158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren uztailaren 16ko 2915/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi honetara onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.

Bukaturik dago hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko epea.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Onartutako izangaiak:

ÁLVAREZ MARTÍNEZ, FERNANDO

ANTÓN DOIZ, SILVIA

BARRERO ÁLVAREZ-CABORNO, ELSA

CASADO MARTÍNEZ, MARÍA SUSANA

FERRAO HIGUERA, ENRIQUE

FRÍAS GONZÁLEZ, GREGORIO

GIL ANTONA, MARTA

GONZÁLEZ BARTOLOMÉ, LEONOR

GONZÁLEZ CAVANILLES, COVADONGA

GOÑI ÁLVAREZ DE EULATE, EVA

MINTEGUI EGUREN, JOSEBA

PEÑA FORMOSO, RAQUEL

PÉREZ LUQUI, RAQUEL

PRIETO MARTÍN, SILVIA

ROJO ÁLVARO, DIEGO

URREA BARRIGA, MARÍA

Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinarazten zaie ezen, deialdia arautzen duen 6. oinarriko 2. apartatuarekin bat, oposizioaren lehen proba 2025eko azaroaren 12an eginen dela, asteazkenarekin, 10:30ean, Lourdes zentro zibikoan (Frontón kalea 3, Tutera).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz betiere, izangaia nor den frogatzen duen beste agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Hirugarrena.–Epea iraganik, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2509985