158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua UE-8.4 exekuzio unitaterako (1. poligonoko 82. lurzatia). Jendaurreko informazioa

Alkatetzaren 136. eta 137. ebazpenen bidez (2025eko uztailaren 24koa eta 28koa, hurrenez hurren), hasiera batez onetsi dira espediente hauek: Itzako UE-8.4 exekuzio unitaterako (1. poligonoko 82. lurzatia) borondatezko birpartzelazio proiektua eta Udalari laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10a dirutan emateko hirigintza hitzarmena eta, orobat, aipatu UE-8.4 exekuzio unitaterako urbanizazio proiektua.

Espedienteak jendaurrean egonen dira 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5, 134., 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2025eko uztailaren 29an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2510196