2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena, 6. poligonoko 10. lurzatian. Hasierako onespena
Odietako Udaleko Alkatetzaren uztailaren 28ko 35/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena, Gendulaingo (Odieta) GEN.0.2. exekuzio unitateari (katastroko 6. poligonoko 10 zenbakiko lurzatiaren hirigintza azpilurzatia) dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10eko lagapena ordaintzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako. Espresuki aditzera ematen da ezen, jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Erripan (Odieta), 2025eko uztailaren 28an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2510166