2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena
Administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Sara Arteaga Sanz izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Antzinen, 2025eko uztailaren 24an.–Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2510079