2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 6., 7. eta 8. artikuluetan. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, 2025eko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Arakilgo Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan eta, zehazki, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 6., 7. eta 8. artikuluetan. Aldaketa Arakilgo Udalak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Arakilen, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2509616