2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, gidarien hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Izendapen proposamenak
Burutzaren 2025eko otsailaren 17ko 2025-0021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen gidarien hiru lanpostu (D mailakoak), lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko Mairagako Mankomunitatean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an.
Izangaiak bai oposizioaldian bai lehiaketaldian kalifikatzeko prozedura amaituta, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2025eko uztailaren 14ko 2025-0068 Ebazpenaren bidez, Daniel Zuazu Osésen, José Fermín Zudaire Cunchillosen eta Óscar Osés Rodríguezen aldeko izendapen proposamena egin du, puntuazio handiena lortu duten izangaiak baitira; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoarekin.
Hortaz, 7.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiek Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte oinarri horretan adierazitako agiriak, haien bidez egiaztatuko baitute deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela. Agiriok aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Tafallan, 2025eko uztailaren 18an–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2509840