2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 39. eta 40. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Leuntenea etxeko hiri-jarduketarako plan berezia (3. poligonoko 39. eta 40. lurzatiak), bat etorriz espedientean jasota dagoenarekin. Carmen Iturria Apezteguiak eta Margarita Leiza Iturriak sustatu dute.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lesakan, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509604