2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzen deialdia, ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko 2025-2026 ikasturtean. Entitate kudeatzaileei ordaintzeko sistema aldatzea
Ikusirik RAS 21-MAY-25 (1/AS) Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen dirulaguntzen deialdi bat, ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko 2025-2026 ikasturtean; ikusirik RAS 13-MAY-25 (9/AS) Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen espediente bat, 2025eko urtarriletik ekainera arteko aldiari dagokion zenbatekoaren ordainketa aurreratzeko eta 2024ko irailetik abendura arteko aldia doitzeko, eta ikusirik, orobat, espedienteko dokumentazioa, ebatzi dut:
1.–Onestea deialdi honetako N puntuaren ("Ordainketa") aldaketa: "Dirulaguntzen deialdia, ikastetxeetan, jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko 2025-2026 ikasturtean", zeina onetsi baitzen RAS 21-MAY-25 (1/AS) Ebazpenaren bidez. Horrenbestez, testu hau gehituko zaio onetsitako agiriari:
"Kasua bada, eta entitate kudeatzaileen eta/edo eskola jantokiko erabiltzaileen mesedetan, banantzen ahako da 2025eko irailetik abendura arteko aldiari dagokion zenbatekoa ordaintzeko espedientea. Batetik, 2025eko urtarriletik ekainera arteko aldiari dagokion doitzea/justifikazioa onetsiko da, eta, bestetik, egoki denean, ordainketa aurreratzea onetsiko da".
2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
DDBN kodea: 834477.
Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Iruñeko Udaleko Ekintza Sozialeko zinegotzi ordezkaria, Jose María Mauleón Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L2510465