2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Kalifikazio-epaimahaiak, 2025eko uztailaren 22an egindako bileran, erabaki zuen Aurora Linares Banzoren aldeko izendapen-proposamena egitea, hura baita hautaketa-prozesuan puntuaziorik altuena eskuratu duen izangaia.
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mankomunitatearen erregistro orokorrean:
a) Nortasun agiri nazionalaren jatorrizkoa eta fotokopia.
b) Eskatzen den titulu akademikoaren jatorrizkoa eta fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarenak.
c) Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.
e) Aurrekari penalen ziurtagiria, egiaztatzeko epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, ez gizakien salerosketagatik, ez eta Genero Indarkeriari buruzko 1/2004 Lege Organikoan eta Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko 14/2015 Foru Legean jasotako edozein kasurengatik ere.
f) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Cascanten, 2025eko uztailaren 22an.–Mankomunitateko burua, Macario Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2509981