1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
70/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Lidia Goicoechea López andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Lidia Goicoechea López andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2510239