera arte, superabita itzulita, halakorik balitz.
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Zatikako ordainketa sistema: Lehen ordainketa, dirulaguntza emateko unean: dagoeneko gauzatu diren gastuei dagokie, eta aldez aurretik justifikatu beharko dira. Bigarren ordainketa, azkena: diruz lagundutako gastuari dagokio, urteko gainerako hilabeteetakoa. Egiaztagiriak aurkeztu eta egiaztatuko dira aldez aurretik.
Bederatzigarrena.–Oinarri arautzaileak.
Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren behin betiko onespena, 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 29an, Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2510519