2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, familia langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapenak
Jarraian zerrendatzen diren lehendakariaren ebazpenen bidez, puntuazio handiena lortu duten izangaiak izanik eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, honako hauen aldeko izendapenak egiten dira familia langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan:
–Olaia Salaberria Larrarte izendatzen da familia langile, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 5.postua), Lehendakariaren uztailaren 17ko 15/2025 Ebazpenaren arabera.
–Amaia Uria Manterola izendatzen da familia langile, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 7.postua), uztailaren 17ko 16/2025 Ebazpenaren arabera.
Lanpostuaren jabetza 2025eko irailaren 9an hartu beharko dute.
Ebazpen horien aurka, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2025eko uztailaren 22an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2509971