158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 74. lurzatitik 81. lurzatira. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak 2025eko ekainaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zen behin betiko onestea Lodosako Arau Subsidiarioen xehetasun-azterketa bat, Gayarre kaleko 1-15 zenbakietan (bakoitiak) (UC-14, 2. poligonoa, 74., 75., 76., 77., 78., 79., 80., 81. lurzatiak), eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Sustatzaileak Silvia García Ocón eta Francisco Molinet Dronda dira.

Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 13an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lodosan, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509514